Zaindu zure burua gure Kefir-eskaintzarekin. Barietate desberdinak aurkituko dituzu.

Kefir osasungarria eta goxoa zure eguneroko errutinarako

2024ko apirilaren 26a

Kefirra sartzen duzu zure elikaduran? Komeni da, probiotikotan aberatsa eta zure heste-osasunaren aliatua baita. Gainera, immunitate-sistema eta digestioa hobetzen ditu. Aspaldi honetan, ezaguna egin da haren moldakortasunari eta zapore bereizgarriari esker; izan ere, azidoa eta ñabardura askokoa da. Esnea bakterio- eta legamia-kultiboekin hartzituta lortzen da.

Ez baduzu oraindik probatu, ez dakizu zer galtzen ari zaren. Ez itxaron gehiago! Hautatu zure kefir gogokoena: barietate tradizionalak, kokozkoa eta marrubi eta bananazkoa ditugu, besteak beste.

Zer motatako kefirrak aurkitu ditzaket Mercadonan?

Likidoak

Kéfir Mercadona.

Ezagutu gure kefir likidoen aukeraren freskotasuna eta moldagarritasuna. Gustu guztietarako aukera goxo eta elikagarriak ditugu. 250 g-ko botilatan datoz.

  • Edateko kefir naturala, % 0 gantzekoa: Kefirraren onura guztiak dituen edaria. Gozatu probiotiko ugariez trago bakoitzean, eta ez kezkatu koipeez!
  • Edateko kefirra, marrubi eta bananazkoa: Zapore-konbinazio honen harmoniak liluratuta utziko zaitu, kefirraren onurekin elikatzen zaren bitartean.
  • Edateko kefirra, kokozkoa: Zapore freskagarria koko-esnearen gozo-ukitu tropikalarekin... Suspertuko zaituen edari exotiko eta gozo-gozoa. Ezin hobea eguneko edozein unetarako.

Ontzia

Kéfir Mercadona.

  • Kefir naturala, zapore leunekoa: Erabateko gutizia zure ahosabairako. Azidotasun leundua, testura krematsua eta elikadura-balio handia ditu. 500 g-ko ontzia.

Beste gomendio batzuk

Une bereziak gozatzeko, gure Bizkotxoen eta madalenen aukera zabala iradokitzen dizugu.

Aberastu zure saski orekatua gure Zereal-aukerarekin: olozkoak, barrubeteak, mueslidunak, txokolatezkoak, etab.

Ezagutu gure Poltsikoko fruta: oso praktikoa da, eta edozein unetan hartzeko eta adin guztietarako egokia.