Ikusi nola hobetu den gure pepperonia xerratan, eta ikasi errezeta hauek prestatzen.

Pepperoniaz gozatzeko 6 errezeta

2023ko otsailaren 16a

Ezagutzen duzu gure pepperonia? Duela gutxi arte, Pepperoniaren beste aukera batzuk eskaintzen genizkizun gure dendetan, eta, orain, errazago jarriko dizugu osagai berri honekin; ezin hobea da pizzetan erabiltzeko eta, aldi berean, irudimena askatzeko. Beraz, nahi duzun bezala eta nahi adina kontsumitu ahal izango duzu.

Horregatik, zip-itxiturari esker, produktua errazago kontserbatzen da, eta produktuaren kalitate ezin hobea mantentzen da berriz erabili behar dugunerako.

Pepperonia hestebete ondua da. Izen hori badu ere, Estatu Batuetan sortu zen. Italiako salamian inspiratuta dago, baina xehatu finagoa du, ziape-ukitua, eta zertxobait mina da.

Esan dizugun bezala, normalean pizzetan kontsumitu ohi da, baina askoz aukera gehiago ditu. Ezagutu nahi dituzu?

Pepperonia erabiltzeko 6 ideia

Pizza pepperoniarekin

Recetas con pepperoni: Pizza con pepperoni

2 lagunentzako osagaiak

  • 1 pizza-ore.
  • 50 g pepperoni.
  • 1 koilarakada tomate frijitu.
  • 1 koilaratxokada oregano.
  • 90 g piper (hiru koloretakoak).
  • 150 g mozzarella birrindu.

Pausoz pauso

1. Berotu labea potentziarik handienean.

2. Zabaldu pizza-orea laberako erretilu batean.

3. Estali orea tomatearekin eta hautseztatu oreganoz.

4. Moztu zerrenda mehetan piper bakoitzetik pixka bat.

5. Zabaldu gazta pizza osoan eta banatu gainetik piper-zerrendak.

6. Jarri pepperoni-xerrak pizzaren gainean.

7. Egin labean 10-15 minutuz (labearen potentziaren arabera) eta zerbitzatu.

Arrautzak platerean pepperoniarekin

Rectas con pepperoni: huevos al plato con pepperoni

2 lagunentzako osagaiak

  • 4 arrautza.
  • 40 g pepperoni.
  • 120 g frijitu.
  • 1 koilaratxokada perrexil.

Pausoz pauso

1. Berotu labea 180 °C-an.

2. Laberako egokia den ontzi batean, bota frijitua eta sartu labean 5 bat minutuz tenperatura har dezan.

3. Atera ontzia labetik, eta prestatu frijitua koilara batekin, 4 eremutan, gorringoak pilatu ez daitezen.

4. Hautsi arrautzak eta bota ontzian. Prestatu pepperonia.

5. Sartu labean 160 °C-an, eta kontrolatu zuringoa ondo eginda dagoela eta gorringoa puntu-puntuan geratzen dela (5-8 minutu, gutxi gorabehera).

6. Atera, bota gatz eta piper pixka bat eta hautseztatu perrexil xehatu berriz.

Arroz-, mozzarella- eta pepperoni-kroketak

Rectas con pepperoni: croquetas con arroz, mozzarella y pepperoni

6-8 ale prestatzeko osagaiak

  • 250 g ale biribileko arroz.
  • 450 ml ur.
  • 50 ml ardo zuri.
  • 15 g gurin.
  • 45 g pepperoni.
  • 60 g mozzarella gazta.
  • Arrautzak (behar direnak).
  • Ogi birrindua (behar dena).

Pausoz pauso

1. Lapiko batean, urtu gurina eta bota arroza; eragin kolore gardena hartu arte.

2. Busti arroza ardo zuriarekin, eragiteari utzi gabe.

3. Gehitu ura eta prestatu su bizian 10 bat minutuz. Bota gatza irakiten hasten denean.

4. Arroza azaleratzen hasten denean, jaitsi sua eta estali lapikoa. Kozinatu beste 5 minutuz, arroza ondo lehortu arte. Gorde tenperatura galdu arte.

5. Zabaldu arroz guztia ahalik eta geruza meheenean eta estali ondo film-paperarekin, lehortu ez dadin. Hoztu ordu pare batez hozkailuan.

