Gabonak bertan dira, eta, haiekin batera, baita senide eta lagunen elkartzeak ere. Eta, Gabonetako hasierako gisa, zer hoberik aperitibo-ohol bat zerbitzatzea baino. Ez dago hobeto hasterik!
Ikusgarria, erakargarria eta prestatzen erraza da, eta zapore eta testura desberdinak eskaintzen ditu. Partekatzeko ezin hobea da, gainera. Gure proposamenak ikusi nahi badituzu, jarraitu irakurtzen!
Gabonetan aperitibo gisa zerbitzatzeko oholak
Hona hemen hiru aperitibo-ohol muntatzeko osagaien proposamenak. Ohol bakoitzak bere nortasuna du. Askotarikoak eta erakargarriak.
Gazta eta espezialitateen ohola
- Gorgonzola Gazta: gazta urdin mota bat da, behi-esnez egina, zapore bizi eta testura krematsukoa.
- Gazta Zahar Txigortua: heltze-prozesu luzearen ondorioz usain eta zapore handia duen gazta. Behi-, ardi- eta ahuntz-esnez egina.
- Camembert Gazta Boilurduna: gazta biguna eta krematsua, boilur-txirbilekin.
- Ahuntz-gaztazko Biribilki Almendradun eta Eztiduna: ahuntz-gazta, almendra txikituekin eta eztiarekin estalia.
- Brie Gazta Ahabiaduna: Brie gazta freskoz eta ahabia gorriz betea.
- Brie Gazta-krema Boilurduna: testura krematsua, ezin hobea baserriko piko batzuekin laguntzeko.
- Gazta eta Irasagar Kapritxoak: gazta leuna, irasagarrez betea. 8 ale dakartza.
- Pate fresko Boilur eta Ahabiaduna: pate freskoa boilur- eta ahabia-ukituarekin.
- Papaia-mokadutxoak: papaia-marmeladaz bete eta papaia-zatiz estalitako gazta-mokadutxoak. 12 ale dakartza.
- Erreserbako Vermoutha: ezin hobea gosea egiteko. Bakarrik edo aperitiboekin batera edan daiteke. Zur- eta espezia-ukituek basoko belar naturalen freskotasuna dakarte leungarri. Zapore orekatua du oso, ahoan luze irauten duena. Konplexua eta izaera handikoa.
Ohol honi laguntzeko beste produktu batzuk:
- Baserriko pikoak
- Ogi txigortu mahaspasaduna
- Intxaur naturalak
- Datil hezurgabeak
Hestebete iberikoen ohola
- Gizenduaren Urdaiazpiko Iberikoa: haragi-oholetako eta ohol mistoetako beste izar bat, zapore eta testura finekoa.
- Gizenduaren Saltxitxoi Iberikoa: gure gastronomiako klasiko bat, zure oholean huts egin ezin duena.
- Gizenduaren Txorizo Iberikoa: ezinbesteko osagaia hestebete-ohol guztietan.
- Gizenduaren Solomo Iberikoa: beste produktu osasungarri bat, justu-justuko koipea duena eta mozketa perfektukoa.
- Datilak Hirugiharrarekin: aperitibo goxoa, gozo-gazi kontraste ederrekoa.
- Arteso Onduak: Gure Arteso Onduak fruta helduaren eta txigortuen aromak ditu. Ahoan indartsua, biribila eta orekatua da. Erretzea, gisatzea, hestebeteak, pateak eta gaztak.
Ohol honi laguntzeko beste produktu batzuk:
- Baserriko pikoak
- Almendra zurituak
- Sultana mahaspasak
Aperitiboen ohola
- Izokin ketua: izokin ketuaren xerra oso meheak.
- Gazta Zaharra: ezin hobea lurrin eta zapore bizi eta sendoak dituzten gaztak atsegin dituztenentzat.
- Gazta-gutiziak: piper errez eginiko 8 kapritxo, 5 krokanti-mokadutxo eta 4 mokadutxo anana-topping.
- Gazta Zahar Txigortuzko Krema: gazta zahar txigortuarekin egindako krema, berezko zaporea ukitu krematsuarekin.
- Ahate-gibel Blokea: ahate-gibel koipetsua. Zapore bizia eta testura trinkoa. Ezin hobea xerratan zerbitzatzeko edo harekin zenbait errezeta prestatzeko.
- Anana eta Almendra Biribilkia: almendra-zatitxoz eta eztiz estalitako ahuntz-gazta, anana-txirbilez betea.
- Karramarrozko Ogi-igurztekoa: surimizko igurztekoa, ogiarekin edo pikoekin hartzeko ezin hobea.
- El Pescaíto ardo zuria: ezin hobea arrainekin, itsaskiekin edo gaztekin dastatzeko. Kolore hori margula eta distira berdexkak. Kolore garbia, distiratsua eta gardena. Sudurrean fruta-ukituak ditu, eta zitrikoak eta loreak ekartzen ditu gogora. Ahoan orekatua, freskoa, atsegina eta edateko erraza da.
Ohol honi laguntzeko beste produktu batzuk:
- Tartaleta txikiak
- Almendra zurituak
- Pistatxo natural zuritua
- Abrikot-orejoiak
Beste gomendio batzuk
Eta Gabonetako bazkaria edo afaria amaitzeko, gure Gabonetako gozokien aukera duzu.
Garai honetan, otordu asko prestatzen dira, eta ez da komeni elikagaiak alferrik galtzea. Beraz, hartu kontuan ideia hauek sobratzen dena hobeki aprobetxatzeko: haragia, errekiak, arraina, lekaleak, barazkiak, esnekiak, opilak eta abar.