Txangoetan mokadutxo bat egiteko edo aire zabalean bazkaltzeko produktu-aukera.

Aukera zoragarria zure piknik eta aire zabaleko uneetarako

2024ko apirilaren 26a

Azkenean iritsi da eguraldi ona... Ba al da mendi-txango bat, piknik lasai bat edo hondartza-egun dibertigarri bat baino plan hoberik? Edo agian, aukeran, etxeko terraza nahiago duzu, aperitibo edo bazkari goxo batez gozatzeko?

Hori kontuan hartuta, eraman eta jateko errazak den produktu-sorta oso praktikoa aurkezten dizugu. Kontu handiz aukeratu ditugu zaporerik onenaz goza dezazun aire zabalean mokadu-jan ederra egin artean. Zizka-mizka arinak nahiz aukera mamitsuagoak: behar duzun guztia daukagu une horiek paregabeak izan daitezen.

Begiratu itzazu gure iradokizunak!

Aperitiboak

Aperitivos Picnic con productos de Mercadona

Gure aperitibo-sorta izugarriak liluratu egingo zaitu, sabela zabaltzen hasteko modurik onena baita. Aukera gozo-gozo hauekin, ezinezkoa da hanka sartzea: beti asmatuko duzu!

  • Antxoaz betetako oliba berdeak (3ko sorta): konbinazio bikaina da; antxoaz betetako oliba berde zoragarriak, hiru alez osatutako sorta praktiko bakarrean. Aperitibo klasiko honek ezin hobeto lagunduko zaitu aire zabaleko edozein abagunetan.
  • Gazta erdiondua, nahasketa, hirukitan: gazta hau ezinbestekoa da. Behi-, ardi- eta ahuntz-esneen nahasketa batekin eginda dago, eta zapore eta testura leuneko profil orekatua du. Hiruki erosoetan moztuta dator, aise jan ahal izateko.
  • Hummus Classic: goza ezazu gure hummus classic delakoaren benetako zapore osasungarriaz; izan ere, garbantzuak, oliba-olioa, limoi-ukitua eta baratxuria ditu osagai. Dip mediterraneo hau aukera ezin gozoagoa da aire zabaleko uneetarako, azenario-makilatxoekin, regañá delakoekin, natxoekin eta bestelakoekin lagundua. Ez du hutsik egiten!
  • Azenario-makilatxoak: freskoak eta kurruskariak dira, eta, mokadu ezin hobea izateaz gain, behar bezala laguntzen dute zure hummus edo dip gustukoena. Aukera goxo eta osasungarria dira zure piknikerako.
  • Cocktail nahasketa: ezagut ezazu zapore- eta testura-konbinazio hau; besteak beste, artoa, kakahueteak, garbantzuak, mokadu-bolatxoak eta Sultana mahaspasak ditu. Edozein abagune pizten dute: bilera informalenetik hasi eta edozein mokadu-janeraino.
  • Regañák: regañá tradizionalak ere jaki ezin egokiagoa dira zure txango eta pikniketarako; osagai naturalekin eginda egoteaz gain, kalitate eta zapore gorena lortzeko asmoz laberatzen dira. Dasta itzazu haien sesamo-zapore bizia nahiz oliba-olioaren ukitua, horri esker oinarri perfektua baitira zure gazta, pate edo edozein dipetarako.
  • Guakamolea: gure guakamole, fresko eta krematsua % 95ean aguakate freskoz eginda dago. Gure produktu-lerroko klasiko eztabaidaezina da, eta tipula, jalapeñoa, martorria eta limoi-ukitua gehitzen dizkiogu konposizioari. Hala, bene-benetako zaporea eta testura leuna lortzen ditugu. Natxo, tako nahiz burritoak laguntzeko osagarri perfektua da, bai eta, besterik gabe, ogi txigortuan zabaltzeko ere; izan ere, mexikar sukaldearen zaleentzat, faborito eztabaidaezina da hau.
  • Natxoak naturalak: mexikar esperientzia gustuko baduzu, goza ezazu artozko natxo horiez, bikote ezin hobea egiten baitute zure guakamole, gazta-saltsa edo bestelako dipekin. Hiruki-forma eta testura kurruskaria dituzte, eta saltsa guztietan daude, apartak baitira edozein festa nahiz bilkura informaletarako, bai eta etxean film bat ikusteko edo aire zabaleko txango batean jateko ere. Ez ahaztu!
  • Lupinuak: eman iezaiozu kutsu mediterraneoa zure piknikari gure lupinu fresko eta gaziekin. Jaki klasiko hau bere zapore paregabe eta testura mamitsuagatik nabarmentzen da.
  • Muskuiluak eskabetxean: aukeratu ezazu itsas zaporeen nahasketarik tentagarriena hurrengo txangorako. Eskabetxearen ukitu gazi eta usaintsuarekin, muskuilu hauek ia nahigabe jaten dira, edo entsalada baten edo gourmet pintxo baten parte izan daitezke. Edonola ere, zoragarri daude.
  • Espetec fueta: goza ezazu kataluniar hestebete klasiko honez; txerri-giharraren haragi eta espezia hautatuekin eginda dago. Aire zabalean gozatzeko moduko edozein hestebete-ohol, mokadu-jan edo ogitartekoren osagairik erakargarriena da. Kalitatea eta zaporea mokadu bakoitzean.
  • Urdaiazpiko zaporeko patata frijitu uhindunak: dastatu ezazu konbinazio perfektua: urdaiazpikoaren benetako zaporea, testurarik gustagarri eta kurruskarienarekin. Patata hauen uhinek krask berezia ematen diete, eta ezinbestekoak dira zure piknik-saskian, beste ezer gabe jateko nahiz edozein plateren hornigai gisa.

