Ezagutu zure udako errezetekin ondoena datozen ardoak

Gure ardoak uztartzeko udako errezetak

2021ko uztailaren 09a

Badakizu zein ardo uztartzen den zure udako errezetekin?

Urte-sasoi honetan, tenperaturara eta klimara egokitzen dugu elikadura. Hona hemen aholku batzuk gure ardoak uztartzeko: lambrusco beltza, zuriak, udako beltzak eta sangria. Ezagutu haietako bakoitzari ondoena datozkion errezeta fresko eta arinenak.

Lambrusco beltza

Imagen Texto 1 Maridaje Vinos ES

Ardo ezin hobea aperitiboekin, entsaladekin, pastekin, pizzekin... hartzeko.

Ezaugarriak

  • Italian egina.
  • Freskoa eta fruta-gustukoa (masustaz eta andere-mahatsez egina).
  • Edan 6-8 ºC-an. Ez hoztu izozkailuan.

Uztartzeko proposamenak

  • Harri-labean erretako Margarita pizza freskoarekin har dezakezu.
  • Edo baratxuriarekin eta kaienarekin zuk zeuk prestatutako espageti hauekin (2 lagunentzat):
    • Egosi 200 g espageti.
    • Xehatu fin-fin 2 baratxuri-atal.
    • Kendu haziak kaiena-pipermin bati eta xerratan moztu.
    • Gorritu baratxuria eta pipermina 4 olio-koilarakadatan.
    • Gorritzen direnean, gehitu espagetiak zartaginera eta eragin.
    • Gehitu espagetiak egosi diren uraren bi koilarakada, urak eta olioak krema bat egin arte, eta utzi pasta egosten al dente egon arte.
    • Prest dagoenean, hautseztatu perrexil xehatuarekin.
    • Zerbitzatu gazta parmesano arraspatuarekin.

Indómito

Imagen Texto 2 Maridaje Vinos

Bereziki egokia arrainekin, entsaladekin eta aperitiboekin.

Ezaugarriak

  • Chardonnay mahatsaren ardoa.
  • Fruta-gustukoa eta suabea.
  • Edan oso hotz.

Uztartzeko proposamenak

  • Zainzuri-krema izokin ketuarekin eta arrabekin (2 lagunentzat):
  • Sueztitu tipula bat murriztu arte, gorritu gabe. Gehitu bermut edo ardo gozo zurrusta bat eta 125 ml esne-gain, eta utzi lurruntzen. Kozinatu su baxuan zenbait minutuz.
  • Jarri nahastea irabiagailuaren ontzian, eta gehitu 300 g zainzuri fin (kontserbako urik gabe).
  • Xehatu guztia. Gehitu kontserbako ura kremari gustuko testura eman arte.
  • Iragazi eta bota gatz gehiago, behar izanez gero.
  • Plater batean, oinarri bat egin 6 zainzuri lodirekin (zurtoinak eta puntak).
  • Jarri gainean krema, 50 g izokin ketu eta nahi adina arraba.

  • Kono kurruskariak, izokin-tartarrez eta ahuakatez beteak (2 lagunentzat):
  • Moztu 150 g-ko izokin-solomo bat zentimetro bateko dadotan, eta gehitu jengibre birrindua eta soja-saltsa koilarakada bat.
  • Moztu 150 g izokin marinatu tamaina bereko dadotan, eta nahasi izokin gordinarekin.
  • Prestatu kono-formako ore bat filo orearekin: Zabaldu filo orearen orriak binaka eta jarri olio pixka bat bi aldeetan. Moztu orriak guraizeekin, gutxi gorabehera 10 x 15 cm-ko laukizuzenetan. Kiribildu kono-forma emanez. Sartu konoak labean 5-8 minutuz 180 ºC-an, eta eduki gorritu arte.
  • Bete konoa ia goraino izokinaren nahastearekin.
  • Xehatu ahuakate-erdi wasabi pixka batekin eta limoi-zuku zurrusta batekin, krema-testura lortu arte.
  • Bete konoaren goialdea mahuka batekin eta apaindu tipulinarekin.

Abadía Mantrús Verdejo

Imagen Texto 3 Maridaje Vinos

Ezin hobea arrainekin, itsaskiekin, arrozekin, entsaladekin eta aperitiboekin.

Ezaugarriak

  • Rueda jatorri-izendapeneko Verdejo ardoa.
  • Fruta-zapore bizia eta garratz-ukitua amaieran.
  • Edan oso hotz.

Uztartzeko proposamenak

  • Berrugeta baratxuriarekin eta olioarekin (2 lagunentzat):
  • Berotu labea 180 ºC-an.
  • Jarri berrugetaren solomo bat (400 g inguru) laberako erretilu batean, eta bota gatza eta piperra eta olioa. Egin labean 15 minutuz.
  • Jarri 3 koilarakada olio zartagin batean su ertainean/baxuan eta gorritu 2 baratxuri-atal, xerratan moztuak, etengabe eraginez; atera sutatik eta gehitu ozpin-zurrusta bat. Utzi geroko.
  • Berrugeta labetik atera bezain laster, irauli baratxuri-olioa arrainaren gainean, zukuak nahasteko. Altxatu erretilua alde batetik eskuzorro batekin, hartu koilara batekin olioak arrainaren zukuarekin eratu duen saltsa, eta busti arraina saltsa horrekin; errepikatu hiru edo lau aldiz.

