Gabonetan ez dugu inoiz janariz eskas gelditu nahi izaten. Beraz, gauza asko prestatu ohi dugu, eta hainbatetan soberan geratzen dira.
Hala ere, hondar horiek bigarren bizitza bat izan dezakete, eta etorkizuneko menuak konpontzen lagundu. Jarraitu elikagaiak hobeto aprobetxatzeko gure aholkuei, alferrik galtzea saihesteko eta urte-sasoi honetan aurrezteko.
Ez dakizu zer egin Gabonetako soberakinekin? Aukera asko daude. Jarraian, soberakinak aprobetxatzeko lau errezeta gozo eta erraz eskaintzen dizkizugu. Gogoan hartu!
Gabonetako soberakinak aprobetxatzeko 4 errezeta
Azpizun-zerrendak saltsa gazi-gozoarekin
2 lagunentzako osagaiak
- 250 g azpizun-soberakin
- Oliba-olioa.
- 30 g gurin.
- 1 tipula gozo
- 1 baso ardo zuri
- 2 koilarakada ketchup.
- Piperbeltz beltza.
- 1 koilarakada marrubi-gelatina
- 150 g arroz zuri.
- 10 g almendra xerratan
Pausoz pauso
1. Moztu azpizuna zerrendatan, hatz txikiaren lodieran
2. Salteatu lapiko bero batean olio eta gurin pixka batekin.
3. Kendu bitsadera batekin, eta berehala gehitu tipula xehatu bat, sueztitzeko.
4. Busti ardo beltzarekin, eta utzi murrizten.
5. Gehitu bi koilarakada ketchup, piperbeltz beltz ehoa eta koilarakada bat marrubi-gelatina.
6. Iragazi saltsa, eta berriz zartaginera bota.
7. Gehitu txorrotada bat oliba-olio, eta nahastu bizkor, emultsionatzeko.
8. Gehitu saltsa gordetako azpizunari.
9. Lagundu arroz zuriarekin eta aurrez txigortutako almendra xerratuekin.
Barazki erreen krema
4 lagunentzako osagaiak
- 400 g barazki-hondar erre: piperra, kalabazina, berenjena, cherry tomateak, zainzuriak eta patatak.
- 2 patata ertain
- Esnea lurrundua nahierara.
- Ogi-txigorkiak, nahierara.
- Piperbeltz beltza.
- Oliba-olioa.
Pausoz pauso
1. Jarri zuritutako eta puskatutako patata-oinarri bat ur justuarekin egosten.
2. Prestatu barazki erreak: kendu alde itsusiak, eta bota patata egoste ari den urera, ia egosita dagoenean.
3. Patatak puntuan daudenean, xehatu dena xehe-xehe.
4. Gaineratu esne lurrundua nahierara, nahi den krema-puntura iristeko eta gatza puntuan jartzeko.
5. Amaitzeko, jarri ogi-txigorkiak, erreserbatutako zainzurien punta pare bat, piperbeltz beltz eho berria eta oliba-olio birjina estraren tanta batzuk.
Espagetiak baratxuriarekin, cherry tomateekin eta atunarekin
2 lagunentzako osagaiak
- Atun-xerra bat plantxan, saltsarik gabe.
- 200 g espageti.
- 3 baratxuri-ale.
- 1 kaiena.
- Cherry motako 200 g adar-tomate
- Piperbeltz beltza.
Pausoz pauso
1. Jarri espagetiak ur gazitan egosten, eta kendu fabrikatzaileak adierazitako egoste-denbora baino bi minutu lehenago.
2. Zartagin zabal batean, salteatu olio txorrotada batean 3 baratxuri, xerratan, kaiena batekin.
3. Baratxuriak gorritzen direnean, bota cherry tomateak, erditik moztuta, eta salteatu.
4. Tomateak sueztituta daudenean, gehitu burruntzi bat ur, pasta egosteko erabilitakotik, eta eragin, saltsatxo bat egin dezan.
5. Gehitu espagetiak, al dente, zartaginean.
6. Eragin espagetiei eta eratzen ari den saltsari. Behar izanez gero, gehitu ur gehiago, egosteko erabilitakotik, saltsa egiten laguntzeko.
Delizze bonboien tiramisua
Errezeta hau ezin hobea da soberan geratu diren eta sukaldeko altzarian ditugun Gabonetako gozokiak aprobetxatzeko (turroiak, bonboiak, polboroiak…). Errezeta honetarako, Delizze bonboiak erabiliko ditugu.
4 lagunentzako osagaiak
- 10 Delizze bonboi
- 4 arrautza
- 60 g azukre.
- 250 g mascarpone.
- Kakao-hautsa nahierara.
- 100 ml esne oso.
- 1 kanela-txotx
- 200 g arrautza-bizkotxo
Pausoz pauso
1. Irabiatu 4 arrautza-gorringoak eta azukrea Maria bainuan, harro gelditu arte. Utzi hozten.
2. Hotz dagoenean, gehitu mascarponea. Ondo nahasi.
3. Zatitu Delizze bonboiak. Gehitu nahasketari.
4. Nahasi esnea eta banilla-adar bateko haziak.
5. Geruzaka tartekatuz joan bizkotxoak, esnetan bustita, eta mascarpone-krema. Bizkotxo-geruza batekin bukatu, eta utzi hozten hozkailuan, gutxienez 2 orduz.
6. Apaindu kakao-hauts bahetuarekin eta Delizze bonboi-zati batzuekin.
Beste gomendio batzuk
Ba al dakizu nola prestatu kaneloi batzuk txerri-masail batzuen soberakinak aprobetxatzeko? Hartu errezeta hau.
Gure proposamena, 3 krema osasungarri eta negurako apropos.
Ezagutzen dituzu Mercadonan ditugun 5 tipula-motak?