Goza ezazu hurbileko laranja-zuku egin berri goxo-goxo batez, Fruta eta Barazkien atalean.

Hurbileko laranja-zuku egin berri goxo-goxoa

2022ko maiatzaren 25a

Hartu nahiko zenuke laranja-zuku bat? Baina ez edozein zuku, baizik eta laranja-zuku fresko eta natural egin berri bat. Jakina! Goxo-goxoa da, eta beti sartzen da ondo, are gehiago urte-sasoi honetan.

Gogorarazten dizugu zuku egin berriaren zerbitzua duzula Mercadonan. Laranja-zuku goxo eta freskagarri bat hartzea sekula baino errazagoa eta azkarragoa da orain.

Ekimen horrek harrera bikaina izan zuen laranja-zukua norberak egiteko makinak ezarri zirenean gure denda guztietako Fruta eta Barazkien atalean.

Gainera, gure botilak % 100 plastiko birziklatuz eginak dira, eta, horri esker, urtean 700 tona plastiko birjina gutxiago erabiltzen ditugu. Esteka honetan ikusiko dituzu botilen ezaugarriak, eta han bertan azaltzen dizugu “Planeta Zaintzen Jarraitzeari Bai esateko” hartu dugun konpromisoa.

Laranja zukutu berria, azkarrago, errazago eta erosoago

Orain, laranja-zuku zaporetsua hartzea askoz ere azkarragoa, errazagoa eta erosoagoa da.

Edozein unetan bete dezakezu zure botila laranja-zuku egin berriaz, eta zuk nahi duzunean kontsumitu.

Zuku-makina oso erraz erabiltzen da, eta erabat segurua da kontsumitzailearentzat. Hauxe besterik ez duzu egin behar: nahi duzun tamainako botila aukeratu, makinan jarri, eta betetzen utzi. Ezin errazagoa da!

Hurbileko laranjekin egindako zuku fresko eta naturala

Une honetan, hurbileko laranjaren kanpaina bete-betean gaude; Mercadonak estatuko laranjak jartzen ditu zure eskura, joan den urriaren amaieratik datorren abuztura arte.

Laranja zukutu berriaren zerbitzu horrekin, gainera, nabarmen handitzen da hurbileko laranjaren salmenta, aukera ematen baitu kalitate eta zapore handia izan arren itxurarengatik saltzea zaila den laranja-mota bat aprobetxatzeko.

Laranja fresko eta naturalaren zukua atsegin baduzu, ez zaitez konformatu gutxiagorekin. Egin zeure zukua Fruta eta Barazkien atalean!

Beste gomendio batzuk

Osatu zure askaria gure beste produktu batekin: Labean egindako ogi-malkilatxo goxoak.