Enpanadak egiteko orea produktu moldakorra da, eta oinarri ezin hobea izan daiteke plater zoragarriak egiteko. Gure barietate guztiak bezala, ore hau hornitzailearen errotan ekoitzitako irinarekin egina dago. Horretarako, hornitzaileak gari egokienak aukeratu eta nahasten ditu, betiere kalitate-estandar handienei jarraikiz, eta bere irin-errezeta propioa erabiltzen du.
Ez dakizu zer prestatu orearekin? Inspirazio apur bat behar duzu? Ore honekin, Galiziako enpanada klasikoa presta dezakezu, tamaina handikoa, edo haragi xehatuz, pistoz edo nahi duzun bezala bete dezakezu.
Bestela, zatitan banatu dezakezu, eta enpanadilla zoragarri batzuk prestatu, ingurukoak zur eta lur uzteko. Errezeta bat duzu hemen behean. Dastatu nahi?
Atun-, arrautza- eta fritada-enpanadillen errezeta, enpanada-orearekin
Osagaiak
- 1 xafla enpanada-ore
- 1 brick fritada
- 3 lata oliba-oliotako atun
- 3 arrautza egosi
- 1 arrautza irabiatu
Pausoz pauso
1. Txikitu arrautza egosiak eta nahastu oliba-oliotako atunarekin eta fritadarekin.
2. Ireki xafla bat enpanada-ore, eta zabaldu arrabolarekin.
3. Ebaki zati biribilak. Gure ontzi biribilen laguntzarekin egin dezakezu; neurri ideala dute.
4. Bildu soberakina eta zabaldu berriro arrabolarekin, zati gehiago egiteko.
5. Jarri betegarri apur bat ore-biribil bakoitzaren gainean.
6. Tolestu biribilak ertzak elkartuz, eta itxi sardexka baten laguntzaz.
7. Margotu arrautza irabiatuarekin, eta sartu labean, harik eta apur bat txigortu arte, labea aurrez 200 °-an berotuta, fabrikatzailearen argibideei jarraituz.
8. Prestatu platerak, eta gozatzera!
Beste gomendio batzuk
Labea prest duzunez, prestatu nahi duzu Hostore-pastela porruekin eta perretxikoekin?
Dastatu gure glutenik gabeko eta oliba-olioarekin prestatutako Artisau-errezetako tomatearen zapore tradizionala.
Otordu azkar eta dibertigarri baten bila bazabiltza, probatu gure Talotxoen, piadinen eta pita-ogien aukera zabala, eta prestatu itzazu betegarri goxoenekin.