Ezagutu gure Popitos flaxak udan fresko-fresko ibiltzeko.

Mercadonaren Popitos flaxak

2020ko ekainaren 10a

Badator uda! Freskatu modurik dibertigarrienean gure Popitos flaxekin. Ez dago flax hauek baino hoberik; oso freskoak eta kontsumitzeko errazak dira.

Popitos flaxak eguneko edozein unetan

Gure Popitos flaxak ezagutzen badituzu, jakingo duzu 5 zapore atsegin daudela gehien gustatzen zaizuna aukeratu dezazun familiakoekin edo lagunekin partekatzeko:

  • Marrubia
  • Limoia
  • Laranja
  • Kola
  • Lima-limoia

Zapore klasikoak beroari aurre egiteko, eguneko edozein unetan kontsumitzeko prest. Hartu udako gutizia zaporetsu bat otordu artean, eta freskatu.

Gainera, bi eratara har ditzakezu: likido fresko gisa edo izoztuta. Izoztuta jan nahi badituzu, kontsumitu baino 24 ordu lehenago izozkailuan sartzea gomendatzen dizugu, ahal dela solte. Fresko hartzeko, aski da hozkailuan edukitzea nahi den tenperaturara iritsi arte.

Berrikuntzak gure Popitos flaxetan

Ezagutu gure Popitos flaxen nobedadeak. Beti bezain zaporetsuak dira, jakina! Baina orain:

  • Flaxak estuagoak eta janerrazagoak dira, probatu itzazu!
  • Ale gehiago poltsako! Poltsa bakoitzean 10 flax zeuden lehen; orain, berriz, 15 (zapore bakoitzeko 3).

Gainera, ez dute ez glutenik ez laktosarik.

Beste gomendio batzuk

Beste izozki-mota bat probatu nahi baduzu, Polvito izozkiaren terrina gomendatzen dizugu, galleta, merenge eta esne-gozokiarekin.