Gari-talotxoak beste era batera jateko 4 ideia.

Gari-talotxoei beste ukitu bat emateko 4 trikimailu

2023ko maiatzaren 18a

Nola prestatzen dituzu gari-talotxoak? Produktu hau ezin hobea da bazkari edo afari informaletarako. Oso sinplea da, baina dirudiena baino askoz ere moldakorragoa da.

Jarraian, 4 ideia original emango dizkizugu, talotxoak beste modu batzuetara prestatzeko, eta ez betiko fajita edo burrito gisa. Txundituta utziko dituzu gonbidatuak talotxoak aurkezteko eta prestatzeko modu hauekin.

Kasuan kasu talotxoa betetzeko osagaiak ere iradokiko dizkizugu, eta, gero, zeuk erabaki zein aukeratu, nahierara. Gari-talotxoak erabiliz prestatutako 4 errezeta desberdin hauek ezagutu nahi? Hemen dituzu!

Betetzeko konoak

Eman forma erakargarria gari-talotxoei, erraz betetzeko modukoa. Ebaki erditik mutur bateraino, eta biribildu, kono bat bezala.

4 trucos para unas tortillas de trigo diferentes.

2 lagunentzako osagaiak

  • 4 talotxo.
  • 1 ahuakate.
  • 1 lima.
  • 100 g izokin ketu.
  • Tipulina.

4 trucos para unas tortillas de trigo diferentes.

Prestaketa

1. Jarri talotxoa ohol baten gainean, ebaki erditik mutur bateraino, eta biribildu, kono-forman. Finkatu geruzak zotz batekin. Egin gauza bera talotxo guztiekin.

2. Jarri konoak ahoz behera erretilu batean, eta laberatu 180 °C-an 10 minutuz, apur bat gorritu arte.

3. Kendu azala ahuakateari, eta txikitu sardexka batekin, krema egin arte. Bota gatza eta nahasi lima-zukuarekin.

4. Bete ahuakate-kremarekin eta izokin ketuaren takoekin, eta hautseztatu tipulinaz.

Dipeatzeko natxoak

Bihurtu gari-talotxoak dipeatzeko prest dauden natxo zaporetsu. Jarraitu urratsez urratseko argibideei.

4 trucos para unas tortillas de trigo diferentes.

2 lagunentzako osagaiak

4 trucos para unas tortillas de trigo diferentes.

Prestaketa

1. Jarri 2 edo 3 talotxo bata bestearen gainean, eta ebaki hiruki-forman (edo bururatzen zaizun beste edozein forma dibertigarritan).

2. Jarri landare-paperez estalitako laberako erretilu batean, eta margotu oliba-olioz.

3. Laberatu 6 minutuz 180 °C-an.

4. Lagundu gure guakamoleaz edo nahiago duzunaz.

Gozatzeko txalupatxoak

Hona hemen talotxoak prestatzeko beste modu original bat, zapore gogokoenekin eta oso eroso betetzeko. Nahi duzun forma lortzeko, laberako egokiak diren beirazko katilu batzuk besterik ez duzu behar. Oso erraza da!

4 trucos para unas tortillas de trigo diferentes.

4 lagunentzako osagaiak

  • 150 g kimu bigun, nahasita.
  • 4 talotxo.
  • 1 poto arto.
  • 8 Cherry tomate.
  • 1 azenario.
  • 2 ozpinetako luzoker.
  • 8 mendrezka-xerra.

4 trucos para unas tortillas de trigo diferentes.

Prestaketa

1. Jarri talotxoak laberako egokia den ontzi batean, saski- edo txalupatxo-forma har dezaten.

2. Laberatu 180 °C-an 10 minutuz.

3. Utzi saskiak hozten, eta bete kimu askorekin.

4. Entsalada osatzeko, bota artoa, Cherry tomateak, azenario birrindua, luzokerrak xerratan eta 2 mendrezka-xerra.

5. Jan aurretik, erantsi gatza eta gozatu nahierara.

Tako kurruskariak

Tako benetan kurruskariak lortzeko, erabili gure gari-talotxo txikiak. Jarri ahoz behera labeko gresillan. Hemen duzu azalduta.

4 trucos para unas tortillas de trigo diferentes.

4 lagunentzako osagaiak

  • 500 g txerri-masail.
  • 1 tipula gozo.
  • 2 azenario.
  • 1 porru.
  • 5 g jengibre.
  • 1 koilaratxokada kumino-hauts.
  • 3 baratxuri-atal
  • 1 kaiena oso.
  • 1 lima.
  • 2 Cherry tomate.
  • 250 ml ardo beltz.
  • 250 ml ur.
  • 2 koilarakada babarrun gorri.
  • 4 talotxo txiki.
  • 4 Cherry tomate.
  • 1 errefau txiki.
  • Mozzarella gazta arraspatua.
  • Martorria.
  • Lima.

4 trucos para unas tortillas de trigo diferentes.

Prestaketa

Haragirako:

1. Bota gatza eta piperra txerri-masailei.

2. Gisatzeko eltze batean, gorritu olio apur batekin, su bizian. Gorde.

3. Eltzean, sueztitu azenarioa, tipula, porrua, kaiena, baratxuri-atalak eta jengibrea. Garbitu ondo denak, baina ez zuritu gehiegi eta ebaki puska handitan.

4. Gehitu koilaratxokada bat kumino-hauts eta lima-azalak, eta sueztitu minutu batzuez.

5. Gehitu puska handitan ebakitako tomateak.

6. Irabiatu pare bat minutuz, eta gehitu haragia eta haren zukua. Bota edalontzi bat ardo beltz eta jarri sua biziago, alkohola lurruntzeko.

7. Gehitu edalontzi bat ur, eta estali eltzea. Presio-eltze bat badarabilzu, utzi sutan 30 minutuz; ohiko eltze bat badarabilzu, aldiz, 1 ordu eta 30 minutuz.

8. Utzi gisatua hozten eta urdaiztatu txerri-masailak.

9. Txikitu eltzean geratzen den guztia eta iragazi. Jarri dena eltze garbi batean, su ertainean, 5 edo 10 minutuz, loditzen den arte.

10. Nahasi haragia saltsa lodituarekin eta babarrun gorriekin, eta gorde.

Talotxoetarako:

1. Jarri talotxoak gresilla batean, tako-forman, ahoz behera, eta laberatu 7 minutuz 180 °C-an.

2. Bete takoak haragi urdaiztatuarekin, eta osatu tipula gozoarekin (juliana fina eginda), Cherry tomateekin (laurdenetan ebakita), errefauekin (xerratan ebakita) eta mozzarella gazta arraspatuarekin.

3. Jarri platerean eta, amaitzeko, bota martorri txikitu berria eta lima-zati bat.

Beste gomendio batzuk

Nahiago badituzu Gari-talotxo % 100 osokoak, beste hiru errezeta proposatzen dizkizugu.

Halaber, ikusi beste errezeta hau ere: Atun-takoak ahuakatearekin; gure gari-talotxo txikiekin prestatu dugu.

Orain ez baduzu probatu Piadina, hona hemen hura jateko modurik onenak.

Talotxoetan gure Kebaberako betegarria erabili nahi? Oilasko-haragi erre zaporetsua eta benetakoa. Probatu ezazu!