Plater nagusiak

Platos principales para un Picnic con productos de Mercadona

Prestatu zaitez aire zabaleko bazkari edo afariez izugarri gozatzeko gure plater nagusiekin. Gustu eta abagune orotarako proposamenak aurkituko dituzu, eguraldi onaz gozatu bitartean arazorik gabe antolatzeko aukera izan dezazun. Une ahaztezinak sortzen lagunduko dizugu.

  • Atun-enpanada: atun mamitsuz eta tomatez betetako gure enpanada masa kurruskari eta txigortuarekin bilduta dago. Ezin duzu esperientzia hori galdu! Aperitibo paregabea da, baina aire zabaleko bazkari azkar eta zaporetsua ere izan daiteke, arazorik gabe.
  • Errusiar entsaladilla: egin murgil espainiar sukalde-tradizio zoragarrian errusiar entsaladilla honekin. Atuna, patatak, azenarioak, ilarrak, arrautza egosia eta maionesa ditu osagai. Pintxo, hasierako edo plateren osagarri gisa, konbinazio garaiezina eta moldakorra da, aire zabaleko edozein abagunetarako. Ez ahaztu!
  • Atunezko pastel hotza: aho-gozagarri honek kutsu dotorea emango dio zure piknikari, eta haren zapore bikainak txundituta utziko zaituzte. Atuna, arrautza egosia, maionesa eta bestelako osagaien nahasketa honek pastel-forma du, eta hotz zerbitzatzen da. Leuna eta krematsua denez, urteko edozein garaitarako aproposa da: udaberriko piknik baterako nahiz udako familia-bilkura baterako.
  • Gazpatxo freskoa: freskatu zaitez gure gazpatxo freskoarekin. Espainiako zopa hotz tradizional bat da, eta tomate helduak, luzokerra, piperra, tipula, baratxuria, oliba-olioa eta ozpina ditu osagai. Zapore eta elikagai bete-beteak dituenez, ez duzu hasierako arin edo edari pizgarri hoberik aurkituko egun beroetarako.
  • Patata eta tipulazko tortilla: piknikeko mahaian halabeharrez egon behar du patata eta tipulazko tortillak. Haren zapore benetakoa eta testura harroa ezinbestekoak dira aire zabaleko edozein bilkuratan. Ezin moldakorragoa da: hasierako, pintxo edo plater nagusi gisa balio du. Sar ezazu saskian!

