Kakao purua duten hiru errezeta bikain prestatzen erakutsiko dizugu.

Kakao purua erabiliz kozinatzen irakatsi nahi dizugu

2021ko urriaren 04a

Uste zenuen kakaoa esnearekin bakarrik har zitekeela? Bada, egia esatera, hamaika aukera eskaintzen ditu sukaldean.

Jarraitu irakurtzen, eta harriduraz ikusiko duzu zenbat modutan eta zenbat errezetatan erabil daitekeen; batez ere, gozogintzan eta postregintzan, baina ez hor bakarrik.

Kakao purua, azukre erantsirik gabea

Gure Kakao purua kalitate handiko produktu bat da, % 0 azukre erantsi du, eta glutenik gabea da. Helduek zein haurrek har dezakete kakao disolbagarri azukredunen ordezko gisa.

Kakao purua hartzeko moduak

  • Esnearekin eta edari begetalekin nahasita (edulkoratu gabe edo gozagarriren batekin nahieran edulkoratuta). Edaria bero dagoela nahasi behar da, ondo disolbatzen dela ziurtatzeko.
  • Hotzean ere disolba daiteke: kakaoa ontzian jarri (nahieran), eta, gero, esne pitin bat erantsi eta ondo nahasi, ore bat sortu arte. Ondoren, gainerako esnea gehitu, eragiteari utzi gabe.
  • Gozogintzan denetik egiteko balio du (bizkotxoak, muffinak, brownieak, natillak...), bai gainetik hautseztatuta, bai gainerako osagaiekin nahasita. Komeni da iragazki batekin bahetzea.
  • Jogurt naturalarekin edo gazta irabiatuarekin nahasita. Gehitu produktua eta eragin. Hutsik edo nahi bezala edulkoratuz har daiteke.

Kakao puruarekin 3 errezeta goxo prestatzeko urratsak

Kakaodun browniea

Imagen Texto 1 cacao puro

  • Aldez aurretik, berotu labea 160 ºC-an.
  • Zatitu 120 g intxaur zuritu. Urtu 125 g gurin, eta geroko gorde.
  • Katilu batean, nahasi 6-7 datil eta 80 g kakao puru. Gehitu koilarakada bat oliba-olio. Nahasi dena, osagai guztiak bat eginda geratu arte.
  • Erantsi gatz pixka bat, koilarakadatxo bat banilla-estraktu eta hiru arrautza, banan-banan. Nahasi dena ondo.
  • Gehitu 65 g gure gustuko irinetik, eta nahasi ondo, dena bat eginda geratu arte.
  • Forratu molde errektangular bat laberako paperez. Sartu bertan nahasketa, eta eduki labean 25-30 minutuz.
  • Hozten utzi ebaki aurretik.

Kakaoa duen olozko porridgea

Imagen Texto 2 cacao puro

  • Lapiko batean, osagai hauek guztiak ipini: 3 kikara esne edo edari begetal, koilarakada bat nahi dugun gozagarritik (azukrea, eztia, ziropa...), 2 koilarakada kakao puru, eta kikara eta erdi olo.
  • Berotu dena, likidoa agortu arte.
  • Zerbitzatzeko, apaindu almendra xerratu, koko eta kakao-hauts pixka batekin.

Kakaodun smoothiea

Imagen Texto 3 cacao puro

  • Irabiagailu-ontzi batean, osagai guztiak sartu: kikara bat esne edo edari begetal, kikara-erdi olo, 1/3 kikara hur, platano bat eta koilarakada bat Kakao puru.
  • Dena irabiatu, eta gozatzeko prest!

Beste gomendio batzuk

Ideia gehiago behar dituzu gosari edo askarietarako? Probatu gure Crunchy Olo-zereal berriak.