helados hielo

Izotzezko izozkiak, freskagarri eta dibertigarrienak

2023ko abuztuaren 10a

Izotzezko izozkiek, gozo-gozoak izateaz gainera, dibertsio- eta freskotasun-une kutunak ekartzen dizkigute gogora. Flaxak, izotz-poloak eta izotz-edariak. Beti dira aukera ona.

Barietate bakoitzak esperientzia desberdina eskaintzen dizu, guztiak ere freskagarriak. Dasta itzazu izotz-izozkien zapore freskagarriak, edozein modalitate eta formatakoak. Baduzu non aukeratu. Ez eutsi tentazioari!

Flaxak

Helados de hielo, los más refrescantes y divertidos

Freskotasun handiko klasikoa, zenbait zaporetan.

  • Popitos. Seguruenik, freskatzeko modu dibertigarriena, haurren gogokoenak eta edozein lekutan eta noiznahi hartzeko modukoa Laranja-, limoi-, mango-, marrubi, lima-limoi eta kola-zaporeak.
  • Marrubia. Marrubi-sorbetezko izozkia, zapore klasiko eta gozoa. Zirrara eragingo dizu.
  • Lima-limoia. Lima- eta limoi-sorbetezko izozkia, zapore zitrikoen eztanda ahaztezina.

Makiladunak

Helados de hielo, los más refrescantes y divertidos.

“Izotz-polo” ere esaten zaie. Haur eta helduen bihotzak konkistatu dituzte makiladun izozkiek belaunaldiz belaunaldi. Zapore ugari daude aukeran:

  • Marrubia. Zapore eta aroma paregabeak, frutaren zaleen gustukoak.
  • Laranja. Kolore distiratsua eta zapore freskagarria. Gustatuko zaizun konbinazio gozo eta zitrikoa.
  • Limoia. Beste izotz-polo klasiko bat, zapore zitriko bereizgarrikoa, izozki oso freskagarria nahi dutenentzakoa.

Helados de hielo, los más refrescantes y divertidos.

  • Mangoa. Perfektua zapore tropikalak maite dituztenentzat. Ezin tentagarriagoa!
  • Txokolatea. Klasikoa eta beti bezain tentagarria, hainbeste eta hainbeste jarraitzaile dituena.
  • Mini izozkiak. Publiko guztientzako modukoak, suziri-forma dibertigarriekin eta 5 zaporetakoak.

Izotz-edariak

Helados de hielo, los más refrescantes y divertidos.

Izotz-edariak ere ezinbestekoak dira izozkien munduan, freskagarriak eta testuraz beteak baitira. Paregabeak dira udako beroari aurre egiteko.

  • Limoia. Aukera klasiko eta indargarria, limoi-urarekin eta limoi-azalarekin egina eta kontserbagarririk gabea.
  • Limoia % 0. Azukre erantsirik gabeko limoizko izotz-edaria, limoi-urarekin egina eta kontserbagarririk gabea. Azukre erantsirik gabeko aukera freskagarriena.
  • Kafea. Gozatu kafearen zapore biziaz eta emango dizun energiaz, modurik freskagarrienean.

Beste gomendio batzuk

Ospakizun berezi bat baldin baduzu, kontsultatu gure ospakizunetarako tarten aukera.

Gillotina barne duen gure film gardena elikagaiak gordetzeko soluzio onena da. Probatu ezazu!

Ariketa egiten duzu? Jarduera fisikoaren fase bakoitzerako elikagai onenak gomendatzen dizkizugu.