Freskagarriak eta edariak

Refrescos y bebidas de Mercadona para un picnic

Txangoek egarria pizten dute, eta, horregatik, hidratatu behar dugu. Zapore eta aukerez betetako mundu zabala dugu zure aire zabaleko lasaitasun-uneak osatzeko.

  • Rueda Abadía Mantrús Verdejo ardo zuria Rueda JD: Rueda jatorri-deitura entzutetsuko Verdejo ardo zuri honek kalitatea eta freskura eskainiko dizkie zure aire zabaleko uneei. Dastatu ezazu haren oreka perfektua eta fruta-gustuko izaera. Ezin hobea da arrain, itsaski eta entsaladak laguntzeko, eta, batez ere, konpainia onaz gozatzeko.
  • Steinburg garagardo suabea: gozatu ezazu garagardo suabe honen leuntasunaz eta zapore freskagarriaz; zoragarria da egun beroetarako. Aukera perfektu honek bazkari arinak laguntzeko balio dizu, bai eta haren kabuz freskagarri gisa gozatzeko ere.
  • Udako ardo beltza limoiarekin, “zero”, % 0 alkohol % 0 azukre: limoi-zapore ezin gozoagoak lehenengo zurrupadan harrapatuko zaitu. Ezin aproposagoa da edari freskagarri batez gozatu nahi dutenentzat kaloriez edota alkohol-edukiaz kezkatu beharrik gabe. Udako ardo beltz hau aukera aparta da aire zabalera egiten dituzun txangoetan hidratatuta eta fresko mantendu zaitezen. Ez ezazu galdu aukera!
  • Melokotoi zaporeko te freskagarria, “zero”: zure txangoetarako iradokizun aparta hau ere: zapore naturaleko freskagarri bat da, kaloriarik gabekoa. Haren freskotasuna eta ukitu gozo arina tarteko, aukera paregabea da otordu arinak lagundu eta zeure burua fresko mantentzeko, beroak estutzen duenean.
  • Steinburg Radler garagardoa, limoi-zuku naturalarekin: limoi-zukua duen garagardo honek fruta-zapore suabea du, eta esperientzia ezinbesteko eta freskagarria eskaintzen dizu aire zabalean. Eguneko edozein unetan gozatu dezakezu nahasketa orekatu horrez, bai eta hori zure lagunekin partekatu ere.

Une gozoak

Momentos dulces con productos de Mercadona para un picnic

Eman ukitu gozoa zure unerik onenei. Aire zabaleko edozein bilkurak behar du amaiera bikaina eta hemen dituzu gure iradokizunak, zure txangoak modu ezin hobean biribildu ditzazun. Behingoagatik, egin kosk tentazioari!

  • Askotariko fruta freskoak: edozein bazkaritako postre gisa, ezinbestekoa da fruta gozo eta elikagarria eskura edukitzea. Goza ezazu fruta naturalen aukera paregabeaz; besteak beste, honako hauek aurkituko dituzu: laranja urtsuak, kiwi freskagarriak, mugurdi gozoak, masusta helduak, angurri onak eta sagar kurruskariak. Apartak dira eguneko edozein unetan beren horretan jateko, bai eta entsalada, postre edo irabiatuetan sartzeko ere.

