Pestoz betetako kuiatxoen errezeta hau ezin egokiagoa da barazkiak modu zaporetsu batean jateko. Kuiatxoen eta pestoaren arteko zapore-konbinazioak ez du parekorik.
Gozatu errezeta mediterraneo honekin. Prestatu zure pesto-saltsa, eta bete kuiatxoak. Ikasi nola egiten den; oso erraza da!
Ikusi, pausoz pauso, pestoz betetako kuiatxoen errezeta
4 lagunentzako osagaiak:
- Tipula-laurden bat
- 3 kuiatxo
- 2 landako arrautza
- 100 ml oliba-olio birjina estra
- 20 g albaka-orri
- 30 g pinazi
- 30 g gazta (Grana Padano)
- 2 baratxuri-ale
- Piperbeltz beltza
- Gatza
Pausoz pauso:
1. Txikitu tipula eta baratxuria.
2. Garbitu eta moztu kuiatxoak hiru zatitan Koilara batekin, kendu kontu handiz kuiatxoaren mamia, 2 edo 3 milimetro inguruko ertza duen katilutxo moduko bat sortuz. Gorde mami hori.
3. Erregosi tipula eta baratxuria.
4. Gehitu kuiatxoaren mamia, bota gatza, eta egin hamar minutuz. Gerorako gorde.
5. Pestoa prestatzeko: Jarri irabiagailuan albaka, pinaziak, gazta, gatz pixka bat, baratxuri-ale bat eta olioa.
6. Irabiatu eta gorde.
7. Irabiatu arrautzak irabiagailuan.
8. Gehitu kuiatxo-mamia, eta irabiatu.
9. Gehitu pestoa, eta nahastu.
10. Bota gatza eta piperbeltza kuiatxo-ontziei. Bete nahastearekin, eta bota gazta gainetik.
11. Eduki labean 20 minutuz, 200 °C-ra, goiko eta beheko suarekin.
12. Gainerre ondoren, eduki beste 15 minutuz beheko suarekin bakarrik.
13. Jarri platerean.
Beste gomendio batzuk
Konbinazio hau gustuko baduzu, probatu beste errezeta hau ere: Kuiatxo-kiribilak, pistatxo-pestoarekin. Plater gehiago prestatzen ikasi nahi baduzu zure bazkari eta afarietarako, sartu gure errezeta-atalera.