  • Espinaka- eta ganba-risotto berdea (2 lagunentzat):
  • Zuritu 12 ganba ertain eta kendu burua.
  • Egosi litro bat arrain-salda.
  • Berotu ura ontzi batean, azukre- eta gatz-koilaratxokada banarekin. Irakiten hasten denean jarri 100 g espinaka fresko eta perrexil-sorta bat (klorofila finkatzen laguntzeko) 20 segundoz.
  • Ura, izotza eta gatz- eta azukre-koilaratxokada bana dituen ontzi batera pasatu (metodo berdina). Iragazi ahalik eta ur gutxiena utzi arte, eta txikitu saltsa berde bizi bat izan arte.
  • Jarri gurin koilarakada bat zartagin batean. Erantsi bi baratxuri-atal xehatu eta porruaren alde zuria txikituta.
  • Bota gatz pixka bat eta ereinotz-orri bat, eta frijitu su oso baxuan 15-20 minutuz, barazkiak garden geratu arte.
  • Erantsi 200 g arroz eta ongi nahasi pare bat minutuz. Gehitu baso-erdi ardo zuri eta jarraitu eragiten xurgatu arte eta alkohola lurrundu arte. Gauza bera egin koilarakada bat limoi-zukurekin.
  • Gehitu arrain-salda beroa burruntzaliarekin, eta poliki-poliki eragin arrozari likido guztia xurgatzen dela. 17 minutu inguru beharko ditu eragiten hasten garenetik.
  • Azken unean, gehitu espinakaz eta perrexilez egindako saltsa berdea. Areagotu sua, eragiteari utzi gabe, ura lurrundu arte. Jarri gatza eta piperra, behar izanez gero. Itzali sua eta arraspatu 20 g gazta ondu eta limoi-azal pixka bat.
  • Arroza prest dagoenean, salteatu koilaratxokada-erdi jengibre birrindu, gehitu ganbak zenbait segundoz eta jarri risotto berdearekin prestatu ditugun plateren gainean.

Udako ardo beltza limoiarekin, % 0 azukre eta alkohol

Imagen Texto 4 Maridaje Vinos

Mota guztietako jakiekin ondo datorren edaria, aperitiboan hartzeko modukoa...

Ezaugarriak

  • Ez du alkoholik.
  • Ez du azukrerik.
  • Freskagarria, limoi-zaporekoa eta gozoa.
  • Edan oso hotz.
  • Botilan eta latan, ardurarik gabe edonora eramateko moduan.

Uztartzeko proposamenak

  • Gure patata-tortilla freskoetako bat erosi, eta kito. Tipuladunak eta tipularik gabeak dituzu aukeran.
  • Edo etxean prestatu dezakezu entsalada hau oilasko, gazta eta ahuakatearekin (2 lagunentzat):
  • Txikitu 300 g oilasko-papar ahalik eta zati finenetan eta kozinatu zartagin batean, gatza eta piperra gehituta.
  • Gehitu ozpinetako 2 luzoker fin txikituta, tipulin txikitua (nahierara) eta 30 g tipula frijitu. Nahasi ongi.
  • Gehitu 150 g zabaltzeko gazta eta, behar izanez gero, gatza.
  • Zuritu ahuakate-erdi bat eta moztu xerratan.
  • Jarri osagai guztiak katilu batean, nahasi eta jateko prest izango duzu.

Casón Histórico sangria

Imagen Texto 5 Maridaje Vinos

Mota guztietako jakiekin ondo datorren edaria, aperitiboan hartzeko modukoa...

Ezaugarriak

  • Lurrintsua, freskagarria eta gozoa.
  • 7 gradu alkohol.
  • Edan oso hotz.

Uztartzeko proposamenak

  • Patata minak (4 lagunentzat):
  • Egosi 4 patata, azal eta guzti, 30 edo 40 minutuz, gatzarekin.
  • Zuritu eta dadotan moztu.
  • Salteatu patatak olio apur batekin zartagin batean.
  • Gorritzen hasten direnean gehitu saltsa mina eta salteatu.
  • Prestatu aliolia, irabiagailuan arrautza bat, baratxuria eta 200 ml ekilore-olio nahasita.
  • Jarri patatak platerean eta gainetik ipini aliolia piperrauts pixka batekin.

  • Entsaladilla errusiarra (4 lagunentzat):
  • Egosi 2 patata eta azenario bat, azal eta guzti, 30-40 minutuz. Gehitu leka biribilak azken 10 minutuetan.
  • Utzi hozten eta zuritu patatak eta azenarioak oraindik epel daudela. Nahasi hiru barazkiak sardexka batekin, baina txikitu gabe, patatak dena loditzeko moduan.
  • Txikitu ozpinetako 4 luzoker eta nahi beste kapar. Egosi bi arrautza eta txikitu zuringoak. Gehitu ozpinetako luzokerrak, kaparrak, zuringo txikituak eta 2 atun-lata patata-oinarriari eta nahasi. Gehitu olio-zurrusta on bat eta, behar izanez gero, gatza. Gehitu maionesa koilarakada bat edo bi.
  • Utzi nahastea hozkailuan hozten. Platerean jartzeko garaian, jarri maionesa gehiago gainetik. Apaintzeko hautseztatu arrautza-gorringoekin, eta zerbitzatu piko gaziekin batera.

Beste gomendio batzuk

Probatu duzu gure Mochi izozkia? Mango-, Koko- eta Pistatxo-zaporekoak ditugu, edozein jatordu eta aperitibori bukaera ezin hobea emateko egokiak.