Eta gutizia gozoago bat nahi dugun aldizkako egun horietarako, edonora eramateko eta edonon jateko errazak diren produktuen aukera zabala dugu:

  • Croissanta kakao-kremarekin: jan ezazu gosaritan, askari gisa edo mokadu gisa, nahi duzun momentuan. Croissant honek xarmatu egingo zaitu bere hostore-masarekin eta txokolatezko betegarri ezin desiragarriagoarekin. Ezingo diozu gogoari eutsi!
  • Sagar-zaporeko espelta-barrak, % 0 azukre erantsi: iradokizun honek ezin hobeki orekatzen ditu zaintza eta zaporea, eta aparta da askari gisa edo mokadu gisa hartzeko egunean zehar. Barra hauek osagai naturalekin eginda daude eta azukre-eduki baxua dute; hala, hautu zentzuduna dira zeure burua zaintzeko, mokadu goxo bat jateari muzin egin gabe.
  • Esnez betetako zereal txiki-txikiak: zereal txiki-txiki hauek betegarri krematsua dute, eta txiki nahiz helduak txunditzen dituzte. Aukera praktiko eta ezin gozoagoa dira zure gosarietarako, baita otordu artean jateko ere.
  • "Mini caritas” galleta kakao-kremadunak: dibertitu zaitez gure galleta txiki-txiki hauekin: aurpegi-forma dute eta kakao-krema gustagarriz beteta daude. Zapore gozoa eta testura kurruskaria dituztenez, gutizia perfektua dira gozozaleenen askari eta mokadu izateko.

Zukuak eta bestelako edariak

Zumos y otras bebidas de Mercadona para un picnic

Zuku eta bestelako edarien artean, familia osoa hidratatzeko aukerak aurkituko dituzu. Txikienentzat osasungarriak diren alternatibak nahiz edari pizgarriak bilatzen badituzu ere, behar duzun guztia daukagu. Eraman itzazu zure hurrengo txangoan, ahaztu gabe.

  • Marrubi eta bananazko fruta edangarria: marrubi eta bananaren zapore gozoarekin, etxeko txiki nahiz helduentzat aproposa da aukera hau. Edateko fruta hau osagai naturalekin eginda dago eta azukre erantsirik gabea da; gainera, aukera paregabea da zure haurtxoaren elikadura osagarriari modu osasuntsu eta zaporetsuan ekiteko.
  • Hacendado txokolatezko irabiatua, % 0 azukre erantsi: gozatu ezazu plazer bete-beteaz irabiatu honekin. Kakao hutsarekin eginda dago eta ez du edulkoratzailerik; horregatik, aukera orekatu, gozo-gozo eta osasungarria da zure askari eta mokadu-tarteetarako. Egin lekua txundidurari haren zapore bizi eta testura krematsuarekin. Beren elikadura zaintzen duten txokolate-zaleen aukera duzu hau.
  • Espresso kafesnea: piztu itzazu zure zentzumenak konbinazio iradokitzaile honekin: kafe bizia eta esne krematsua, espresso erara. Eguna bizkor hasteko nahiz atseden-une berezi baterako izan, kafe honek liluratu egingo zaitu haren zapore eta aroma pizgarriekin. Zurrupada bakoitza plazer hutsa da!
  • Laranja-zuku egin berria: laranjatik zure edalontzira zuzen-zuzenean. Nekez aurkituko duzu gure laranja-zuku egin berriak adina freskatu eta berpiztuko zaituenik. Zuku hau laranja freskoekin eginda dago eta ez du gehigarririk ez kontserbagarririk: bitamina eta mineralen iturri naturala da, eta hidratatuta eta osasuntsu mantentzen lagunduko dizu eguneko edozein unetan.

Behar-beharrezkoak

Productos imprescindibles de Mercadona para un picnic

Ezinbesteko produktu batzuek zure aire zabaleko eguna ezin hobea izan dadin laguntzen dute: paperezko eskuzapiak, edalontziak eta platerak, eguzki-babesa, etab. Gure produktu-sorta zabalarekin, edozertarako prest egongo zara. Ezagut itzazu!

