Ezagutu gure saltsa bereziak eta haiekin presta ditzakezun errezeta hoberenetako batzuk.

Saltsa bereziak prestatzeko ideiak; eman gutizia bat zeure buruari!

2022ko irailaren 23a

Jarri saltsa zure platerei! Mercadonan, zapore eta testura guztietako saltsak ditugu, zure errezetak bizitu eta animatzeko. Aukera asko eskaintzen dizkigute, hainbat osagairekin, eta beti da atsegina haiek dastatzea. Seguru zuretzat ere hala dela.

Bigarren mailako kontua diruditen arren, saltsek ezin ukatuzko garrantzia dute sukaldean. Zer lirateke gure plater gogokoenetako asko beren ohiko saltsa gabe?

Horregatik, gure linealeko zazpi saltsa berezi aukeratu ditugu, eta hainbat errezeta berezi presta ditzakezu haiekin. Zein duzu gustukoena?

Zesar saltsa

Salsa César de Mercadona

  • Entsaladetarako osagarri ideala; izen bereko entsaladarako, batez ere.
  • Oso saltsa egokia zure barazki erreak ontzeko.
  • Erabil ezazu sandwich, oilasko-hegal edo patata frijituentzat ere.

Zesar entsalada

1. Moztu 30 g gazta Grana Padano, lauza irregularretan.

2. Pasatu plantxan oilasko-bularki bat, gatza eta piperrautsa emanda, eta utzi aparte epeltzen.

3. Jarri kimu samur batzuk, cherry tomateak, errefau batzuk, Grana Padano gazta, bularki gorritua zerrendatan mozturik eta koilarakada bat ogi-txigorki, eta, dena burutzeko, Zesar saltsa zure gustura.

Barbakoa-saltsa

Salsa Barbacoa de Mercadona

  • Guztiz klasikoa parrillan egindako haragia, barbakoak eta saihetsak laguntzeko eta okela adobatzeko.
  • Oso egokia da, orobat, patata frijituentzat, zapore bizi-bizikoak gustatzen bazaizkizu.

Saiheskia, barbakoa-saltsarekin lakatuta

1. Bota gatza eta piperbeltza saihetsari, eta estali barbakoa-saltsaz alde guztietatik.

2. Bildu eta itxi aluminiozko paperez, eta sartu labean, 160 ºC-an, bi ordu eta erdian.

3. Atera labetik, kendu aluminio-papera, kendu gehiegizko likidoa, eta igurtzi haragiaren aldea barbakoa-saltsa gehiagorekin.

4. Igo labeko tenperatura 200 ºC-ra, grilla ere bero, eta jarri han saiheskia gorritzen, aluminio-paperik gabe.

5. Xehatu dozena-erdi almendra, atera saiheskia gorritzen hasten denean, eta hautseztatu almendrekin. Dena batera gorritzen utzi labean minutu batzuez.

6. Labetik ateratzean, bota gainetik perrexil txikitu berria.

Barbakoa-saltsa gozo mina

Salsa Barbacoa dulce picante de Mercadona

  • Nuggetetan eta gainerako haragi arrautzaztatuetan falta ezin den saltsa.

Oilasko-nuggetak.

1. Puskatu oilasko-izterrak, hezurrik eta azalik gabe, eta eman gatza, piperbeltz beltza, oreganoa, piperrautsa, kuminoa, jengibre-hautsa eta baratxuri-hautsa.

2. Nahasketa bat prestatu 2 katilukada irin, katilu bat arto-irin fin eta 2 arrautzarekin. Ur hotza gehituz eta eraginez joan, testura krematsu bat izan arte.

3. Platertxo bat irin izan aparte, eta pasatu izterrak irinetatik, ondoren nahasketatik eta berriro irinetatik, eta frijitu olio berotan (160-180 ºC) gorritu arte.

4. Dena prest dago gure nuggetak dastatzeko barbakoa-saltsa gozo minetan bustita.

Burger saltsa

Salsa Burger de Mercadona

  • Hanburgesentzat ezin hobea da, baina beste plater zoragarri batzuk laguntzeko ere balio du, hala nola labean erretako patatak.
  • Glutenik gabea da, eta kontserbagarririk ere ez du; beraz, saltsa ezin hobea da zaindu nahi dutenentzat.

Hasselback patatak

1. Zuritu tamaina ertaineko 3 patata.

2. Ebaki oinarrietako bat mutur mehetik, kulunkatu gabe berma dadin, eta sartu burruntzi-makila bat luzetara, ebakitik oso gertu, mutur batetik besteraino.

