Jarraitu gure aholkuei barbakoa garbitzeko eta aire zabaleko juntadizoez gozatzeko.

Barbakoa garbitzeko eta beti prest edukitzeko aholkuak

2023ko ekainaren 21a

Erabiltzeko prest duzu barbakoa? Gozamena da: aire zabaleko dibertsioa, di-da prestatzen da jana sukaldea zikindu gabe, zapore eta usain apartak, giro lasaia, suak bere lana egiten duen bitartean aperitibo bat hartzea elkarrekin… Dena abantaila!

Hala ere, badakizu barbakoa koipez betetzen dela, denboraldiaren hasieran prestatu egin behar dela eta erabili ondoren mantendu egin behar dela. Beraz, garbitzen jakin behar da, elikagaien zapore ona eta errendimendu ezin hobea bermatzeko.

Baina ez kezkatu: barbakoa garbitzea erraza da, jende askok besterik uste badu ere. Gure aholkuei jarraitzen badiezu, bete-betean gozatuko duzu barbakoaz. Gonbidatu lagunak, jarri mantala, eta piztu sua!

Barbakoa garbitzeko urratsak

Inoiz ez da hain erraza izan barbakoa garbitzea. Jarraitu gure aholkuei:

1. Lehenik eta behin, jantzi eskularru sendo batzuk. Adibidez, barrualdea kotoiz estalia duten latexezkoak, isolamendua eta erosotasuna ziurtatzeko.

Paso 1: ponte unos guantes resistentes

2. Kendu barbakoatik mugitu daitezkeen piezak, hala nola saretak edo parrilla.

3. Kendu ikatz guzti-guztia.

4. Pieza finkoak garbitzeko, erabili gure Koipe-kentzeko apargabe limoi-lurrinezkoa, utzi segundo batzuez eragiten eta kendu baieta heze batekin. Gero, lehortu ondo beste baieta lehor batekin.

Paso 4: uso del Quitagrasas sin espuma perfume limón

Paso 4: y retíralo con una bayeta húmeda

5. Parrilla edo saretetarako: eman Koipe-kentzeko apargabe limoi-lurrinezkoa, eta utzi eragiten segundo batzuez. Igurtzi espartzu sendo batekin. Altzairu herdoilgaitzezko harizkoa gomendatzen dizugu; oso eraginkorra da zikinkeriarik tematienarekin ere. Hori egindakoan, garbitu ondo iturripean, eta kendu hezetasun guztia parrillari zapi lehor batekin.

Paso 5: Frota con un estropajo fuerte

Paso final: parrilla limpia tras enjuagar muy bien bajo el grifo y quitar toda la humedad con una bayeta seca

Beste gomendio batzuk

Ondo planifikatu zure haragi-barbakoa, eta aukeratu mahaikideei gehien gustatzen zaizkien produktuak. Arrakasta handia izango du!

Ikusi udako barbakoaren errezeta: haragia eta barazkiak.

Ikusi gure Koipe-kentzeko apargabea, zikinkeriarik itsatsienaren aurkakoa.