6. Arroza hoztutakoan, prestatu bolatxo batzuk eskuekin, erdian zulo bat eginda.

7. Zuloan, jarri pepperoni-xerrak eta mozzarella gazta (edo gehien gustatzen zaizuena).

8. Estali betegarria arrozarekin; erdian geratuko da betegarria. Trinkotu.

9. Busti bolak arrautzan eta estali ondo ogiarekin.

10. Frijitu olio ugaritan, 170 °C-an, kroketak erabat estaliz, ondo gorritu arte.

Berenjenak eztiarekin, pepperoniz eta ricottaz beteak

Recetas con pepperoni: berenjenas con miel rellenas de pepperoni y ricotta

4 piezatarako osagaiak

  • 1 berenjena.
  • 1 koilarakada ezti.
  • 60 g ricotta.
  • 30 g pepperoni.
  • 10 g errukula.
  • 7 almendra.

Pausoz pauso

1. Berotu labea 200 °C-an.

2. Moztu berenjena luzetara, tamaina oneko 4 zerrenda gera daitezen.

3. Labeko paperean, jarri olio pixka bat eta gatz pixka bat, eta laberatu hamar bat minutuz.

4. Atera labetik eta, sukaldeko pintzel baten laguntzaz, margotu aurpegietako bat ezti pixka batekin eta laberatu berriro beste 5 minutuz.

5. Berenjenak epelak daudela, jarri errukula-oinarri bat, koilarakada bat ricotta eta pepperoni-zati pare bat.

6. Tolestu berenjena bere buruaren inguruan eta itxi zotz batekin.

7. Hautseztatu almendra xehatuz.

Helizeak pepperoniarekin

Recetas con pepperoni: hélices con pepperoni

2 lagunentzako osagaiak

  • 200 g helize.
  • 200 g tomate natural txikitu.
  • 100 g tipula gozo.
  • 1 koilarakada oregano.
  • 40 g pepperoni.
  • Grana padanoa nahierara.

Pausoz pauso

1. Egin tipula gozo baten erdia txiki-txiki eta bigundu olio pixka batean.

2. Tipula garden geratzen hasten denean, gehitu tomatea eta bota gatza eta piperra.

3. Erregosi guztia 10 bat minutuz. Prestatu bitartean, gehitu pepperoni‑zatiak eta oreganoa saltsan.

4. Irakin pasta 8 bat minutuz ur gazi ugaritan, eta iragazi; gorde egosteko erabilitako ur pixka bat.

5. Ontzi egoki batean, nahasi helizeak saltsarekin pare bat minutuz. Gehitu egosteko erabilitako ur pixka bat, saltsa arinagoa izatea nahi baduzu. Hautseztatu.

6. Zerbitzatu platerean eta hautseztatu Grana Padano birrindu berriz.

Filo orezko biribilkiak pepperoniarekin eta feta gaztarekin

Recetas con pepperoni: Rollitos de masa filo con pepperoni y queso feta

4 ale prestatzeko osagaiak

  • Filo orezko 2 xafla.
  • 30 g pepperoni.
  • 40 g feta gazta
  • 1 koilarakada sesamo.
  • 20 g errukula.

Pausoz pauso

1. Hartu filo orezko 2 xafla batera. Moztu 4 karratutan eta igurtzi pixka bat olioz pintzel bat erabilita.

2. Pieza bakoitzaren erdian, jarri errukula, lau feta-kubotxo eta 3 pepperoni‑xerra zatitu.

3. Bildu orea bere buruaren inguruan eta egin biribilki bat: finkatu mutur baten punta bestearen gainean. Ondo itsasten ez bada, pintatu olioz.

4. Hautseztatu sesamo pixka batez eta sartu labean 10-15 bat minutuz, 200 °C‑an, biribilkiak gorritu arte.

5. Nahi izanez gero, amaieran, bota ozpin baltsamikoaren erredukzioa.

Beste gomendio batzuk

Gustuko dituzu hirugihar-zintak darabiltzaten errezeta hauek? Dauden bezala prestatu ditzakezu, edo hirugiharraren ordez pepperonia bota, zerrendatan moztuta. Gozo-gozoak egongo dira zapore eta ukitu min desberdin horiekin.

Fruitu lehorrak funtsezkoak dira zure saskia orekatua izateko. Ez itzazu ahatz!

Ikusi nola hobetu diren gure Allioli patatak, orain etxekoagoak.