Zer hoberik Errege Eguna ospatzeko, jai hauetarako gure plateren bilduma baino. Izan zaitez sukaldeko errege edo erregina, eta jarraitu jendea harritzen gure aukera onenak baliatuz.
Zure enkargua jada egin baduzu, kontsultatu gure bideoa, plater bakoitza nola prestatu azaltzen dizugu eta.
Aurtengo Gabonetan, lanak asko erraztuko dizkizugu. Aurten ere, Jateko Prest zuretzat ari da sukaldean. Aukera oso zaindu bat proposatzen dizugu: berotu eta zerbitzatzeko prest dauden platerak, zapore tradizionalekoak eta gainera behar duzun erosotasun guztia eskaintzen dizutenak. Ikus xehetasun guztiak gure liburuxkan.
Oso egun bereziak dira, eta familiakoekin eta lagunekin gozatu nahi izaten ditugu, sukaldean konplikatu gabe. Kontsultatu zer epe dituzun Gabonetako enkarguak egiteko eta zer menu-proposamen ditugun!
Noiz egin ditzakezu zure Gabonetako enkarguak?
- Urtarrilaren 5era arte.
Non egin ditzakezu enkarguak?
Begiratu zein dendatan daukagun Jateko Prest atala, eta hautatu hurbilen daukazuna.
Gabonetako zer plater enkarga dezakezu Jateko Prest atalean?
Kanapeak
Gure sarrerako plater nagusia, Gabonetan ezusteko atseginak ematen jarraitzeko. Ez duzu jakingo zein aukeratu!
Gure kanape-sortan hauek sartzen dira:
- Gaztaz betetako tartaleta, izokinarekin eta ezamihiluarekin.
- Sobrasada-kremaz betetako tartaleta, eztiarekin eta pinaziekin.
- Stilton gaztaz betetako tartaleta, mango-kurruskariarekin.
- Gazta-nahasketaz betetako tartaleta, pikuekin.
- Txahal-roastbeefaren kremaz betetako tartaleta, gaztarekin.
- Foie-kremaz eta sagar karamelizatuz betetako tartaleta, arrautza-hariekin.
- Hummusez betetako tartaleta.
- Boilur-zaporeko gazta-kremaz eta zezin-txirbilez betetako tartaleta.
- Bakailao-brandadaz betetako tartaleta, oliba beltzen patearekin.
- 3/4 lagunentzat.
- Prezioa: 15 €
Gomendioa
Hozkailuan gorde, eta kontsumitu baino ordubete lehenago atera.
Oilategiko oilasko betea
Zalantzarik gabe, gabon-garaiko espezialitate bat. Mamitsua eta zaporetsua.
Oilategiko oilasko hezurgabea, hauekin betea: txalotak, boilurra, foiea, aranak, espeziak, brandya eta urdai freskoa. Panadera patatekin eta tipula txiki konfitatuekin.
- 4 lagunentzat.
- Prezioa: 40 €
Prestatzeko modua
Moztu oilaskoa xerratan, eta jarri labean erretiluan bertan (laberako egokia da), 15 minutuz, 180 graduan, grill funtziorik gabe.
Txerrikume-erdia, erreta
Errezeta ezagun hau ohikoa da Gabonetan, eta gure bezeroek gustukoen dutena. Hori dela eta, Gabonetako plateren sortan sartzen dugu.
Panadera patatak eta tipula txiki konfitatuak ditu laguntzeko. Azal kurruskari-kurruskaria du.
- 3/4 lagunentzat.
- Prezioa: 60 €.
Prestatzeko modua
Jarri labean paketeko erretilua (laberako egokia da), grill funtziorik gabe, 25 minutuz, 200 graduan.
Esneko arkumearen besoa
Gabonetako menuetako beste klasiko bat, gure iradokizunetan faltatu ezin dena.
Zapore leuna du. Azala urre-koloreko eta kurruskari gelditzen da, eta gatzarekin, erromeroarekin, ezkaiarekin eta limoiarekin marinatua dago. Panadera patatak eta tipula txiki konfitatuak ditu laguntzeko.
- 1/2 lagunentzat.
- Prezioa: 20 €.
Prestatzeko modua
Jarri labean erretilua (laberako egokia), grill funtziorik gabe, 25 minutuz, 200 graduan.
Masail gisatua
Jaki goxo-goxoa, plater nagusi gisa gero eta gehiago kontsumitzen dena jai hauetan.
Haragiaren eta ardo beltzaren saltsarekin. Panadera patatekin eta tipula txiki konfitatuekin.
- 1/2 lagunentzat.
- Prezioa: 15 €
Prestatzeko modua
Sartu erretilua mikrouhin-labean, eta berotu 5 minutuz potentzia maximoan.
Beste gomendio batzuk
Gabonetako bazkalosteetarako eta partekatzeko une berezi horietarako, beti eskertzen da gozoki-aukera on bat.
Eta konbinatu batzuk prestatzera animatzen bazara, hona hemen gourmet kokteletarako 3 proposamen.