Ahosabai eta premia guztiei erantzuteko dugun konpromisoa betez, gure glutenik eta laktosarik gabeko Pizzen aukera aurkezten dizugu. Zeliakoengan eta laktosarekiko intolerantzia dutenengan pentsatuta berariaz eginak, benetako pizza baten zapore eta tradizio guztiarekin.
Bi kontserbazio-motatako glutenik eta laktosarik gabeko pizzak eskaintzen dizkizugu, freskoak eta izoztuak, zapore tradizionaletan. Guztiontzat. Mundu guztiak duelako gustuko pizza eder bat jatea, ezta?
Pizza freskoa, urdaiazpiko eta gaztaduna
Pizza fresko tradizionalen aukeraren barruan, Urdaiazpikoa eta gazta dituen pizza tradizionala duzu, arrakasta handiena dutenetako bat, glutenarekiko eta laktosarekiko intolerantzia duten pertsonentzako bertsioan.
Pizza izoztua, lau gaztaduna
Gaztaren zaleak pozik jarriko dira. Gure pizza izoztuen eskaintzaren barruan, lau gazta gozo (mozzarella, grana padano, cheddar ondua eta emmentala) konbinatzen dituen glutenik eta laktosarik gabeko pizza hau duzu. Harrizko labean egina.
Pizza-oinarriak
Glutenik eta laktosarik gabeko oreak erabilita eta inolako kezkarik gabe pizza pertsonalizatuak egin nahi dituztenentzat, bi pizza-oinarri ultraizoztuz osatutako packa dugu. Norberak nahi dituen osagaiak eta toppingak jarri, eta gustuko pizza egiteko. Erabili irudimena!
Beste gomendio batzuk
Sukaldean aritu eta une batez benetako maisu pizzagilea izan nahi baduzu, jarraitu urratsez urrats glutenik gabeko Pizza prestatzeko errezeta honi.
Glutenik gabeko asteko menua antolatuko dizugu gosariak, bazkariak eta afariak presta ditzazun. Kontsulta ezazu!
Ezagutu laktosarik gabeko gure produktuen familiak: laktosarik gabeko gaztak, plater prestatuak eta saltsak, gozoak, jogurtak, edari hotzak, esneak, irabiakiak...