Ba al dakizu zein diren katuei eragiten dieten patologiarik ohikoenak?

Ba al dakizu zein diren katuen patologiarik ohikoenak?

2021ko urtarrilaren 21a

Katua baduzu, seguru asko jakingo duzu ezen, espezie guztiek bezala, joera handiagoa dutela patologia batzuk izateko beste batzuk baino.

Esate baterako, katuak sentikorragoak izaten dira gernu-arazoekiko eta beren burua txukuntzean ilea irensteak sortzen dituen digestio-arazoekiko. Arazo horiek aztertuko ditugu hemen, eta prebenitzen laguntzeko aholkuak emango dizkizugu.

Katuen gernu-arazoak

Gernu-arazoak dira albaitariaren kontsultara jotzeko ohiko arrazoietako bat, katuek joera handia baitute horrelako arazoak izateko bizitzako uneren batean.

Ohikoenetako bat katuen zistitis idiopatikoa da. Ez dakigu zehatz-mehatz zergatik sortzen den, eta egun gutxitan sendatzen da berez (gernubideak buxatuta ez daudenean). Kasu batzuetan, behin eta berriz agertzen da gaitza, eta gerta liteke kroniko bihurtzea ere.

Estresak garrantzi handia du agerraldian, alterazioa eragin baitezake maskurian.

Buxadurarik ez dagoenean, katuak sintoma batzuk izaten ditu: mina pixa egitean, erretilutik kanpo pixa egitea, odola gernuan, pixa maiz baina gutxi egitea eta abar.

Buxadura dagoenean, ikusiko dugu katua erretilura joaten dela etengabe, baina ez duela lortzen pixa egitea, eta baliteke botaka egitea ere.

Katuetan maiz izaten den beste arazo bat kalkuluak sortzea da. Patologia horretan hainbat faktorek eragiten dute: adina, sexua, arraza, esterilizazioa, obesitatea eta abar.

Texto 1 Imagen Patología Gatos

Kalkulu horien arrisku handienetako bat da gernuaren irteera oztopatu eta gure maskotaren osasuna arriskuan jar dezaketela. Kasu horretan, ikusiko dugu katuak zailtasun handiak dituela pixa egiteko, eta beste sintoma batzuk ere ager daitezke: gorakoak, letargia, jateko gogorik eza edo sabeleko mina, besteak beste.

Nola lagundu horiek saihesten?

  • Ura maiz edatea: gernu-kalkuluak sortzea minimizatzen laguntzeko modurik onena gure katuak ura maiz edatea da, urak gernua diluitzen lagunduko baitio. Horretarako, garrantzitsua da beti ur garbia eta freskoa eskura izatea katuak.
  • Erretilua garbi edukitzea: erabiltzen dugun harea-motaren arabera, egunean behin baino gehiagotan aldatzea edo garbitzea komeni da; katuak maizago pixa egitea lortuko dugu hala.
  • Dieta espezifikoa: gainera, garrantzitsua da dieta egokia egitea, batez ere horrelako arazoak izateko joera duten katuen kasuan.

Gernu-infekzioak

Beste patologia ohikoenetako bat gernu-infekzioak dira, baina txakurrek baino askoz gutxiagotan izaten dituzte. Beste patologia batzuen ondorioz agertzen dira (diabetesa, gernu-inkontinentzia), maizago zahartzaroan. Eragile nagusiak bakterioak dira, eta, neurri txikiagoan, onddoak.

Ile-bolek eragindako digestio-arazoak. Arazo horien kausak eta ileak kanporatzen laguntzeko eta arazoa prebenitzeko aholkuak

Texto 2 Imagen Patología Gatos

Katuen beste osasun-arazo ohikoenetako bat ile-bolak dira. Katuak oso animalia garbiak dira, eta atsegin dute egunero ilea miazkatzea, garbitzeko. Higiene-prozesu horrek, ordea, ileak irenstea dakar ezinbestean, eta sabelean ile-bolak sortzea.

Ile-bolek eragindako osasun-arazoak

Normalean, ile hori gorozkiekin kanporatzen da, baina batzuetan katua ez da gai bere kabuz kanporatzeko, eta horrek osasun-arazoak eragin diezazkioke animaliari: digestio-arazoak, gorakoak, goragalea, idorreria, jateko gogorik eza... Kasu larrienetan, gerta liteke ebakuntza kirurgikoa egin behar izatea.

Garrantzitsua da zuntz askoko elikadura ile-bolak saihesteko

Arazo hori saihesteko eta osasun-egoera onari eusteko, komeni da gure maskotari ematen diogun jakiak landare-zuntzak izatea, irentsitako ileak arrastatzen eta kanporatzen laguntzeko, eta, hartara, ahalik eta okada gutxien eragiteko.

Eskuilatu sarri katua arazo hori saihesteko

Behar bezala elikatzeaz gain, ilea ondo eskuilatzea komeni da, ile-bolak sor ez daitezen. Ile motzeko arrazen kasuan, nahikoa da astean behin edo bitan eskuilatzea; ile luzeko katuak, berriz, egunero eskuilatu behar dira.

Beste gomendio batzuk

Ikasi nola elikatu zure maskota bizitzako etaparen arabera.