Errezeta zaporetsu eta erraz bat prestatzen ikasi nahi? Proposatuko dizkizugun pausoei jarraitu, eta ikusiko duzu nolako Untxi-gisatu zaporetsua aterako zaizun.
Denetarik duen plater honen osagai nagusia untxi-haragia da. Haragi osasuntsua eta zapore bizikoa da. Tipula, azenarioa, patatak, lekak eta ilarrak jarriko dizkiogu lagungarri. Ikusiko duzu zer gisatu goxoa!
Ikusi, pausoz pauso, Untxi-gisatua prestatzeko gure errezeta
2 lagunentzako osagaiak
- Untxi-erdi zatituaren erretilu bat.
- 3 baratxuri-ale.
- Erramu-hosto bat.
- Tipula gozo bat.
- Azenario bat.
- Patata bat.
- 70 ml ardo zuri.
- Gari-irina.
- 75 g leka.
- 400 ml ur.
- 75 g ilar.
- Oliba-olio birjina estra.
- Piperbeltza.
- Gatza.
- Tipulina.
Pausoz pauso:
1. Egin gatza eta piperbeltza untxi zatituari, eta pasatu irinetatik.
2. Txikitu fin-fin tipula, baratxuria eta azenarioa.
3. Lapiko batean, ipini olio pitin bat, eta frijitu untxia baratxuri-ale oso batekin, untxia pixka bat gorritu arte. Utzi azpil batean.
4. Lapiko berean, geratu zaigun olio horretan, arin frijitu tipula, beste bi baratxuri-aleak, azenarioa eta erramua. Gehitu gatza, behar izanez gero.
5. Utzi minutu batzuetan biguntzen, eta dena gorritutakoan gehitu untxi-zatiak eta ardo zuria. Minutu pare batez eduki, alkohola lurrundu arte.
6. Gehitu ura eta utzi su baxuan egosten 30-35 minutuz. Bukatu baino 10 minutu lehenago, gehitu lekak, garbituta eta ebakita, eta ilarrak.
7. Patata zuritu, kubotan ebaki eta frijitu.
8. Zerbitzatu platerean patatekin, eta bota tipulin pixka bat, nahieran.
Beste gomendio batzuk
Ezagutu gure Ogi biribilen aukera zabala, zure plater gogokoenak laguntzeko ezin aproposagoak.