  • Paper leunezko eskuzapiak, bi geruzakoak: gure paperezko eskuzapiak erabiltzen dituzun bakoitzean eroso eta praktikoak suerta dakizkizun diseinatuta daude. Bi geruza leun eta xurgatzaile dituzte, sendoak eta iraunkorrak dira, eta erabat eraginkorrak dira eskuak nahiz gainazalak garbitzeko. Oso erabilgarriak dira etxean, bulegoan nahiz ekitaldi sozialetan.
  • Bosque Verde katilu biodegradagarria, 400 ml: katilu biodegradagarri hauek ingurumena errespetatzen duten material ekologikoekin eginda daude. Diseinu sendoa eta 400 ml-ko edukiera dituzte; horri esker, mokaduak nahiz zopak modu jasangarrian har ditzakete, etxean nahiz aire zabalean.
  • Bosque Verde plater laua, 22 cm: goza ezazu zure jaki gustukoenez modu seguru eta jasangarrian plater praktiko hauekin. 22 cm-ko tamainari esker, erabateko erosotasunarekin zerbitzatu daitezke aperitibo, entsalada nahiz postreak bertan, bai eta produktu jasangarri bat erabiltzeak ematen duen lasaitasunarekin ere.
  • Bosque Verde plastikozko sardexka eta laban berrerabilgarriak: ahaztu itzazu erabili eta botatzeko mahai-tresnak eta erabil itzazu beste aukera jasangarri hauek. Material iraunkor eta sendoekin eginda daude, eta aukera aparta dira edozein abagunetarako. Gainera, plastikoa alferrik xahutzea ekiditen dute.
  • Bosque Verde plastikozko edalontzi handi berrerabilgarriak, 550 ml: edalontzi hauek diseinu jasangarri eta moldaerraza dute, eta badute nahikoa edukiera eta sendotasun edari hotz zein beroak hartzeko. Edozein okasiotarako aproposak dira, eta material iraunkorrekin eginda daude, luzaro erabil ditzazun bermatzeko.
  • Bosque Verde plastikozko ontzi hermetiko errektangularra, 1 l: mantendu itzazu zure elikagaiak fresko eta behar bezala antolatuta ontzi hermetiko honekin. Litro bateko edukiera eta diseinu praktikoari esker, ezin hobea da soberakinak, mokaduak edo bestelako osagaiak modu seguru eta eraginkorrean gordetzeko. Kalitate handiko materialekin eginda dago, eta zure elikagaien freskurak luzeago iraun dezan bermatzen du.
  • Eguzkitik babesteko Deliplus aurpegiko gela, 50 faktorekoa: babestu ezazu zure aurpegia eguzkitik, 50 faktoreko eguzki-babesarekin. Oso praktikoa denez, poltsan nahiz motxilan eraman dezakezu eta aise asko eman edonoiz eta edonon. Gardena denez, ez du arrasto zuririk uzten azalean. Goza ezazu eguzkiaz, inolako kezkarik gabe!
  • Azkura arintzeko roll-ona: intsektuen ziztaden aurkako produktu hau ezinbestekoa da zure bidaia-poltsan edo botika-kutxan. Irtenbide paregabea da azaleko narritadurak eta erreakzio alergikoak arintzeko, eta horrek lasaitasun-plusa ematen dizu. Roll-on aplikagailuarekin, berehalako arindu iraunkorra eskaintzen du. Babestu zure azala une oro!
  • Eltxo eta eulien aurkako kandela: eltxo edo euliek plana hondatu dezaten ekiditeko, intsektuen aurkako gure kandelak zitronela-usain atsegina du, eta intsektuak uxatzeko balio du, landare aromatiko horren propietateei esker.

Beste gomendio batzuk

Hona hemen beste iradokizun bat zure piknik-saskirako: labean egindako Ogi-makilatxoak, otordu artean jateko, saltsetan bustitzeko, zure platerik gustukoenak laguntzeko eta abarrerako ezin hobeak.

Mokadu-jan eder bat prestatzerakoan, gure hiru motatako Galletatxo gaziak ateratzeko unea da. Aukeratu zure gustukoenak!

Gure Fruitu lehor eta fruta deshidratatuek beti dute arrakasta aire zabaleko txangoetan.