Gutxi falta da Halloweenerako! Seguruenik, urteko gau dibertigarri eta... izugarriena!
Aurten, nazioarteko jai beldurgarri hori ospatzeko, nobedadeak ditugu gure produktu-aukeran. Iaz arrakasta izan zuten produktuak ere baditugu, baina haietako batzuek aldaketak dituzte. Ikus ezazu bideo dibertigarri honetan!
Litxarreria-eskaintza osoena dugu, Halloween onena ospatzeko behar duzun guztiarekin: askotariko litxarreriak, txikleak, piruletak, txokolateak, etab. Ezin hobeak dira une beldurgarriak gozatzeko, beti neurrian janda, lagun eta senideei oparitzeko eta haiekin partekatzeko.
Litxarreria-zakua eta Halloween gozokiak
- Litxarreria-zakua: non eraman eta gordeko dituzu hobeto zure litxarreria gustukoenak eta Halloween gaueko gozoki guztiak? Hiru poltsatxo ditu, askotariko gozokiekin: txikleak, erregaliz zuria eta mamu urdinak.
- Askotariko Halloween litxarreriak: meloizko txikleak, hortzak, mingaina margotzen duten karamelu bigunak, piruletak, hezur eta zizare bizigarridunak eta karameluak.
Buu! Mix eta Pop Eye
- Buu! Mix: gozoki beldurgarri ugariz betetako poltsatxo bat: begiak, garunak, saguzarrak, kalabazak eta letaginak. Aurten, litxarreria berriekin!
- Pop Eye: 4 begi barrubete poltsatxo berean. Begi barrubeteek beti izan dute arrakasta, baina, aurten, bereziki haientzat egindako poltsatxo batean datoz, produktu honen zaleak izuarazteko.
Txokolatezko momiak eta askotariko txokolatea
- Txokolatezko momia: txokolate esnedunezko figura, munstro-diseinuduna, oparitzeko edo norberak dastatzeko.
- Askotariko txokolatea: txokolate esnedunezko eta glutenik gabeko hainbat figura gozo dauzkan poltsa. Eskeletoen, mamuen, munstroen, armiarmen... bilgarrietan datoz figurak. Tartean txokolate esnedunezko bonboiak, pralinez beteak (hurrak eta almendrak), begi eta kalabazen irudiak dituen paperean bilduak. Bai eta trufaz betetako bonboi zuriak ere, ilargi, hodei eta saguzarrekin diseinatutako bilgarri ikusgarriekin.
Txokolatezko piruletak eta litxarreria-broxetak
- Txokolatezko piruletak: txokolate esnedunezko banakako piruletak, Halloweeneko marrazkiekin eta paperezko makilekin. Catrina-, kalabaza- eta banpiro-diseinuekin.
- Litxarreria-broxetak: 4 broxeta-eredu. Zapore atsegina eta harrotasuna, dena kalabaza-, zonbi-, mamu- eta munstro-formarekin.
Beste gomendio batzuk
Zure Halloweeneko afariko menurako 4 errezeta proposatuko dizkizugu.
Pizza-formatu txikiagoak nahi badituzu, dasta ezazu Halloweeneko Pizza Txikien errezeta hau.
Prestatu mamu-itxurako Halloween Galleta dibertigarri batzuk. Ikusi gure errezeta, pausoz pauso!