Tomate receta artesana.

Artisau-errezetako tomatea duten 3 errezeta, benetan zaporetsuak!

2024ko urtarrilaren 22a

Gustuko duzu tomate frijitu tradizionalaren zaporea, bizitza osoko sukaldaritzakoarena? Hacendadoren artisau-errezetako tomatea tomate frijitu ezin hobea da, hotz zein bero zerbitzatzeko modukoa. Sukaldaritza-kalitate handiko zapore klasiko eta naturala du, etxean su motelean egindakoa bezala prestatu baita.

Erabiltzaile guztientzat egokia da; glutenik gabea eta oliba-olioarekin prestatua. Bi formatutan aurkezten dizugu: 560 g-koa eta 300 g-koa.

Tomate-saltsa ezin hobea plater-mota guztietarako, oso moldakorra, platerei laguntzeko zein oinarrizko osagai gisa erabiltzekoa, zure pasta-plateretan, gisatuetan eta arrozetan. Hartu kontuan Artisau-errezetako Tomatearekin prestatzeko gure iradokizunak.

Artisau-errezetako tomatea, zure pasta-platerei laguntzeko onena

Artisau-errezetako tomatearekin, edozein pasta-plater presta dezakezu. Makarroiak eta espagetiak dira ohikoenak. Hona hemen saltsa boloniarra prestatzeko era azkar eta erraza: frijitu arin haragi txikitua; gehitu tomate hau platerera zuzenean edo berotu zartaginean nahi den tenperatura hartu arte; gehitu pasta, eta jateko prest daukazu!

Pasta-plater honek duen onena da beste osagai batzuk ere onartzen dituela zapore handiagoa emateko emaitzari, hala nola gazta arraspatua, grana padano gazta edo oreganoa.

Oinarri ezin hobea zure haragi- edo arrain-plateretarako

Prestatu oinarri gosegarri bat askotariko haragi- edo arrain-plateretarako. Nola prestatu: arin frijitu haragia (txerri-giharra, txahalkia, oilaskoa, etab.) edo arrain-zatiak (adibidez, txibia, bakailaoa, hegaluzea…); gehitu barazkiak nahierara (tipula, piperra…); ondoren, gehitu Hacendado artisau-errezetako tomatea, eta jarraitu berotzen irakiten duen arte. Osagaiak nahasi ondoren, zerbitzatu, eta ondu nahierara.

Artisau-errezetako tomatea duten hiru errezeta

Margarita pizza

Tres recetas con tomate receta artesana.

1.Berotu labea potentzia maximoan.

2.Zabaldu pizza-oinarri fresko bat labeko erretiluaren gainean.

3.Margotu barrualdea etxeko errezetako tomate frijituarekin; jarri tomate nahikoa ore osoa estaltzeko, ertzak izan ezik.

4.Jarri gainean bufalo-mozzarellaren xerra batzuk, eta ondu hari fin bat oliba-oliorekin.

5.Laberatu pizza 10 bat minutuz, masa prest dagoela ikusi arte.

6.Hautseztatu pizza grana padano gaztarekin, eta gehitu gainean albaka-hosto batzuk.

Bakailaoa tomate-saltsarekin

Tres recetas con tomate receta artesana.

1. Hatz bat olio duen zartagin batean, frijitu bakailao-solomoak (400 g inguru) azala gorantz dutela, minutu pare batez. Gorde geroko.

2. Hartu frijitzeko erabilitako olioaren parte bat, eta gehitu baratxuri-atal bat xehatuta eta tipula bat eta piper berde bat fin moztuta. Sueztitu, eta bota gatza eta piperra.

3. Barazkiak ondo sueztitu bezain laster, gehitu 300 g artisau-errezetako tomate. Bost minutu igarotakoan, gehitu bakailao-xerrak azala gorantz dutela, eta kozinatu pare bat minutuz.

4. Zerbitzatu saltsa ugarirekin, eta gehitu gainean tipulin txikitu berria eta ogi-txigorki batzuk.

Hostorea tomate eta barazkiekin

Tres recetas con tomate receta artesana.

1. Zuritu barazkiak, eta moztu 2-3 zentimetroko kubotan: piper gorri erdia, kalabazin-erdia, tipula-erdia eta alberjinia-erdia.

2. Sueztitu tipula, piperra eta alberjinia olioa duen zartagin batean, eta salteatu 10 bat minutuz. Gehitu kalabazina, eta sueztitu 5 minutu gehiagoz. Bota gatza eta piperra.

3. Zabaldu hostore-xafla bat, bere paperarekin, labe-erretiluaren gainean, eta moztu neurri bereko 6 errektangulutan: ebaki behin erditik, luzetara, eta beste bitan, zeharka.

4. Zulatu 6 laukizuzenen oinarria sardexka batekin, eta ondo margotu 100 g artisau-errezetako tomatearekin, ertzak izan ezik.

5. Zabaldu barazkiak tomatearen gainean, hautseztatu oreganoa, eta laberatu 15 bat minutuz 200 ºC-an, hostorea kurruskari geratu arte.

Beste gomendio batzuk

Ez ahaztu pasta italiarraren gure aukera: tomate frijitu honekin gozatzeko aukera gozo-gozoak.

Eta glutenik gabeko aukerak bilatzen dituztenentzat, glutenik gabeko pastaren aukera hauek guztiak ditugu.