Tofu de Mercadona, rico en proteínas, bajo en calorías y grasas

Mercadonako tofu gogorra

2024ko martxoaren 28a

Gozatu Mercadonako tofuak eskaintzen duen aukera zabalaz. Aproposa da edozein dieta-motatarako, osagai nagusi gisa zein hornigai gisa entsalada, nahaski, xerra, gisatu eta zopetan gehitzeko.

Tofu gogorra produktu erabat begetala da, gazta freskoaren antzeko fabrikazio-prozesua duena. Soja-edari naturaletik abiatuta prestatzen da, eta azken produktuak kalitate handiko proteina du.

Gantz ase eta gatz gutxi du, eta ez du azukrerik. Proteina-iturri gisa erabili ohi da dieta begetarianoetan, proteina asko baititu. Gainera, ez du glutenik ez laktosarik.

Zapore neutro eta fina du, eta testura trinkoari esker aproposa da askotariko errezeta hotz eta beroak azkar prestatzeko: plantxan, zopetan, entsaladetan, wrap-etan, plater konbinatuetan zereal edo lekaleekin, baita esneki gabeko postre eta saltsak prestatzeko ere.

Hona hemen bi iradokizun tofu ezin goxoagoa prestatzeko

Tofu-sataya barazkiekin

Recetas con Tofu firme de Mercadona.

1. Moztu barazkiak (brokoli ¼, azalore ¼ eta azenario ½), brokoliaren zurtoinak barne.

2. Xehatu bi kakahuete koilarakada.

3. Moztu tofua laukitxotan.

4. Sartu tofua burruntzietan eta gorritu zartaginean.

5. Salteatu barazkiak eta tomate beltz ½. Ondoren, gehitu koilaratxo bat kurkuma, bi koilaratxo curry eta koko-esne katilu bat.

6. Gehitu kakahuete xehatuak.

7. Jarri platerean eta apaindu sesamo-haziekin.

Jarraitu errezetaren urratsak esteka honetan.

Tofu-moussea fruitu gorriekin

Recetas con Tofu firme de Mercadona.

1. Birrindu tofua irabiagailu batekin.

2. Gehitu 100 g marrubi, 100 g ahabia eta gozagarria nahierara, eta xehatu berriro leunki.

3. Zerbitzatu banakako ontzietan, eta, bukatzeko, apaindu fruitu gorriren batekin.

Beste gomendio batzuk

Horrez gain, Hacendado zuku freskoak gomendatzen dizkizugu, edari elikagarri eta freskagarriak, glutenik eta laktosarik gabeak.

Ezagutzen al duzu Mercadonako edamamea? Snack % 100 naturala eta osasungarria da, eguneko edozein unetarako aproposa eta zure mahaiari ekialdeko ukitua emateko egokia.