Gure haurrentzako jogurten lerroaren barruan, aukera goxo, elikagarri eta dibertigarriak ditugu.

Zaindu zure txikia gure Haurrentzako jogurtekin

2024ko apirilaren 25a

Zatoz gure Haurrentzako jogurten lerroa ezagutzera: bereziki diseinatu dugu etxeko txikienen elikagai-premiak gogobetetzeko.

Bertsio likidoak eta koilararekin jatekoak ditugu, zapore gozoetan. Ez dizute huts egingo!

Haurrentzako jogurtak, erabateko elikadura

Likidoak

Yogures infantiles Líquidos Mercadona

Haurrentzako jogurt likido hauek zaporez, ongizatez eta erosotasunez beteta daude. Oso erraz hartzen dira eguneko edozein unetan, gosarian, askarian, postrean, jatordu artean...

Marrubizko jogurt likidoa

Gozatu haien freskotasun- eta zapore-leherketaz. 115 g-ko 12 botila txikiko paketean datoz.

Jogurt likido natural kanabera-azukreduna

Benetako osagaiei eta zapore gozo atseginari esker, aukera gozo-gozoa eta elikagarria da zure txikiarentzat. 115 g-ko 12 botila txikiko paketean datoz.

Poltsikokoak

Yogures infantiles de bolsillo Mercadona

Poltsikoko petita, marrubizkoa: aukera praktikoena. Oso erraz eramaten da poltsikoan edo motxilan, snack eder hau nahi duzunean hartzeko. 90 g-ko 4 unitateko paketea.

Koilararekin jatekoak

Yogures infantiles de cuchara Mercadona

Mokofinenak ere asebetetzen dituzte jogurt hauek, kontu handiz hautatutako osagaiak, nahaste garaiezinak eta bilgarri praktikoak baitituzte. Bizitasuna ematen duten zapore eta testuren aukera zabala.

YogoMix jogurt azukredun askotarikoa, arto-malutak eta txokolatezko bolatxoak eta diskoak dituena

Zapore kurruskariak eta jogurtaren leuntasuna konbinatzen dira mokadu bakoitzean. Arto-malutak eta txokolatezko bolatxoak eta diskoak ditu topping gisa. Bakoitza bere ontzian dator sortaren barruan, zure gustuaren arabera nahasteko jogurtarekin. 150 g-ko 6 unitateko paketea.

YogoMix Bolatxoak jogurt azukreduna, txokolatezko bolatxoak dituena

Eguneko edozein unetan jateko moduko plazera. Txokolatezko bolatxo tentagarriak ditu topping gisa, jogurtari nahasteko. 150 g-ko 2 jogurteko paketean datoz.

Testura leunaren eta kurruskariaren arteko konbinazio perfektua, koloretako disko dibertigarri eta guzti. Pakete beraren barruan, jogurta dator alde batetik, eta nahasteko diskoak bestetik. 150 g-ko 2 unitateko sortatan datoz.

Petit zaporedunak

Marrubi-banana zaporeak, bereziki diseinatuak etxeko ahosabai zorrotzenentzat. 60 g-ko 12 unitateko paketean dituzu.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen dituzu gure Kakao-hautsaren aukerak? Berehalakoa, zorrotan, azukre erantsirik gabea... Zein nahiago duzu?

Askotariko fruta eta esnekiak ditugu zure haurtxoaren elikadurarako.

Probatu dituzu gure Gaztaz betetako oreaz egindako pizzak? Ez dakizu ongi zer huts egiten ari zaren...