Eguraldi ona iristen denean, plater freskoak, arinak eta barazki askokoak jan nahi izaten ditugu. Pipirrana ogi-txigorkidun goxo bat nola prestatu erakutsiko dizugu. Plater hau Espainiako leku askotan jaten da; batez ere, hegoaldean.
Dieta mediterraneoaren adibide on bat da. Lurraldearen arabera, desberdin prestatzen da. Gure errezetakoak atuna eta arrautza gogorra ditu, tomateaz, piperraz, baratxuriaz, olioaz eta abarrez gain.
Ikusi, pausoz pauso, Pipirrana ogi-txikorkiduna prestatzeko errezeta
4 lagunentzako osagaiak:
- 1 poto tomate oso zuritu
- Atun argia oliba oliotan
- 4 arrautza egosi
- ½ frijitzeko piper
- 1 baratxuri-atal
- Ogi-txigorkiak
- Gatz-ezkatak
- Oliba-olioa
Pausoz pauso:
1. Moztu tomateak eta piperra kubotan.
2. Bereizi arrautzen zuringoa eta gorringoa.
3. Txikitu zuringoak zati ez oso txikitan.
4. Almaiz batean, gehitu baratxuri-ale zatitua eta gatza. Txikitu.
5. Gehitu baratxuriari moztu dugun piperraren erdia, eta txikitu. Gehitu gorringoak, eta txikitu berriro. Gehitu olioa, eta utzi loditzen nahaste sendo bat lortu arte.
6. Ontzi handi batean, elkartu gainerako piper berdea kubotan moztutako tomatearekin, zuringoekin eta atunarekin.
7. Bota gatza, eta gehitu aurrez prestatutako nahasteari. Estali film-paperarekin, eta sartu hozkailuan 2-3 orduz.
8. Denbora hori igaro ondoren, zerbitzatu ogi-txikorki baratxuridunekin.
Beste gomendio batzuk
Hona hemen udako beste bi errezeta apropos: Erremolatxa-gazpatxoa eta Piku-entsalada.