Cabecera Pienso gatos

Katuentzako Mercadonako pentsuak: elikadura onena zure maskotarentzat

2024ko urtarrilaren 12a

Animalien elikaduran espezializatutako albaitari adituek garatu dute Mercadonaren katuentzako pentsu-aukera. Gaur egun, Compy markako maskotentzako janariak saltzen dira gehien gure herrialdean.

Compy gama aukeratuta (Mercadonan baino ez dago salgai), bizitza osasungarria izaten laguntzeko behar dituen nutriente guztiak dauzkan dieta emango diozu zure katuari.

Katuaren janaria aldatzea pentsatzen dugunean, bai haren bizitza-egoera aldatu delako, bai beste zapore edo barietate batzuk nahi ditugulako harentzat, edota maskota berri bat dugulako familian, zenbait galdera etortzen zaizkigu burura.

Katuentzako Mercadonaren zer pentsu-mota da egokiena?

Janaria aukeratzeko, lehenik eta behin, katuaren adina izan behar dugu kontuan, horren arabera katakumeentzako pentsu espezifiko bat (urtebete arte) edo katu helduentzakoa (urtebetetik aurrera) beharko baitu.

Zure katua katakumea bada (urtebetetik beherakoa), funtsezkoa da katakumeentzako pentsu espezifiko batekin elikatzea, elikadura-premia bereziak baitituzte bizitzako lehenengo etapa horretan. Horregatik, katakumeentzako produktu espezifikoak garatu ditu Compyk.

Aldiz, zure katua zaharra bada (7 urte baino gehiago) edo gehiegizko pisua badu, katuentzako Compy Senior-Light eman beharko diozu.

Compy Supreme Junior Oilasko fresko, Fruta eta Barazkiduna. ZEREALIK GABEA.

Compy Supreme Júnior Mercadona

Bi hilabetetik urtebeterako katakumeentzako eta umedun dauden eta edoskitzen ari diren katemeentzako jaki osoa.

Haren osagaiek laguntzen dute muskulu-masa mantentzen, immunitate-sistema indartzen, azal eta ile osasungarriak izaten eta heste-flora onuragarria indartzen.

  • Zerealik gabeko errezeta.
  • % 65 animalia-jatorriko osagaiak.
  • Koloratzailerik, kontserbagarririk, aroma artifizialik eta azukre erantsirik gabeak.
  • Immunitate-indargarria.

Ontzia: 800 gramokoa.

Katakumeentzako Compy Junior Oilasko, Fruta eta Barazkiduna.

Compy Gatitos Júnior con Pollo, Frutas y Verduras Mercadona

Bi hilabetetik urtebeterako katakumeentzako eta umedun dauden eta edoskitzen ari diren katemeentzako jaki osoa.

Haren osagaiek laguntzen dute muskuluak indartsu mantentzen, bihotzaren eta ikusmenaren funtzionamendu egokia sustatzen (taurina gehigarriari esker), azal eta ile osasungarriak izaten, hesteetako ongizatea bultzatzen eta heste-flora onuragarria eta katakumearen berezko defentsak indartzen, zeinak oso garrantzitsuak baitira bizitzako lehenengo faseetan.

  • Immunitate-indargarria.
  • % 52 animalia-jatorriko osagaiak.
  • Koloratzailerik, aroma artifizialik eta azukre erantsirik gabea.

Ontzia: 1,5 kilokoa.

Zure maskota katu heldua bada (urtebete baino gehiago), katu helduentzako pentsuarekin elikatu behar du. Mercadonak duen katuentzako pentsu-aukera zabalaren barruan, energia-ekarpen desberdineko eta askotariko osagai eta testuratako produktuak hautatu daitezke, katu bakoitzaren premien arabera.

Zerealik gabeko pentsu-aukera ere badago.

Compy Supreme Izokin fresko, Fruta eta Barazkiduna, eta Compy Supreme Oilasko fresko, Fruta eta Barazkiduna. ZEREALIK GABEA.

Compy Supreme con Salmón fresco, Frutas y Verduras

Compy Supreme con Pollo fresco, Frutas y Verduras Mercadona

Urtebetetik gorako katu helduentzako jaki osoa.

Haren osagaiek laguntzen dute muskulu-masa mantentzen, immunitate-sistema indartzen, azal eta ile osasungarriak izaten eta heste-flora onuragarria indartzen.

  • Zerealik gabeko errezeta.
  • % 65 animalia-jatorriko osagaiak.
  • Koloratzailerik, kontserbagarririk, aroma artifizialik eta azukre erantsirik gabeak.
  • Ile-bolen kontrola.

Ontzia: 1,5 kilokoa.

Compy Supreme Katu antzutuak / Gernu-traktua. ZEREALIK GABEA.

