Gure Vermouth Maronti Reserva Gorria aukera bikaina da udako aperitiboetarako.

Vermouth Maronti Reserva Gorria, ezin hobea ahobizarra kentzeko!

2022ko ekainaren 22a

Eguraldi ona iristen denean, beti da atsegina otordu bereziak bermut freskagarri batekin hastea. Edari perfektua da aperitiboekin hartzeko.

Hain zuzen, bermut hitza alemaneko wermutetik dator, eta asentsio-belarra esan nahi du. Belar hori ezinbesteko osagaia da bermutetarako, eta, besteak beste, gosea egiteko balio du.

Vermouth Maronti Reserva Gorria aukera bikaina da horretarako, eta merezi du haren zapore bereziaz gozatzea, batez ere udan. Inoiz probatu ez baduzu, sekulako aurkikuntza egiteko zorian zaude. Gehiago jakin nahi duzu bermut honi buruz? Goazen bada!

Vermouth Maronti Reserva Gorriaren ezaugarriak

  • Solera-sistemaren bidez egiten da. Sistema tradizionalenetako bat da, eta kalitate handiko edari alkoholdunak egiten dira haren bidez.
  • Ezin hobeto konbinatutako belar natural ugarirekin luze beratu ondoren ontziratzen da, zapore ezin hobea lortzeko.
  • Anbar-kolore argi eta distiratsua du, teila-kolorerantz egiten duena.
  • Egur- eta espezia-ukituak basoko belar naturalen freskotasunarekin leuntzen dira.
  • Zapore orekatua du oso, eta ahoan luze irauten duena.
  • Konplexua eta izaera handikoa.

Vermouth Maronti Reserva de Mercadona

Nola hartu bermut hau?

  • Hozkailuan edukitzea gomendatzen dugu, fresko egon dadin. Giro-tenperaturan edaten baduzu, izotza azkarrago urtuko da, eta ur gehiegi hartuko du bermutak.
  • Jarri edalontzian izotz pixka bat (Mercadonan aurkituko duzun izotza bikaina da bermut honekin zerbitzatzeko) eta laranja-xerra bat, ukitu zitrikoa emateko.
  • Pare bat oliba ere jar ditzakezu zotz batean. Esaten dute edaten hasi aurretik jan behar dela lehenengo oliba; eta bigarrena, berriz, bukaeran, sari gisa.

Zein da bermuta hartzeko ordurik onena?

  • Batez ere asteburuko edaria da, denboraz bazkari bat prestatzen ari garenean lasai-lasai hartzekoa. Aperitiborekin batera hartzen da.
  • Oso ondo ezkontzen da patata frijituekin, latako muskuiluekin, antxoekin, olibekin, gaztarekin eta fruitu lehorrekin, besteak beste. Eta zuri, zerekin gustatzen zaizu edatea?
  • Bermutak tradizio eta onarpen handia izan du beti, baina azkenaldian boladan jarri da berriro. Izan ere, ez du graduazio handia, edari gozoa eta aldi berean mingotsa da, eta belarrek on egiten diote digestioari.

Beste gomendio batzuk

Eman bistadizo bat aire zabalean jateko aperitiboei.

Probatu dituzu gazta-tequeñoak?

Aperitiboekin hartzeko beste aukera batzuk nahiago badituzu, probatu gure Falke 0,0 Garagardo Gorria.