Bifidusek zure hesteetako osasuna zaintzen dute. Baina digestio-arazoak daudenerako ez ezik, osagarri bikaina dira zure elikadura orekatuko eguneroko errutinarako. Gainera, zure immunitate-sistema indartzen dute, beti sasoian egon zaitezen.
Bere testura leunari eta zapore zoragarriari esker, elikagai nutritibo eta zaporetsua da, eguneko edozein unetan jateko ere. Ikusi nahi duzu aukera guztia?
Zer Bifidus aurkituko dituzu Mercadonan?
Naturalak
Kalitate goreneko esnez eginak daude, zure eguneroko elikaduran zure ongizatea zaintzeko. Ezin hobeak dira zure gosariak eta askariak mimatzeko, edozein motatakoak izanda ere. 125 g-ko 6 unitateko paketean datoz guztiak.
Naturala
Aukera oinarrizko eta puruena da: bifidus naturalarekin hartzitutako esnea. Freskotasuna eta testura krematsua koilarakada bakoitzean, bifidusaren onura probiotikoekin batera.
Gaingabetu natural krematsu eta edulkoratua
Esne gaingabetuarekin egina. Aprobetxa itzazu bifidusaren onura probiotikoak, koipe gehigarririk gabe. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi. Edulkoratua.
Gaingabetu naturala
Harrituta utziko zaitu, arina baita eta esne gaingabetuaren leuntasuna, zapore purua eta bifidusaren propietate guztiak oreka handiz bateratzen baititu. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi.
Frutazkoak/zaporedunak
Bifidusaren eta fruta-zapore zoragarrien arteko konbinazio paregabea. 125 g-ko 4 unitateko paketean datoz, salbu eta koko, almendra eta txokolatedun Bifidus natural probiotikoa, 180 g-ko terrinan baitator.
Bifidus probiotiko gaingabetu basafruituduna
Haren arintasunak naturaren freskotasunera eramango zaitu, bere zapore gozo eta garratzaren bidez. Aldi berean, probiotikoek zaindu egingo zaituzte. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi.
Bifidus probiotiko mangoduna
Koilarakada bakoitzak zapore tropikalez eta gozotasun exotiko eta urtsuz beteko zaitu. Aldi berean, zure digestioaren osasuna zainduko duzu.
Bifidus probiotiko gaingabetu udareduna
Udarearen leuntasunaz eta freskotasunaz gozatzeko modu bikaina. Zure ongizatea ere zaintzen du. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi.
Bifidus probiotiko gaingabetu kiwiduna
Gozatu kiwiaren zapore bereizgarriaz, zure digestio-sistema orekatuta daukazun lasaitasunarekin. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi.
Bifidus probiotiko krematsu kokoduna
Bidaiatu uharte tropikal batera zure zentzumenen bidez. Fruta tentagarri hori izango duzu lagun, baita haren testura atsegina ere.
Bifidus probiotiko gaingabetu ananaduna
Freskatu zure ahoa ukitu tropikaleko bifidus ananadun honekin. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi.
Bifidus gaingabetu krematsu Tropikala
Nork esan du “tropikala”? Zapore tropikalen benetako eztanda, zure digestio-osasuna zaintzen duen fruta gozo-gozoen nahaste batez egina. % 0 gantz, % 0 azukre erantsi.
Bifidus probiotiko aranpasaduna
Zapore bikaineko esperientzia nutritiboa: gozatu haren gozo-ukituaz.
Bifidus probiotiko naturala, koko, almendra eta txokolateduna
Liluratuta geratuko zara zapore-nahaste paregabeko bifidus honekin. 180 g-ko terrinan dator.
Zerealduna
Zapore-konbinazio erakargarria eta oso nutritiboa. Ezin hobea zure gosari orekatuetarako eta eguna indarrez hasteko.
Bifidus probiotiko zereal eta zunztuna
Bifidusaren testura krematsua eta zerealen eta zuntzaren testura konbinatzen dituen bifidus honek zaporea eta ongizatea emango dizkizu, eta bizi-estilo osasungarria eta energiaz betea izaten lagunduko dizu. Bifidusaren onura probiotikoak ditu. 125 g-ko 4 unitateko paketean dator.
Bifidus gaingabetu intxaur eta zerealduna
Leuntasunaren eta intxaur eta zereal ederren arteko fusio perfektua, esperientzia gozo eta nutritiboa, bifidusaren propietateak aprobetxa ditzazun. 125 g-ko 4 unitateko paketean dator.
Bifidus probiotiko natural azukreduna, zereal eta marrubi deshidratatuekin
Benetako zapore-festa. Zerealen testura kurruskariari eta marrubi urtsuei esker, koilarakada bakoitza plazer bihurtzen da. Gozo-gogoa asebetetzeaz gainera, zure heste-osasuna zainduko duzu. 170 g-ko terrinan dator.
Beste gomendio batzuk
Ezagutu gure Galleta- eta pasta-aukera, zure gosari eta askari bereziak prestatzeko.
Ezagutzen dituzu Mercadonako Marmeladak? Sorta gozoa dugu aukeran. Kontsultatu marmeladarekin prestatzeko 5 errezeta hauek ere.