Zereal-barren aukera zabala Mercadonan.

Zereal-barrak, energia gehigarria zure egunerokorako

2024ko urtarrilaren 24a

Zer Zereal-barra dituzu nahiago? Snack hauek ezin hobeak dira egunero kontsumitzeko: zure lanean, ikasketetan eta eguneroko errutinetan onena emateko behar duzun energia ematen dizute. Egokiak dira bulegora eta institutura eramateko edo poltsan edukitzeko, edozein unetan jateko prest. Onena, gure aukera zabala: arinak, proteinadunak, frutazkoak, fruitu lehorrezkoak, olozkoak, txokolatezkoak...

Gosari edo hamarretako bizkor bat egiteko aukerak nahi badituzu, edota zure mokaduetarako berehalako soluzio nutritibo baten bila bazabiltza, gure Zereal-barren familia zabalak aukera moldakor, gozo eta praktiko ugari ematen dizkizu. Gustu guztietarako barrak!

Zer motatako Zereal-barrak aurkitu ditzakezu Mercadonan?

Enervit Zereal-barrak, kirolerako

Barritas de cereales Enervit Mercadona

Eman bultzada bat zure entrenamenduari gure barra proteinadunekin; gainera, ez dute glutenik. Kaxa bakoitzak 3 unitate ditu. Bi motatakoak ditugu. Zein da egokiena zure premietarako?

Txokolate- eta koko-zaporeko Enervit barra: % 26 proteina duen barra, bitamina eta mineralekin aberastua. Izugarri gustatuko zaizun zapore-konbinazio gozo-gozoa.

Txokolate beltzaren zaporeko Enervit barra: proteina gehiagoko (% 33) eta azukre erantsirik gabeko barra, txokolate beltz zoragarriaren geruza batez estalia.

Egunerokorako barra arinak

Barritas ligeras de Mercadona para el día a día

Hautatu snack arinen hiru zaporeen artean, zein baino zein gustagarriagoa baita. Zure bizitza-estilo aktiboa osa dezakezu haien energia gehigarriarekin.

  • Sagar-zaporeko espeltazko zereal-barra % 0 azukre erantsiduna: ez du ez azukre ez edulkoratzaile erantsirik. Espeltaren ekarpen nutritiboaren eta sagar-zapore naturaren arteko oreka ematen dizu. Pakete bakoitzak 6 unitate ditu.
  • Sagarrezko eta bananazko barra % 100 frutadunak: bi fruta-ale deshidratatuz bakarrik osatutako barra berritzailea (% 44 banana eta % 56 sagarra). Kaxak 3 barra ditu.
  • Fruitu lehorrezko barra: kalitatea hobetu diogu, fruitu lehor gehiago erantsita. Gainera, azukrea gutxitu diogu, produktu orekatuagoa emateko. Almendrak, hurrak eta ekilore-haziak ditu, beste osagai batzuen artean.

Aukera berezietarako barra gozoak

Barritas dulces de Mercadona para las ocasiones especiales

Barra hauek ezin hobeak dira aldizkako gozo-gutizietarako. Hain gustuko dituzun barra gisa aurkeztutako zerealen testura dute. Zapore originalak daude oso, probatu itzazu!

  • Barra ahabiaz barrubetea: ahabien betegarri usaintsuaz gainera, krema zurizko estaldura eder bat ere badute. Ezingo diozu eutsi! 2 barrako 5 pakete dituzu kaxa bakoitzean.
  • Karamelu-zaporeko zereal-barra kakahuetedunak: barra sofistikatua, hainbeste gustatzen zaigun eta inor epel uzten ez duen zapore gazien eta gozoen kontrastea duena. Kaxa bakoitzak 4 unitate ditu.
  • Olozko eta txokolate beltzezko barra: txokolatezko barra desberdin bat, oloaren leuntasunaren eta txokolatearen bizitasunaren arteko nahastea eskaintzen dizuna. Kaxa bakoitzean 2 barrako 6 pakete daude.

Gutizia berezietarako txokolatezko barrak

Barritas de chocolate de Mercadona para darte un capricho especial

Txokolatearen zaleek 3 motatako txokolatezko barrak dituzte aukeran: txokolate esneduna, txokolate zuria eta txokolate beltza, txokolate-gutizia zoragarri baterako. Kaxa guztiek dituzte 6 unitate.

  • Txokolate esnedunezko zereal-barrak: zuretzako barra aproposa, txokolatea gustuko baduzu eta jatordu artean jateko gauza gozo baten bila bazabiltza. Aukera leun eta gozoa, txokolate esnedunarekin konbinatua.
  • Zereal-barra txokolate zuriduna: gozatu txokolate zuriaren testura krematsuaz, hura baita zereal kurruskarien lagungarri onena.
  • Muesli zerealezko barra txokolate beltzdunak: muesli kurruskariaren eta txokolate beltzaren (barraren % 24) bizitasun sakonaren konbinazioa .

Beste gomendio batzuk

Snack orekatuak nahi badituzu zure mokaduetarako, gure Poltsikoko frutaren aukeretako bat hautatu dezakezu.

Bestela, snack original bat presta dezakezu gure Arroz- eta arto-talotxoen aukera zabala erabiliz.