Errezeta ikaragarri dibertigarriak Halloween ospatzeko.

Halloweenerako errezeta beldurgarriak!

2022ko urriaren 25a

Halloweeneko afariak neurri berean izan behar du dibertigarria, goxoa eta beldurgarria. Ikasi nahi duzu lau errezeta prestatzen algara beldurgarrizko gau harrigarri baterako? Ahaztezina izango da, eta primeran pasatuko duzue familian nahiz lagunartean.

Oso originalak, goxoak eta prestatzen errazak dira. Errezeta gaziak eta gozoak proposatzen dizkizugu, aukera ugari izateko eta zuen afaria osatzeko. Calzone, kremak, tartak eta saltsan bustitzekoak prestatzeko proposamenak dira. Ausartzen zara errezeta hauekin?

Hallowenerako lau errezeta

Calzone momia

Imagen Texto 4 recetas Halloween 2021

  • Pizzarako ore fresko batean, jarri betegarria erdian, eta utzi ertzak eta orearen goiko aldea hutsik.
  • Betegarria egiteko: Pote bat tomate natural, pakete bat mozarella, pote bat ricotta gazta eta salami-zerrenda batzuk.
  • Hutsik utzi ditugun masa-zatiak zerrenda-moduan ebaki.
  • Estali betegarria moztu ditugun zerrendekin, hesgailu bat balitz bezala, sendotasunez, baina presio egin gabe. Goiko aldea tomatearekin eta oliba-xerrekin apaindu (begiak balira bezala).
  • Berotu labea potentzia maximoan, eta sartu labean 20 bat minutuz.

Natxoen hilerria

Imagen Texto 1 recetas Halloween 2021

  • Zartagin batean, salteatu 250 g haragi xehatu, eta bota gatza eta piperbeltza.
  • Gehitu koilarakada bat baratxuri-hauts eta 7 edo 8 jalapeño-xerra.
  • Jarri poltsa-erdi bat natxo labeko erretilu batean, eta zabaldu haragia haien gainean.
  • Bota pote bat saltsa mexikar haragiaren eta natxoen gainean, eta estali gazta birrinduarekin.
  • Gainerre 60 segundoz.
  • Labetik atera bezain pronto, gehitu ontzi bete guakamole, eta zabaldu pixka bat.
  • Hartu bi gari-talotxo eta moztu, forma desberdinak emanez: hilarria, zuhaitza...
  • Sartu labean gorritu arte, eta, ondoren, apaindu elikagai-koloratzailearekin.
  • Jarri gainean, eta prest izango duzu bustita jateko.

Kalabaza-krema

Imagen Texto 2 recetas Halloween 2021

  • Ontzi batean, jarri 500 g kalabaza, zatituta eta azalik eta hazirik gabe, eta gehitu batata bat eta 4 azenario, zurituta eta puskatan ebakita.
  • Gehitu 400 ml ur edo barazki-salda, eta utzi irakiten egosi arte.
  • Kendu salda, eta txikitu guztia zorrotada bana oliba-olio eta koko-esnerekin. Egosketako ura gehitzen joan, nahi duzun testura lortu arte (lodiagoa edo arinagoa), eta bota gatza.
  • Zerbitzatu plater batean, eta apaindu koko-esnezko espiral batekin. Espiral hori zotz batekin hautsiko dugu, armiarma-sarearen itxura emateko.

Kalabaza-tarta

Receta Tarta de calabaza Mercadona

Etxean egindako kalabaza-marmelada

Urratsez urrats

  1. Zuritu 500 g kalabaza eta kendu haziak; gero, zatitu kalabaza 5 cm inguruko laukitan.
  2. Nahastu kalabaza 150 g azukre eta 50 ml urarekin, eta jarri berotzen.
  3. Irakiten duenean, estali lapikoa eta jaitsi sua.
  4. Su baxuan egosi 40 bat minutuz, etengabe eraginez eta marmeladak nahi bezalako testura duela egiaztatuz.
  5. Oso likido badago edo kalabaza guztiz desegin ez bada, kendu tapa eta jarraitu kozinatzen.
  6. Nahastea sendoa denean, birrindu irabiagailu edo puregailuarekin, marmelada mehe geratu arte.
  7. Uraren ordez limoi edo laranja baten zukua ere erabil daiteke, eta, ukitu zitrikoa areagotu nahi izanez gero, limoi edo laranjaren birrindura erants dakioke nahasteari, irakiten hasi aurretik.
  8. Ukitu espeziatua ere oso ondo egokitzen zaio marmelada honi. Egosten hasi baino lehen, kanela- edo banilla-adar bat sar daiteke, eta birrindu aurretik kendu. Jengibre-xerratxo bat ere erants daiteke, ukitu freskagarria emateko. Edo anis-koilarakadatxo bat, baita curry-koilarakada bat ere.

Tarta egiteko

  • Berotu labea 180 graduan.
  • Zabaldu hostore hautsia paperaren gainean, eta, sardexka batekin, zulatu orearen gainazal guztia. Ore horrekin, estali moldearen hondoa (22 cm ingurukoa) eta sartu labean 12 minutuz. Gorde.
  • Ontzi batean, jarri 300 g kalabaza egosi edo erre, 80 g azukre, hiru arrautza, gatz pixka bat, koilarakada bat kanela, koilarakada-erdi bat intxaur muskatu, koilarakada-erdi bat jengibre, eta 200 ml esnegain.
  • Bota nahastea hostore hautsiaren gainean, eta sartu labean 30 minutuz. Labana bat edo zotz bat sartuz joan, eta, garbi ateratzen dela ikusitakoan, atera labetik.
  • Gainean, etxeko kalabaza-marmelada jarri. Apaintzeko, txokolate urtuarekin eta mahuka batekin Halloweeneko irudiak osatu.

Beste gomendio batzuk

Jaiari amaiera emateko, zer iruditzen zaizu gure Halloweeneko litxarreria- eta txokolate-sorta berezia?

Mamu-itxurako Halloween Galletak jan nahi dituzu? Horiek prestatzen ere erakutsiko dizugu.