Cabecera Mini Helados

Izozki txikiak, udan fresko egon eta ondo pasatzeko

2021ko uztailaren 02a

Aurtengo udan, ez ahaztu Mercadonaren Izozki Txikiak izozkailuan izatea. Jateko prest eta noiz baino freskagarriagoak, etengabe gozatzeko. Probatu nahi dituzu?

Zapore gozoko makila-izozkiak, forma dibertigarridunak. Eta, orain, haiek egiteko plastiko gutxiago erabiltzen dugu, jasangarritasuna eta ingurumena gehiago zaintzeko. Gehiago jakin nahi duzu? Bada, jarraitu irakurtzen...

Izozki Txiki dibertigarriak, guztiontzat

Izozki txiki hauek kohete-forma erakargarriak dituzte, eta zapore sideralak! Horregatik, gustuko dituzte bai txikiek, bai nagusiek. Dibertsioa eta freskotasuna ziurtatuta guztientzat.

Ezaugarriak:

  • Kaxa bakoitzean 3 poltsa daude, eta poltsa bakoitzean 5 zaporeko 6 izozki txiki: sorbete marrubiduna, sagarduna, laranjaduna, mandarinaduna eta lima-limoiduna.
  • Familiarekin eta lagunekin banatzeko aproposa.
  • Freskagarriak eta fruta-zukudunak.
  • Koloratzaile eta aroma naturalekin.
  • Azukre gutxiago dituzte orain.
  • Izozki txikien makilak plastikozkoak ziren lehen, eta orain zurezkoak dira.
  • Izozkien kaxa % 100 material birziklatua da.
  • Glutenik gabeak
  • Laktosarik gabeak

Beste gomendio batzuk

Litro-erdiko edalontzietan datozen izozki krematsuak nahiago badituzu, 5 zapore dituzu aukeran. Aukeratu gogokoen duzuna!