Imagen Cabecera Pollo asado

Mercadonako oilasko errea, osoa eta zatitua: etxeko zaporea

2024ko martxoaren 27a

Gozatu oilasko erreaz, minutu gutxian berotu eta ahoratzeko prest dagoen plater goxoa. Prestatzeko azkarra eta erraza.

Askotan, azkar prestatu behar dugu bazkari edo afari bat, eta oso erabilgarria da plater goxo hau eskura izatea. Oso zaporetsua da, bere zukuan, eta txoratzen gaituen etxeko zapore hori du. Gainera, glutenik gabea da.

Oilasko errea ezin hobea da bazkari zein afaritarako. Hainbat horngairekin lagundu daiteke: entsalada, barazkiak, patatak, etab. Gainera, aukera zabala eskaintzen du: hotz kontsumitu daiteke, baita xehatuta ere, entsalada bat osatzeko, kroketak eta enpanadillak egiteko, etab.

Prestatutako plater hoztu hau oso soluzio praktikoa da. Bi formatutan eskaintzen dugu:

Oilasko errea, osoa

Pollo asado entero Mercadona

Aukera bikaina familia eta lagunekin partekatzeko. Prestatzeko oso erraza da: mikrouhin-labean edo labean berotu, eta kito! Jaki nagusi ezin gozoagoa izango duzu.

Nola prestatu:

Mikrouhin-labea:

1. Jarri oilaskoa, jatorrizko bilgarriarekin, mikrouhin-laberako egokia den ontzi sakon batean.

2. Ireki film gardena pixka bat, adierazitako lekutik.

3. Berotu 12 minutuz potentzia handienean.

4. Jan aurretik, kendu film gardena eta atzealdeko laurdenak lotzen dituen goma. Kontuz beroarekin.

Labea:

1. Berotu labea 180 ºC-an.

2. Kendu film gardena eta jarri oilaskoa laberako egokia den ontzi batean.

3. Berotu 180 ºC-an 20 minutuz.

4. Jan aurretik, kendu film gardena eta atzealdeko laurdenak lotzen dituen goma. Kontuz beroarekin.

Oilasko errea, zatitua

Pollo asado troceado Mercadona

Oso erosoa da, zatituta datorrelako. Poltsa batean dator, anoa bateko 4 bilgarri indibidualetan. 2 izter eta 2 bularkiz osatuta dago. Bikaina da ez baduzu guztia otordu bakarrean kontsumituko. Izan ere, hozkailuan gorde ditzakezu jango ez dituzun zatiak, beste une batean berotu eta kontsumitzeko, edo baita lanera eramateko ere.

Nola prestatu:

Mikrouhin-labea:

1. Atera poltsatik kontsumituko diren zatiak.

2. Jarri produktua (zatiak), jatorrizko bilgarriarekin, mikrouhin-laberako egokia den ontzi sakon batean.

3. Ireki film gardena pixka bat, adierazitako lekutik.

4. Zatika berotzeko (banaka): berotu 4 minutuz potentzia handienean. 4 zatiak batera berotzeko: berotu 12 minutuz potentzia handienean.

5. Atera produktua eta zerbitzatu. Kontuz beroarekin.

Labea:

1. Berotu labea 180 ºC-an.

2. Kendu film gardena eta jarri oilaskoa laberako egokia den ontzi batean.

3. Berotu 180 ºC-an 20 minutuz.

Beste zenbait gomendio

Prestatzeko errazak eta azkarrak diren produktu gehiago nahi badituzu, hona hemen aire-frijigailuan egiteko moduko aukera batzuk. Minutu gutxian prest izango dituzu.

Edozein unetan jateko edo mokadutxo bat hartzeko beste soluzio bat Mercadonako sandwich hoztuak dira. 2 barietate zaporetsu dituzu aukeran.