Katu antzutuentzako Compy Supreme Light pentsua, osasuntsu eta gehiegizko pisurik gabe bizitzeko behar dituen mantenugaiz egina.

Katu antzutuentzako Compy Supreme Light pentsua

2018ko irailaren 13a

Berariazko elikadura-premiak dituzte katu antzutuek. Orain, Mercadonaren katu antzutuentzako Compy Supreme Lightek elikadura-premia horiek aseko ditu.

Compy pentsua berariaz egiten da katu antzutuentzat. Izan ere, gehiegizko pisua izan ohi dute katuok, metabolismoak elikagai gehiago hartzera bultzatzen ditu eta; horrez gain, energia-premia txikiagoa izaten dute.

Horregatik, etxeko maskotak egunero behar dituen mantenugaiak dauzka katu antzutuentzako Compy Supreme Light pentsuak, eta pisua kontrolatzen laguntzen die.

Katu antzutuentzako Compy Supreme Light pentsuaren osagaiak

Elikadura da katuek urte luzez osasuntsu bizitzeko elementu nagusietako bat. Horregatik, etxe-animalien elikaduran adituak diren zenbait albaitarik sortu dute katu antzutuentzako Compy Supreme Light pentsua, animalia horiek behar dituzten osagaiak ondo aztertu ondoren.

Hona katu antzutuentzako Compy Supreme Lighten osagaiak:

  • Oilasko freskoa: Oso erraz digeritzen da; proteina-iturri bikaina eta gozoa da, eta katuaren apetitua pizten du. Gainera, muskulu-masari eusten laguntzen du.
  • Arrain-olioa: Garunaren funtzio kognitiboari laguntzen dion funtsezko gantz-azido bat du olio horrek; DHA, alegia.
  • Zekale integral hidrolizatua: Asimilazio geldoko karbohidratoa da, eta, arroz integralarekin batera, katuaren dietak behar duen zuntz-kantitatea hornitzen du.

Katu antzutuak edo gehiegizko pisua dutenak elikatzeko gida

Pisua eta beste faktore fisiologiko batzuk (arraza, ariketa fisikoa eta zenbait ingurumen-baldintza) hartzen dira aintzat antzutu dituzten katuek eta gehiegizko pisua duten katuek egunero zer janari-kantitate behar duten zehazteko.

Maskotak egunero behar duen janari-kantitatea zehazteaz gain, komeni da egunean zehar bizpahiru alditan ematea jakiak, elikadura orekatua bermatzeko.

Pienso Compy Supreme Gatos Esterilizados Tabla Euskera

Pentsu berri bat sartu aurretik katuaren dietan, gogoan izan aldaketa horiekiko oso sentikorrak direla katuak. Batzuek ez dute jan nahi izaten edo beherakoa zein gorakoa eragiten die janari-aldaketa bat-batean egiten baldin bada.

Katuen dietan pentsu berri bat sartzeko modurik onena gradualki egitea da; pixkanaka gutxitzea lehengo janaria eta berria gehituz joatea lehen astean, eta, azkenean, pentsu berria bakarrik ematea.

Katu antzutuentzako Compy Supreme Light pentsuaren kalitatea

Katu antzutuentzako Compy Supreme Light pentsuak berariazko elikadurarik egokiena eskaintzeaz gain, Compy pentsuaren kalitatearen onura guztiak ditu:

  • FOSak eta legamia-paretak (MOSak eta B-glukanoak): animaliaren immunitate-sistema indartzen dute.
  • Taurina: ugari du osagai horretatik, zeina lagungarria baita ikusmenak eta bihotzak hobeto funtzionatzeko eta jarduteko.
  • L-karnitina: pisua kontrolatzen laguntzen du, eta katuen gorputzean gantza metatzea eragozten.
  • Biotina, kobrea eta zink kelatua: animaliaren ilea eta azala osasuntsu izateko osagairik egokienak.
  • Zitrikoen estraktuak, C eta E bitaminak: antioxidatzaile horiek indartu egiten dituzte defentsa-mekanismo naturalak.
  • Yucca schidigera eta FOSak: gutxitu egiten dute gorozkien eta txizaren usaina.

Katu antzutuentzako Compy Supreme Light pentsua duzu zure katu antzutuarentzako elikadurarik egokiena: eragotzi egingo dio gehiegizko pisua hartzea, eta osasuntsu egoteko behar dituen mantenugai guztiak emango.

Beste gomendio batzuk

Katu antzutuek ariketa fisiko gutxi egiteko joera izaten dute. Aktibo eta zoriontsu egon dadin, motibatu zure katua ariketa fisikoa egitera; hartara, handitu egingo da haren muskulu-masa eta areagotu energia-gastua, eta ez du gehiegizko pisurik hartuko. Gomendatzen da, halaber, ilea ondo orraztea, ile hilak kentzeko eta ile-bolarik ez sortzeko. Eta, noski, eraman katua albaitariarengana hainbatean behin, haren osasuna bermatzeko.

Ile-bolak izateko joera baldin badu zure katuak, proba ezazu ile-bolen aurkako Compy Supreme pentsu berria. Zuntz naturalak ditu, eta irentsitako ileak herrestan eramaten eta kanporatzen lagunduko dio.

Gernu-traktuan kalkuluak maiz izaten baditu, berriz, emaiozu gernu-trakturako Compy Supreme pentsua, arazo horri aurre egiten dion formula berezi bat baitu.