Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Compy Supreme Senior-Light-en 3 kilo eta 1,5 kiloko poltsak, adineko txakurrentzat eta gehiegizko pisua dutenentzat

Compy Supreme Senior-Light pentsu berria

2018ko maiatzaren 29a

Senior etapara edo adin handikora iritsi diren txakurrak sentikorragoak bihurtzen dira, denboraren poderioz. Senior etapan zortzi urtetik aurrera sartzen dira arraza txikietako txakurrak, zazpi urtetik aurrera arraza ertainetakoak eta sei urtetik aurrera arraza handietakoak. Egia da organismo-sistema desberdinak ez direla berdin zahartzen arrazaren, animaliak bizitzan zehar jaso duen osasun-arretaren eta nutrizioaren arabera. Hala ere, adin horretatik aurrera, txakurrek zainketa bereziagoa behar dute.

Gehiegizko pisua duten txakurrei ere gertatzen zaie hori. Bi talde horietakoren batean baldin badago, zure maskotak kalitate handiko, erraz digeritzeko, mantenugai ugariko eta mantenugaiei dagokienez osoa baina pisua kontrolatzeko kaloria gutxiagoko elikadura behar du.

Txakurrentzako Compy Supreme Senior-Light pentsu berria elikagai aproposa da horrelako animalientzat, etxe-animalien nutrizioko adituek formulatu baitute elikagaia arraza guztietako txakurretara egokitzeko, haien beharren arabera.

Senior txakurrentzako edo gehiegizko pisua dutenentzako elikadura

Zure txakurrari zahartu ahala sasoian eta osasuntsu egoten laguntzeko, hauek dira funtsezko dietaren ezaugarriak:

  • Mantenugaiei dagokienez, osoa, egunero behar dituen nutriente guztiak eman diezazkion. Proteinen % 28-30 ematen dizkiona (arraza-tamainaren arabera), muskulu-masari eusten laguntzeko eta asetzeko, zuntz-maila egokia eta kaloria-dentsitate txikiagoa gantz-azido esentzial guztiak emanez.
  • Kontzentratua, zaporetsua eta arrazara egokitutako tamainakoa, gustura jan dezan.
  • Digestioa egiteko erraza, eta kalitate handiko osagaiak dituena, hala nola arrautza, zeinak proteinak baititu. Arroz integrala eta garagar integral hidrolizatua ere dituena energia eta zuntza ematen baitute, eta asetasun-sentsazioa denbora gehiagoz eusten. Eta oilasko freskoa ere badu. Compy Supreme Senior-Light berrian, aurreko tratamendu termikorik gabe pasta hoztu gisa sartuta dago eta, beraz, nutrizio-balio guztiei eusten die.

Compy Supremek zure txakurrarentzat dituen onurak

Lehengai onenak edukitzeaz gain, txakurrentzako Compy pentsu berriak onura hauek ditu txakurraren senior etaparako:

  • Omega 3, garunaren funtzio kognitiboa mantentzen laguntzeko.
  • Prebiotikoak, (FOS eta MOS) sistema immunologikoari laguntzeko.
  • B6 bitamina, kolagenoa sortzeko (artikulazioetarako ona) eta L-karnitina, pisu egokia edukitzen laguntzeko.
  • Biotina eta zink kelatua, ilea eta larruazala osasuntsu edukitzen laguntzeko.
  • C eta E bitaminak eta zenbait antioxidatzaile (selenioa, taurina, beta-karotenoak, Marigold lorearen irina), defentsa-mekanismo naturalak indartzeko.

Compy pentsuaren kalitatea

Bybsa fabrikatzaile espezialistaren etxe-animalien nutrizioko albaitari adituek garatzen dituzte Compy produktu guztiak. Dieta orekatua eta osoa bermatzea da produktu horien xedea, zure maskotari egunero behar dituen mantenugaiak emanez. Kontrol zorrotzak egiten dira, prozesuaren hasieratik amaierara arte, Compy pentsuaren kalitatea bermatzeko.

Ez ahaztu zure maskota aktibo eta pozik egoteko egunero egin behar duela ariketa fisikoa eta albaitariarengana joan behar duela, osasun-egoera optimoa izan dezan.

Beste gomendio batzuk

Zure txakurra oraindik txakurkumearen hazkuntza-etapan badago, txakurkumeentzako Compy Supreme berria gomendatzen dizugu. Compy Supreme pentsu-aukera handitu egin da arraza txikiko txakurrentzako Compy Supreme berriarekin.