Jarraitu zure hozkailua eta izozkailua garbitzeko eta antolatzeko gure argibideei.

Zure hozkailua eta izozkailua garbitzeko eta antolatzeko gida

2023ko irailaren 18a

Hozkailua eta izozkailua garbitzea arreta handia eskatzen duen lana da. Sarri garbitu behar dira, elikagaiek fresko iraun dezaten eta jateko baldintzetan egon daitezen. Izan ere, etxetresna elektrikoen artean, germen gehien (bakterioak, lizuna eta beste patogeno batzuk) izaten duenetako bat da hozkailua. Horregatik, ezinbestekoa da hozkailua garbitzea.

Hozkailua eta izozkailua garbi eta txukun edukitzeak elikagaien segurtasunari laguntzen dio, eta, halaber, elikagaiak berehala aurkitzen eta tokia hobeto aprobetxatzen laguntzen du, energia-efizientzia hobetzen du eta funtsezko etxetresna elektriko horien bizitza baliagarria luzatzen du.

Zure hozkailua eta izozkailua aldian behin garbitzea eta antolatzea ohitura osasungarriak dira zure familiarentzat eta sukaldearentzat. Jarraitu gure aholkuei. Dirudien baino errazagoa da.

Hozkailua eta izozkailua zenbatean behin garbitzea komeni da?

Hozkailua eta izozkailua garbitzeko maiztasun-gomendioak desberdinak dira erabileraren, gordetzen diren elikagaien kantitatearen eta inguru-kondizioen arabera.

Hala ere, gomendio orokorra da hozkailua gutxienez hilean behin garbitzea, eta izozkailua gutxienez urtean behin.

Zure hozkailua eta izozkailua garbitzeko eta antolatzeko jarraibideak

Prestaketa

  • Atera elikagaiak, eta gorde itzazu poltsa termiko batean, fresko edukitzeko. Aztertu iraungitze-datak, eta bota iraungita dagoen guztia.

Pautas para la limpieza y organización de tu nevera: Saca los alimentos y guárdalos en una bolsa térmica

  • Deskonektatu hozkailua eta izozkailua korronte elektrikotik.
  • Atera kaxoiak, erretiluak eta atera daitezkeen gainerako elementuak, kanpoan garbitzeko.

Pautas para la limpieza y organización de tu nevera: Saca todos los cajones, bandejas y demás elementos extraíbles para limpiarlos fuera

Garbiketa

Pautas para la limpieza y organización de tu nevera: Dilución del producto Quitagrasas sin espuma pulverizando 5 veces en 2 litros de agua

  • Sartu baieta diluzioan eta xukatu ondo.

Pautas para la limpieza y organización de tu nevera: Introduce la bayeta en la dilución y escurre bien.

  • Garbitu barruko gainazalak baietarekin. Jarri arreta berezia ertzetan, junturetan eta iristeko zailak diren guneetan. Erabili espartzu leun bat orban zailak garbitzeko.
  • Garbitu barrualde eta kanpoalde guztia. Jarri arreta berezia iristeko zailak diren guneetan.

Pautas para la limpieza y organización de tu nevera: Limpia todas las zonas tanto del interiores como del exterior,

  • Orban zailak kentzeko, erabili espartzu leun bat.

Pautas para la limpieza y organización de tu nevera: Para manchas persistentes, utiliza un estropajo suave.

  • Kendu produktua uretan bustitako beste baieta batekin, eta lehortu paper xurgatzailearekin.

Paso 1: Aclara con otra bayeta humedecida solo con agua

Paso 2: Aclara con otra bayeta humedecida solo con agua

Paso 3: Seca con papel absorbente

Antolaketa

Planifikatu nola antolatuko dituzun elikagaiak, haien tenperatura- eta kontserbazio-premiak kontuan hartuta.

Infografía sobre la disposición de alimentos en la nevera y congelador

Hozkailua

  • Goiko aldea: aprobetxatu goiko aldea hestebeteak, eginda dagoen janaria, janari prestatuak, irekitako kontserbak... gordetzeko.
  • Erdiko aldea: utzi erdiko aldea esnekiak, esnea, gazta freskoak, jogurtak eta arrautzak gordetzeko.
  • Beheko aldea: jarri beheko aldean haragiak, hegaztiak eta arraina.
  • Fruta eta barazkietarako kaxoiak: erabili hozkailuaren beheko aldean fruta eta barazkiak gordetzeko prestatutako kaxoiak, elikagai horiek fresko eta besteengandik bereizita edukitzeko.
  • Atea da hotz gutxien mantentzen duen aldea eta tenperatura-aldaketa gehien dituena. Egokia da saltsak, gurina, marmelada, freskagarriak eta, oro har, kontserbazio-kondizio zorrotzik behar ez duten produktuak edukitzeko.

Izozkailua

  • Lehenengo kaxoia: utzi lehenengo kaxoia lehenago edo maizago jango dituzun elikagaientzat (prestatutako platerak, izozkiak, izotza, etab.).
  • Gainerako konpartimentuak: gainerako konpartimentuetan, banatu elikagaiak taldeka (arrainak, haragiak, hegaztiak, barazkiak, ogia...).

Beste gomendio batzuk

Erabili gure Izozteko zip-poltsak. Itxitura hermetikoari esker, elikagaien zaporea eta freskotasuna ezin hobeki mantentzen dituzte.

Garbiketa-ozpin kontzentratua oso efikaza da sukaldeko koipeak kentzeko, eta aproposa da, halaber, labea eta mikrouhin-labea garbitzeko.

Barrualdeko zoruak garbitzeko, ez dago gure Mikrozuntzezko lanbasa baino hoberik.