3. Patata bermatuta dagoela, ebaki paraleloan zentimetro erdiko xaflak. Burruntzi-makilak eragotziko du patata osorik ebakitzea labanaz.

4. Bota gatza eta piperbeltza, eta jarri hirugihar-xerrak xafla-tarteetan.

5. Eduki labean 45 minutuz, gutxi gorabehera, 180 ºC-an.

6. Patatak prest daudenean, estali Burger saltsa gozoarekin.

Ranchera saltsa

Salsa Ranchera de Mercadona

  • Aukera bikaina patata frijituak, oilasko-gutiziak edo arrain frijitua hartan bustita jateko.
  • Oso ongi doa haragiekin eta arrautzaztatuekin, eta ezin hobea da ogitartekoak, wrap-ak eta abar prestatzeko.

Cheese Fries hirugiharra

1. Zuritu patatak eta moztu makila erregularretan.

2. Frijitu eltze batean, olio ugarirekin, gorritu arte. Gorde aparteko plater batean, olioa xurgatzen duen paper batekin.

3. Moztu hirugiharra zerrenda ez oso handitan. Egin beste zartagin batean txorrotadatxo bat oliorekin.

4. Jarri patatak laberako egokia den ontzi batean, gehitu hirugihar-zerrendak eta Ranchera saltsa, mozzarella-dado batzuk eta nahi duzun gazta birrindua.

5. Laberatu 3-4 minutuz 200 ºC-an, gazta urtu arte. Bero zerbitzatu.

Gajo saltsa landatarra

Salsa Gajo rústica de Mercadona

  • Ezin hobea da patata-atalak, haragiak edo arrainak hartan bustitzeko, bai eta ogitarteko eta wrap-entzat ere.

Patata-atalak labean erreta, erromeroarekin.

1. Berotu labea 180 eta 200 ºC bitartean 30 minutuz.

2. Bitartean, garbitu patatak eta, zuritu gabe, moztu ataletan. Utzi uretan minutu batzuez.

3. Xukatu patata-atalak, eta jarri laberako egokia den erretilu batean.

4. Gehitu baratxuri-atal batzuk, gatza, eta erromero ugari. Ezkaiarekin eta piperbeltz beltzarekin ere konbina daiteke.

5. Sartu labean patatak, ondo egin arte.

6. Zerbitzatu patatak Gajo saltsa landatarra gainetik botata, eta gozatu!

Piri-piri saltsa

Salsa Piri-piri de Mercadona

  • Portugalgoa da jatorriz, eta labean erretako haragia eta arraina ontzeko erabiltzen da.

  • Espezia-saltsa da, eta ukitu min bat ematen die platerei. Oso egokia patata minak, krispetak, haragia, zopak eta abar prestatzeko.

  • Hainbat herrialdetan erabiltzen da, eta errezeta aldatuz doa eskualde batetik bestera, baina beti ditu osagai hauek: txilea, limoia, olioa, piper gorria eta baratxuria.

Labean egindako oilasko-hegalak, Piri-piri saltsan, jengibre-hautsarekin eta martorriarekin marinatuak.

1. Berotu labea 180 ºC-an.

2. Jarri katilu-erdi batean Piri-piri saltsa, jengibre-hautsa, limoi-zukua, tipula txiki bat, olioa, martorria, gatza eta piperbeltza. Likidotu edo txikitu, nahasketa leun bat lortu arte.

3. Garbitu hegalak, eta lehortu. Moztu erditik, eta bota puntak.

4. Gehitu hegalak marinatuari. Utzi ordu batzuez marinatzen, edo gau osoa.

5. Berotu labea 180 ºC-an.

6. Jarri oilasko-hegalak laberako egokia den erretilu batean, eta igurtzi marinatzetik sobratzen den saltsarekin.

7. Labean egin gorritu arte, 50 minutu inguru.

8. Bero zerbitzatu.

Beste gomendio batzuk

Ongailu klasikoenak nahiago badituzu, gure maionesen.zaporearen eta testuraren kalitatea hobetu dugu. Gainera, murriztu egin ditugu azukreak eta ontzietako plastiko-portzentajea.

Gure Allioli Patatak dira denei gustatzen zaien beste aukera saltsero bat; orain, etxekoagoak dira, eta, gainera, saltsa berri bat dute, zapore gozoagatik harrituko zaituena.