Motxi-izozkia japoniar jatorriko gozoa da. Probatu Pistatxozko Motxi-izozki berria.

Pistatxozko Motxi-izozki berria, Kokozkoaz eta Mangozkoaz gainera

2021ko ekainaren 28a

Oraindik ez duzu probatu ahoz aho dabilen izozkia? Motxia japoniar jatorriko gozo bat da, arroz-ore bigun batekin egina (arroz glutinoso gisa ezagutzen da), eta bihotz izoztu zoragarri bat duena.

Pistatxozko Motxi berria

Imagen Texto 1 Mochis Helados

Pistatxozko Motxi-izozki berria aurkezten dizugu. Zapore originala du, freskoa eta gozoa, modan dagoena eta probatzen duen oro liluratuta uzten duena. Pistatxoak gustuko badituzu, hau zure udako postrea izango da. Ez izan zalantzarik.

Kokozkoa eta Mangozkoa ere bai

Gainera, beste bi hauetako edozein ere aukera dezakezu:

  • Koko exotikoa.
  • Mango freskagarria

Anima zaitez, eta probatu Mercadonaren postre original eta krematsu hau zuk nahi duzun zaporekoa.

Motxi-izozkien ezaugarriak

Hona hemen izozki goxo honen ezaugarri nagusiak:

  • Motxi-izozkiak japoniar jatorrikoak dira, eta ezin hobeak dira hatzekin jateko; benetako finger food errezeta bat da.
  • Motxi-izozkiak 6 aleko kaxatan saltzen dira.
  • Hiru barietate dituzu aukeran:
    • Kokoa: banilla-zaporeko motxi arroz-orea, esne-izozki kokodunez betea
    • Mangoa: mango-zaporeko motxi arroz-orea, sorbete mangodunez betea
    • Pistatxoa: motxi arroz-orea, pistatxo-zaporeko izozkiz betea

Gure bezeroek asko eskatzen duten postre bat da

Postre hau ezin hobea da gutizia freskagarri eta exotiko batez gozatzeko. Arrakasta handia du gure bezeroen artean. Zuk ere probatu nahi duzu? Modan dago!

Atera izozkailutik eta utzi pixka batez

Izozki horien zapore zoragarriaz gozatzeko, komeni da jan baino bi edo hiru minutu lehenago izozkailutik ateratzea. Izan pazientzia pixka bat. Izozkailutik kanpo denbora hori eduki eta gero, puntu-puntuan egongo dira. Jateko prest!

Beste gomendio batzuk

Ausartu zaitez ekialdeko afari bat prestatzen eta postre izoztu goxo honekin bukatzen. Edamameekin has zaitezke —snack osasungarria eta % 100 naturala—, eta Mercadonako pasten atalean aurkituko dituzun arroz-noodleekin jarraitu. Errezeta horiei jarraituz, azpizuna edo otarrainxkak gehitu ditzakezu, edo hegaluzea eta edadamea.

Gainera, ekialdeko beste errezeta erraz batzuk ere badituzu: adibidez, tofu- eta barazki-sataya edo izokin-tatakia.

Eta postrerako pistatxozko, mangozko edo kokozko motxia! Ezin tentagarriagoa!