Ikasi nahi duzu Labneha prestatzen? Lau pauso errazetan edukiko duzu prest.

Errezeta: Labneha, Ekialde Ertaineko jogurt-gazta tradizionala

2024ko urtarrilaren 17a

Probatu duzu Labneha? Gazta krematsu honek Ekialde Ertainean du jatorria, eta oso popularra da Libanon, Sirian, Palestinan eta Turkian.

Labneha jogurtarekin egiten da, eta jogurta, berriz, esnea hartzituz lortzen da. Errezeta honek osagai gutxi erabiltzen ditu, guztiak oso oinarrizkoak; hori dela eta, edozein krema-gaztaren etxeko ordezko gozo-gozoa da.

Oso erraza da etxean prestatzen, eta oso moldakorra; ezin hobea da zure gosari eta bazkarietarako. Saltsetarako eta ongailuetarako ere erabiltzen da. Gainera, dipeatzeko primerakoa da, eta pita-ogiarekin edo barazki gordinekin jan ohi da. Goi-mailako mokaduak!

Bestalde, ezin hobea da txigorkietan zabaltzeko, eta osagarri gozo-gozoa da plater nagusietarako. Dituen testura eta zapore bikainei esker, oso ondo konbinatzen da fruta, entsalada, ogitarteko eta abarrekin.

Ikasi nahi duzu prestatzen? Ez galdu aukera gutizia gastronomiko honekin esperimentatzeko.

Labneharen errezeta prestatzeko gure pausoz pausokoa

4 lagunentzako osagaiak

  • 4 jogurt natural.
  • ½ koilarakadatxo gatz.
  • Oliba-olioa.
  • 1 koilarakada almendra, kubotxotan.
  • Kuminoa
  • 10 g mendafin.
  • Gari-talotxoak.

Pausoz pauso

1. Jarri iragazki bat ontzi egoki batean bermatuta, eta haren gainean trapu garbi bat. Bota jogurtak eta gatza zapira. Xukatu, ura galtzeko prozesua bizkortzeko, eta utzi hozkailuan 24 bat orduz.

El queso de yogur tradicional de Oriente Medio.

El queso de yogur tradicional de Oriente Medio.

2. Denbora hori igarotakoan, zerbitzatu katilu batean, koilara baten laguntzaz hedatuz.

El queso de yogur tradicional de Oriente Medio.

El queso de yogur tradicional de Oriente Medio.

3. Bota gainean zurrusta bat oliba-olio, almendra txigortuko kubotxoak, kuminoa eta mendafina.

El queso de yogur tradicional de Oriente Medio.

El queso de yogur tradicional de Oriente Medio.

4. Zerbitzatu aldez aurretik laberatu dituzun gari-talotxozko triangelu batzuekin. Hemen ikas dezakezu nola prestatu.

El queso de yogur tradicional de Oriente Medio.

Beste gomendio batzuk

Konbinatu Labneha eta glutenik gabeko Piko gozo-gozoak. Hemen dituzu makilatxo laberatu horiekin kontsumitzeko iradokizun gehiago.

Dipeatzeko gure saltsa tipikoetako beste bat Guakamolea da. % 95 ahuakate freskoa.