Aurtengo udan, ez ahaztu Mercadonaren Izozki Txikiak izozkailuan izatea. Jateko prest eta noiz baino freskagarriagoak, etengabe gozatzeko. Probatu nahi dituzu?
Zapore gozoko makila-izozkiak, forma dibertigarridunak. Eta, orain, haiek egiteko plastiko gutxiago erabiltzen dugu, jasangarritasuna eta ingurumena gehiago zaintzeko. Gehiago jakin nahi duzu? Bada, jarraitu irakurtzen...
Izozki Txiki dibertigarriak, guztiontzat
Izozki txiki hauek kohete-forma erakargarriak dituzte, eta zapore sideralak! Horregatik, gustuko dituzte bai txikiek, bai nagusiek. Dibertsioa eta freskotasuna ziurtatuta guztientzat.
Ezaugarriak:
- Kaxa bakoitzean 3 poltsa daude, eta poltsa bakoitzean 5 zaporeko 6 izozki txiki: sorbete marrubiduna, sagarduna, laranjaduna, mandarinaduna eta lima-limoiduna.
- Familiarekin eta lagunekin banatzeko aproposa.
- Freskagarriak eta fruta-zukudunak.
- Koloratzaile eta aroma naturalekin.
- Azukre gutxiago dituzte orain.
- Izozki txikien makilak plastikozkoak ziren lehen, eta orain zurezkoak dira.
- Izozkien kaxa % 100 material birziklatua da.
- Glutenik gabeak
- Laktosarik gabeak
Beste gomendio batzuk
Litro-erdiko edalontzietan datozen izozki krematsuak nahiago badituzu, 5 zapore dituzu aukeran. Aukeratu gogokoen duzuna!