Azalduko dizugu nola erabili behar dituzun Bosque Verde kare-kontrako garbigarria, gelean eta pistola bidez.

Nola erabili Bosque Verde kare-kontrako garbigarriak

2019ko otsailaren 21a

Bosque Verde kare-kontrako garbigarriak bereziki egokiak dira karea garbitzeko. Gainazaletatik zikinkeria askatzen eta garbitzen dute, eta distiratsu uzten dituzte.

Karea kentzeko erabili ahal izango dituzu, hala nola iturrietan, dutxetan, ur-iragazki buxatuetan, hodietan, sukalde eta instalazio sanitarioetan, altzairu herdoilgaitzean, kristaletan eta plastikozko bainuontzietan eta hidromasajeetan.

Kare-inkrustazioei aurre egiteko, Mercadonak bi aukera erraz eta eraginkor eskaintzen dizkizu:

  • Bosque Verde kare-kontrako garbigarria, gelean.
  • Bosque Verde kare-kontrako garbigarria, pistolan.

Bai gelaren formula dentsoari esker, bai pistola bidezkoari esker, karea pila daitekeen txoko guztietara iritsiko zara kare-kontrako garbigarriokin.

Bosque Verde kare-kontrako garbigarriak erabiltzeko moduak

Karea garbitzeko bi produktu horiek behar bezala nola erabili azaltzen dizugu ondoren:

Ur-irteeretan pilatutako karea kentzeko

Ur-irteerako elementuetan pilatutako karea kendu nahi bada (iturri-iragazkietan, dutxa-telefonoetan edo -flexoetan, etab.), kare-kontrako garbigarri-gela erabiltzea gomendatzen da. Jarraitu beharreko prozedura hau da:

  • Sartu piezak ontzi batean kare-kontrako garbigarri-gelarekin (uretan diluitu gabe), gehienez bi orduz. Atera ezin daitezkeen zenbait elementuren kasuan (adibidez, dutxa-telefonoak edo -flexoak), hona trikimailu erabilgarri bat: bete poltsa bat kare-kontrako garbigarri-gelez, sartu garbitu beharreko zatia poltsa barruan, eta lotu poltsa goma elastiko batekin.

Pieza txikiak garbitzeko

Limpieza antical de piezas pequeñas con limpiadores antical Bosque Verde

Atera ezin daitezkeen piezak garbitzeko

Limpieza antical de piezas no extraibles con productos Bosque Verde

  • Gero, kendu produktua zapi lehor batekin, elementu bakoitza garbi eta distiratsu gelditu arte.

Nola kendu gainazal handietan pilatutako karea

Kasu horretan, kare-kontrako garbigarri-gela erabil daiteke, bai eta produktua pistola bidez ere. Prozedura:

  • Zabaldu produktua garbitu nahi den gainazalean, eta utzi 10 minutuz gutxi gorabehera.
  • Gero, kendu produktua zapi lehor batekin, gainazala garbi eta distiratsu gelditu arte.
  • Karea ondo kendu ez bada, eman berriz produktua.

Beste gomendio batzuk

Etxea garbitzeko eta desinfektatzeko, Bosque Verde Erabilera askotariko pistola lixibaduna eta Etxea garbitzeko gel lixibaduna gomendatzen dizkizugu, aukera praktiko eta oso eraginkorrak biak ere.