Etxeko azuleju- eta baldosa-junturak garbitu nahi dituzu? Erabili Zementuko zikinkeria askatzeko eta junturak garbitzeko hau.

Nola kendu junturetako zikinkeria eta zementu-orbanak

2021ko martxoaren 03a

Etxeko zenbait lekutako junturak garbitu behar dituzu? Oso ohikoa da lauzen eta baldosen artean koipeak, orbanak, lizuna, hautsa eta zikinkeria metatzea.

Arazo hori konpontzeko, erabili Zementua kentzekoa eta junturak garbitzekoa: zikinkeria askatzen du, eta zementu- eta kare-hondarrak, oxido-orbanak eta orban zurixkak kentzen ditu. Lauza eta baldosen junturak nahiz etxeko beste gainazal batzuetakoak garbitzeko balio du.

Funtzio bikoitzeko produktu bat

  • Zementu- eta kare-hondarrak ezabatzen ditu
  • Hormen eta zoruen junturetan sartutako zikinkeria ezabatzen du.

Etxeko hainbat gainazaletarako erabilgarria

  • Etxeko beste gainazal batzuetan ere erabil dezakezu: ageriko adreiluko fatxadetan, igerilekuetan, terrakotan eta arbelean, landa-gresean eta lauza txikian.

Nola erabili Zementua kentzekoa eta junturak garbitzekoa

Lortu nahi duzun helburu zehatzaren arabera, desberdina da erabiltzeko modua.

Juntura oso zikinak

1. Bota produktua zuzenean junturetan edo espartzu batean, eta aplikatu.

Texto 1 Imagen Limpiajuntas

2. Utzi minutu batzuez eragiten, eta garbitu urez.

Texto 3 Imagen Limpiajuntas

3. Hainbat aldiz garbitu urez.

Texto 4 Imagen Limpiajuntas

4. Eta kito!

Texto 5 Imagen Limpiajuntas

Zementu pilatua ezabatzea

1. Zoru-garbigailu edo belaki batez, ur ugariz busti garbitu beharreko gainazala.

Texto 1 Imagen Desincrustante

2. Eman produktua zuzenean (junturen eta gainazal txikien kasuan) edo diluituta (gainazal handietan, botila bat 5 litro uretan).

Texto 2 Imagen Desincrustante

3. Utzi 5 minutuz lan egiten. Ez utzi lehortzen.

Texto 4 Imagen Desincrustante

4. Hainbat aldiz garbitu urarekin.

Texto 5 Imagen Desincrustante

5. Eta kito!

Texto 6 Imagen Desincrustante

Junturen mantentze-lanak (hilean behin)

1. Gehitu 4 tapoi produktu (erabat bete gabe) kubo-erdi uretan (5 litro).

2. Urez garbitu.

Oharra: ez erabili marmol, terrazo, mosaiko edo granitozko lurzoruetan edo azidoekiko sentikorrak diren gainazaletan. Erabili aurretik, irakurri arretaz ontziaren etiketako informazioa.

Azuleju-junturak berriak bezala uzteko trikimailuak

  • Behar izanez gero, erabiltzen ez duzun hortzetako eskuila bat balia dezakezu, produktuak junturetako zikinkeria gehiago arrastatu dezan. Ez erabili eskuila gogorrik, azulejua honda ez dadin.
  • Bukatu baduzu garbitzen baina zuk nahi bezala geratu ez bada eta junturak oraindik belztuta baldin badaude, azulejuak eta baldosak lehortuta daudela, eman junturak zuritzeko produktu bat. Emateko erraza eta azkarra. Gure linealean aurki dezakezu.
  • Lurrun bidezko garbigailua erabiltzea gomendatzen dugu junturak oso zikinak badaude, batez ere sukaldeko edo bainugelako azulejuetan. Junturak lurrun bidez garbitzeak areagotu egiten du garbitze-efektua.

Beste gomendio batzuk

Jarraitu Etxeko eta etxetik kanpoko garbiketa eta higienerako gure gomendioei.