Erabili gure Talotxo mexikarrak, piadinak eta pita-ogia zure bazkari eta afari azkar, gozo eta dibertigarrietarako.

Gari-talotxoen, piadinen eta pita-ogien aukera zabala. Gozoak, moldakorrak eta oso dibertigarriak

2024ko apirilaren 09a

Otordu dibertigarri bat prestatzen ari zara? Hala bada, erabili gure txalotxoak, piadinak eta pita-ogia, eta utzi alde batera buruhausteak. Aukeratu betegarri bat eta... On egin!

Oso erraz prestatzen dira, eta paregabeak dira denborarik ez duzunerako edo janaria prestatzeko gogorik ez duzunerako. Azkar prestatuko dituzu, zaporerik eta kalitaterik galdu gabe. Takoak, burritoak, wrapak, etxeko pizzak... Hamaika aukera daude.

Ezinbestekoak bihurtuko dira zure otorduetan, paregabeak baitira bazkari eta afari azkarrak (eta goxoak!) egiteko. Gainera, sukaldaritza-sormena garatzeko ere balio dute, errezeta asko egin daitezke eta.

Gari-talotxoak

Amplia variedad de Tortillas de trigo, piadinas y pan pita.

Mexikoko sukaldaritzako talotxo klasikoek eta tex-mex talotxoek testura leun eta malgua dute. Hala, paregabeak dira edozein betegarrirekin (gazia, mina edo gozoa) eta edozein modutan (takoak, burritoak, quesadillak, fajitak...) jateko. Zein da zure gustukoena?

Inspirazio bila zabiltza gari-talotxoak prestatzeko eta haien benetako zaporeaz gozatzeko? Oilasko-wrap bat, Hack talotxo bat edo talotxo bat... Bai, ongi irakurri duzu: talotxo bat! Aukera paregabea edozein ahosabairi atsegin emateko.

Harago joan nahi baduzu eta gari-talotxoak prestatzeko trikimailu batzuk ikasi nahi badituzu, eman aukera bat errezeta hauei. Hala, monotonia saihestuko duzu, eta zure errezetak aldiro berritu ahal izango dituzu.

Prestatzeko eta gordetzeko oso errazak dira; beraz, ezinbestekoa da gure gari-talotxoen paketeak izatea sukaldean. Bi aukera eskaintzen dizkizugu: 10 unitateko eta 6 unitateko paketeak. Bigarren aukerakoak handiagoak dira, paregabeak wrapak eta burritoak prestatzeko. Zartaginean, labean edo mikrouhin-labean presta ditzakezu. Erraztasunak baino ez!

Gari-talotxo % 100 osokoak

Amplia variedad de Tortillas de trigo, piadinas y pan pita.

Gure klasikoaren bertsio integrala da, paregabea aukera osasungarriago bat nahiago dutenentzat. Zapore berezia eta zuntz eta mantenugaien eduki handiagoa dute tradizionalen aldean, eta 10 unitateko paketetan datoz.

Nola prestatu jakiteko, hona hemen 3 errezeta gari-talotxo % 100 osokoak erabilita. Probatu, ez zara damutuko!

Gari-talotxo txikiak

Amplia variedad de Tortillas de trigo, piadinas y pan pita.

Konposizio eta kalitate bera, aukera txikiago eta praktiko batean; bereziki egokia takoak prestatzeko. Sei talotxoko bi paketetan saltzen dira; 12 talotxo txiki guztira.

Ezagutu nahi dituzu gari-talotxo txikiekin takoak prestatzeko 4 errezeta?

Takoa txerri-haragiarekin prestatzeko, salteatu haragia tipula gorriarekin, muntatu takoa eta bota gazta-saltsa eta gainerako osagaiak. Edo nahiago duzu olagarroarekin? Muntatu takoa olagarro egosi, tipula eta perrexilarekin, patata egosiaren xerren gainean.

Eta forma perfektua lortzeko eta kurruskari gera daitezen, hona hemen trikimailu bat: zintzilikatu talotxoak buruz behera labeko saretan, eta utzi 7 minutuz 180 gradutan.

Olo-talotxoak

Amplia variedad de Tortillas de trigo, piadinas y pan pita.

Oso aukera elikagarria, zuntz askokoa. Talotxo hauen irin guztiaren % 51 oloarena da. 6 aleko paketetan eskuratu ditzakezu, eta ezin hobeak dira wrapak, burritoak eta abar egiteko.

Jango zenuke irudian ageri den moduko Oilasko-burritoa guakamolearekin? Berotu talotxoa, zabaldu guakamolea eta jarri Cherry tomateak erditik moztuta. Gehitu oilasko-zerrendak eta tipula frijitua, eta ondu limoia eta martorriarekin. Behin itxita, txigortu burritoa zartaginean.

Piadinak

Amplia variedad de Tortillas de trigo, piadinas y pan pita.

Piadina Italiako altxorretako bat da, oso fina eta moldakorra. Labean edo zartaginean prestatzen da urre-kolorea hartu eta kurruskari geratu arte, eta hainbat osagairekin bete daiteke: urdaiazpikoa eta gazta, barazki erreak pesto erara... 4 unitateko paketetan datoz.

Probatu duzu piadina pizzarako oinarri gisa? Eta zure saltsa gogokoenarekin jateko? Ez dizu huts egingo.

Pita-ogia

Amplia variedad de Tortillas de trigo, piadinas y pan pita.

Ekialde Ertaineko klasiko handia, mundu osoan ospetsua. Lagungarri ezin hobea da plater tradizionalen aukera zabal baterako, eta zure gustura bete dezakezu: falafela jogurt-saltsarekin, hummusarekin, kebabarekin, etab. Pita-ogia paregabea da janari azkar baina elikagarriak prestatzeko.

Prestatzeko aholkua: hezetu lehenik urarekin eta, ondoren, sartu txigorgailuan testura perfektua har dezan.

Hona hemen gure iradokizuna: txigortu Pita-ogia lehenik, eta, ondoren, jarri betegarria: kebab-okela, letxuga, tomatea, luzoker-zatitxoak, tipula, olioa eta jogurt-saltsa apur bat.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen dituzu Mercadonako 3 Hummus-motak? Classic, pikillo piper errearekin eta Kalamata olibekin.

Hanburgesa begetalak gustatzen zaizkizu? Berenjena-, espinaka- eta azenario-hanburgesak ditugu, besteak beste. Zein hartuko duzu?

Pizza freskoen aukeran, estilo, zapore eta tamaina ugari aurkituko dituzu.