Ikasi Gaztaz betetako ogiaren errezeta prestatzen.

Gaztaz betetako ogia prestatzeko errezeta

2023ko urriaren 26a

Errezeta erraz bat prestatu nahi duzu osagai fresko eta zaporetsuekin? Aproposa da aperitibo edo hamarretako gisa edo afari batean zerbitzatzeko. Harrituta utziko dituzu gonbidatuak Gabon hauetan.

Ogi egin berriaren eta gazta urtuaren berotasuna eta barazkien eta urdaiazpiko ketuaren freskura konbinatzen ditu gure ogi gaztaz beteak. Erabateko arrakasta!

Jarraitu pausoz pauso Gaztaz betetako ogia prestatzeko gure errezetari

4 lagunentzako osagaiak

  • 4 ogitxo biribil.
  • Mozzarella gazta, urtzekoa.
  • Tomate freskoa.
  • Tipula gorria.
  • Perrexila.
  • Oreganoa.
  • Errukula.
  • Txerri iberiko gizenduaren urdaiazpikoa, % 50 arraza iberikoa.

Pausoz pauso

1. Hustu ogitxoak, eta bete osagai hauekin: tomatea koadrotan, tipula oso zatituta, perrexil xehatu pixka bat eta gazta.

Receta de Pan relleno de queso.

Receta de Pan relleno de queso.

2. Gainerre labean 180 °C-an, gazta urtu arte.

3. Labetik kanpo, koroatu errukula pixka batekin, oreganoarekin eta urdaiazpiko-xerra batzuekin.

Receta de Pan relleno de queso.

Aholkua: Edozein gaztarekin konbina daiteke, baita hainbat eratakoekin menua egin ere.

Beste gomendio batzuk

Zuk prestatuko duzu postrea ere? Begira zer-nolako errezetak: Cocolizze tarta eta tiramisua.

Ezagutzen dituzu gure Infusioak eta teak?