Surtido bombones Senzza

Mercadonaren Senzza Bonboien aukera

2023ko urriaren 30a

Gure Senzza Bonboien familiak aukera zabala du, eta ez du inor epel uzten. Denborarekin ugaritu egin da aukera, eta gero eta proposamen gehiago ditugu une gozoetan txokolatearen plazeraz gozatzeko. Ezagutu nahi?

Txokolate beltza maite dutenentzako bonboiak, txokolate esnedunaren leuntasuna gustuko dutenentzakoak, capuccino-zaporekoak, stracciatella-zaporekoak edo azukre erantsia % 0 dutenak; gustu guztietarako aukerak daude!

Ezagutu Senzza Bonboien aukerak

Senzza Bonboi Beltza eta Askotariko Senzza Bonboiak

1. Urte osoan aurkituko dituzun txokolateak

Variedad de Bombones Senzza.

  • Senzza Beltza: txokolate beltzezko (% 70) hiru bonboi-mota: trufazkoak, laranja-zatitxoekin eta almendra-zatitxoekin.
  • Senzza: lau zapore ditu: hurra, fondanta, pralinea eta almendra.
    • Hurrezkoa: txokolate purua, hur-pastazko eta esne-trufatuzko betegarriarekin.
    • Fondant: fondant txokolate beltzezko bonboia, trufazko betegarriarekin.
    • Esneduna, Praliné: txokolate esnedunezko bonboi suabea, almendra- eta hur-praliné goxo batez betea.
    • Almendraduna: txokolate esnedunezko bonboia, esne trufatu gozoz eta almendra txigortuaren ore apartaz betea.

2. Gabonetako kampaniako txokolateak

Senzza capuccino

Variedad de Bombones Senzza.

  • Senzza Capuccino: hiru motatako Senzza bonboiak, Capuccino zapore ezin hobearekin: jatorrizkoa, karamelua eta hurra. Hiru barietate, zein baino zein hobeak!

Senzza Postres eta Senzza % 0 azukre erantsidunak

Variedad de Bombones Senzza.

  • Senzza Postres: postre gozoen hautaketa zaindu bat, hiru zaporetakoa:
    • Esne-gozokia: txokolate esnedunezko bonboi krematsua, barruan esne-gozokiaren zaporea gordetzen duena.
    • Txokolate eta esne-gainezko tarta: txokolate esnedunezko bonboia, txokolate-tarta tradizionalaren zaporea duena. Gurin-galleten zatitxoak dituzte, testura kurruskaria emateko.
    • Stracciatella: txokolate beltzaren eta stracciatella-zaporeko betegarri krematsu baten arteko kontraste bikaina, txokolate-zaporeko zatitxoekin.
  • Senzza % 0 azukre erantsidunak: 3 bonboi-mota sorta tentagarri batean: txokolate esnedun almendra-pralinez betea, txokolate beltz boilur leunez betea eta txokolate esnedun hur-kremaz betea. 12 unitateko paketetan datoz, eta egokiak dira zeliakoentzat.

Beste gomendio batzuk

Probatu nobedadeak eta betiko klasikoak gure Turroi-sortan.

Fussion txokolate-tabletek txokolatea eta galleta belgikarra, kokoa edo limoia nahasten dituzte. Probatu itzazu.

Sukaldean aritzeko gogoa? Sar zaitez gure errezeten atalean, eta aurkituko duzu inspirazioa.