Compy Supreme Gatos Esterilizados Mercadona

Antzututa dauden eta gernu-harriak —bereziki struvitazkoak— sortzeko joera duten katu helduentzako jaki osoa.

Zerealik gabeko dieta, oilasko freskotan aberatsa eta nutrizio-maila altuko fruta eta barazkiduna.

Haren osagaiek laguntzen dute muskulu-masa mantentzen, immunitate-sistema indartzen, azal eta ile osasungarriak izaten eta heste-flora onuragarria indartzen.

Gainera, landare-zuntzak ditu, katua asebetetzeko eta gose-sentsazioa minimizatzeko, hala pisurik ez hartzen laguntzeko katu antzutuei.

Amonio-kloruroak gernuaren pH-a kontrolatzen du, eta struvitazko harrien sorrera minimizatzen laguntzen du.

  • Zerealik gabeko errezeta.
  • % 65 animalia-jatorriko osagaiak.
  • Koloratzailerik, kontserbagarririk, aroma artifizialik eta azukre erantsirik gabeak.
  • Ile-bolen kontrola.

Ontzia: 1,5 kilokoa.

Katu seniorrentzako Compy Supreme / Light. ZEREALIK GABEA.

Compy Supreme Gatos Sénior Mercadona

Gehiegizko pisua duten katu helduentzako eta 7 urtetik gorako helduentzako jaki osoa.

Zerealik gabeko dieta, oilasko freskotan aberatsa eta nutrizio-maila altuko fruta eta barazkiduna.

Haren osagaiek laguntzen dute muskulu-masa mantentzen, immunitate-sistema indartzen, azal eta ile osasungarriak izaten eta heste-flora onuragarria indartzen.

Gainera, bihotza eta ikusmena osasuntsu izaten eta organismoko zelulen zahartze goiztiarra atzeratzen laguntzen du jaki honek.

  • Zerealik gabeko errezeta.
  • % 65 animalia-jatorriko osagaiak.
  • Koloratzailerik, kontserbagarririk, aroma artifizialik eta azukre erantsirik gabeak.
  • Ile-bolen kontrola.

Ontzia: 1,5 kilokoa.

Compy Izokin, Atun, Fruta eta Barazkiduna eta Compy Oilasko, Txahalki, Fruta eta Barazkiduna.

Compy con Salmón, Atún, Frutas y Verduras Mercadona

Compy con Pollo, Ternera, Frutas y Verduras Mercadona

Katu helduentzako jaki osoa.

Haren osagaiak lagungarriak dira muskuluak indartsu mantentzeko, ikusmena eta bihotzaren funtzionamendua zaintzeko, ile eta azal osasungarriak izateko, hesteen ongizaterako eta heste-flora onuragarria indartzeko.

  • % 52 animalia-jatorriko osagaiak.
  • Koloratzailerik, aroma artifizialik eta azukre erantsirik gabea.
  • Ile-bolen kontrola.

Ontzia: 2 kilokoa eta 10 kilokoa.

Katu antzutuentzako Compy / Light.

Compy Gatos Esterilizados / Light Mercadona

Urtebetetik gorako katu heldu antzutuentzako jaki osoa. Oilasko, Fruta eta Barazkiduna.

Haren osagaiak lagungarriak dira muskuluak indartsu mantentzeko, bihotzaren funtzionamendua eta ikusmena zaintzeko, ile eta azal osasungarriak izateko, hesteen ongizaterako eta heste-flora onuragarria indartzeko.

Gainera, landare-zuntzak ditu, katua asebetetzeko eta gose-sentsazioa minimizatzeko, hala pisurik ez hartzen laguntzeko katuei.

  • Koipe gutxikoa.
  • % 52 animalia-jatorriko osagaiak.
  • Koloratzailerik, aroma artifizialik eta azukre erantsirik gabea.
  • Ile-bolen kontrola.

Ontzia: 1,5 kilokoa.

Gainera, katuentzako pentsu guztiek dituzte katuen ile-bolen sorrera kontrolatzen laguntzen duten eta irentsitako ileak kanporatzen laguntzen duten osagaiak.

Hala ere, gomendatzen dugu eskuila pasatzea, hildako ileak kentzeko eta ile-bolen sorrera minimizatzeko.

Mercadonaren katuentzako pentsuak katu bakoitzaren premietara egokituta daude berariaz. Katuentzako Compy pentsuen aukera-sorta guztia aurkituko duzu Mercadonaren supermerkatuetan esklusiboki.

Beste gomendio batzuk

Ikasi nola elikatu zure maskota bizitzako etaparen arabera, eta zaindu merezi duen moduan.

Arreta berezia eskaini maskota antzutuei, elikadura berezia behar dute eta.

Ikusi zein diren katuen patologia ohikoenak, eta nola hobetu daitezkeen elikaduraren bidez.