Gure bizkotxo eta madalenen kalitatea hobetu dugu, kontserbagarriak eta koloratzaileak kenduta.

Kontserbagarririk eta koloratzailerik gabeko bizkotxo eta madalena gozo-gozoak!

2020ko irailaren 28a

Gure labean opil gozoak aurkituko dituzu, kontserbagarririk eta koloratzailerik gabe eginak. Etxeko zaporeko bizkotxo eta madalenak, errezeta tradizionalaren arabera eginak.

Gainera, produktu horien kalitatea areagotu dugu, osagai batzuk hobetuz, jogurt naturalaren portzentaje handiagoa erabiliz, irin % 100 integrala, azukre beltza, etab. Ezin izango duzu utzi probatu gabe!

Bizkotxo eta madalena naturalagoak gosaritarako

Bizkotxo eta madalena gozo hauek ezin hobeak dira gosaltzeko, baina eguneko edozein unetan goza dezakezu haien zapore zoragarriaz eta testura harroaz. Gure labean produktu hauek aurkituko dituzu, besteak beste:

Kakao-bizkotxoa

  • Ez kontserbagarririk, ez koloratzailerik
  • Mamitsuagoa
  • Jogurt naturalarekin egina

Jogurt-madalenak

  • Ez kontserbagarririk, ez koloratzailerik
  • Jogurt-hautsaren kasuan % 1etik % 7ra igo dugu jogurt naturalaren proportzioa.

Azukre beltza eta intxaurrak dituen bizkotxoa

  • Ez kontserbagarririk, ez koloratzailerik
  • Azukre beltza sartu dugu errezetan

Txokolate-madalena

  • Ez kontserbagarririk, ez koloratzailerik
  • Ontzia hobetu dugu, orain sendoagoa da
  • Samurragoa
  • Txokolate-pipitak gehitu dizkiogu

Madalena % 100 integrala, azukre gehigarririk gabea

  • Ez kontserbagarririk, ez koloratzailerik
  • Irin % 100 integralarekin eginak

Beste gomendio batzuk

Ezagutu Labean egindako ogi-makilatxoak; osagai askotarikoak: pipak, gazta, fruitu lehorrak, tradizionalak, txokolatea...