COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Haragiarekin prestatzeko hiru errezeta proposatzen dizkizugu: txahal-xerrak, indioilar-azpizuna eta txerri-solomoaren xerrak.

Hiru errezeta haragiarekin prestatzeko

2018ko irailaren 27a

Haragia primerako aukera da plater goxoak prestatzeko.

Haragia osagai nagusi duten hiru errezeta dituzu hemen, pausoz pauso, zure bazkari eta afarietarako presta ditzazun.

Errezeten xehetasunak ikusi aurretik, hona hemen informazio pixka bat errezeta horietako hiru haragi-motei buruz:

  • Txerri-solomoaren xerra: gihar-haragi samurra eta zapore suabekoa, bikaina plantxan prestatzeko.
  • Txahal-xerra: gihar-haragi samurra eta zapore suabekoa.
  • Indioilar-azpizuna: indioilarraren zatirik samur eta mamitsuena da azpizuna.

Errezeta: solomo, alberjinia eta kalabazinezko hostopila, errukula eta tomate-dadotxoen-entsaladarekin

Euskera Milhojas de lomo

Ikusi gure errezeta, pausoz pauso:​

pasos mercadona milhojas lomo cerdo

  1. Ebaki kalabazinak xerratan, eta kozinatu plantxan.
  2. Moztu alberjinia xerratan, eta bota gatz pixka bat, eta utzi 10 minutuz. Garbitu urarekin, eta kozinatu plantxan, gorritu arte.
  3. Bota gatza eta piperra solomo-xerrei.
  4. Kozinatu solomo-xerrak plantxan.
  5. Jarri platerean kalabazin-xerra bat, alberjinia-xerra bat eta solomo-xerra bat. Eta berriro kalabazin xerra bat eta alberjinia-xerra bat.
  6. Jarri beste solomo-xerra bat.
  7. Osatu platera tomate-dadotxoz eta errukulaz prestatutako entsaladarekin. Gozatu gatz, limoi eta olioarekin.

Errezeta: txahal-xerra, zainzuriz eta perretxikoz betea, piper erreekin eta tipula freskoarekin

euskera Receta filete de ternera

Ikusi gure errezeta, pausoz pauso:​

pasos mercadona filete ternera relleno

  1. Erre piperrak olio pixka batekin.
  2. Erre tipulak olio pixka batekin.
  3. Erre ondoren, garbitu piperrak, eta egin lau zatitan, bai eta tipulak ere. Gozatu gatz eta oliba-olioa birjina estra pixka batekin.
  4. Kendu zati zurkara zainzuriei, garbitu eta xehatu baratxuri-atal bat, berotu olio pixka bat zartaginean eta bota baratxuria. Gorritzen hasten denean, salteatu zainzuriak 5 minutuz.
  5. Salteatu perretxikoak 5 minutuz.
  6. Bete xerra gordinak perretxikoekin eta zainzuriekin; utzi zainzurien puntak xerretatik kanpo. Biribildu haragia eta bota gatza eta piperra.
  7. Kozinatu xerrak labean 180 °C-ra, 10-15 minutu inguru, haragia zenbat egin nahi den, horren arabera.
  8. Jarri plater batean piperrak eta tipula, eta haragi-biribilkiak gainean. Bota koilarakada bat oliba-olio birjina estra.

Errezeta: indioilar-azpizuna plantxan, barazki kurruskari txikituekin eta ahuakatearekin

euskera Solomillo de Pavo

Ikusi gure errezeta, pausoz pauso:​

ficha mercadona solomillo pavo

  1. Jarri beratzen indioilar-bularkiak, esne pixka batekin, ordubetez, hezeago gera daitezen.
  2. Garbitu azenarioak, tipula freskoa eta Kanarietako tomatea, eta karratu txikitan zatitu.
  3. Bota gatza eta piperbeltza indioilar-azpizunari, jarri 2 tanta olio zartaginean; beroa dagoenean, jarri haragia, eta estali estalgarriarekin. Utzi egiten su ertainean. 10 minutu pasatu ondoren, buelta eman eta eduki beste 10 minutuz.
  4. Moztu indioilar-azpizuna xerratan (hatz baten lodiera).
  5. Jarri platerean indioilar-azpizunaren xerrak, barazki zatituen eta arto-aleen gainean.
  6. Gehitu ahuakatea zatituta, eta gozatu gatz pixka batekin, piperbeltzarekin, limoiarekin eta olio birjina estrarekin. Hautseztatu tipulin xehatuarekin.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu gure Akabera-gunea? Ezagutu xehe-xehe Mercadonaren harategia.

Errezeta gehiago nahi badituzu zure bazkari-afariak prestatzen laguntzeko, sakatu esteka, eta ikusi errezeta goxo-goxoen sorta bikaina.