Ikasi gure errezeta hau prestatzen: garbantzu-entsalada epela oilaskoarekin.

Errezeta: garbantzu-entsalada epela oilaskoarekin

2023ko ekainaren 01a

Jango al zenuke bestelako entsalada bat, aldi berean plater bakar oso bat dena? Ikasi gure errezeta hau prestatzen: garbantzu-entsalada epela oilaskoarekin.

Bazkari edo afari arin baterako aproposa da, eta ezin hobea zure saski orekaturako, oilaskoa, barazkiak eta lekaleak baititu. Gainera, oso ondo dator urteko garai honetarako.

Errezetak plater bakar batean biltzen ditu garbantzuen zuntz-aberastasuna, haien proteinak, zeinak gehitzen baitzaizkio oilasko-haragiarenei, eta barazkien bitaminak. Konbinazio irabazle bat, azkar eta erraz prestatzekoa. Animatzen zara?

Ikusi, pausoz pauso, garbantzu- eta oilasko-entsalada epela prestatzeko errezeta

4 lagunentzako osagaiak

  • 500 g garbantzu egosi.
  • 4 xerra oilasko-papar.
  • Kalabazin-erdia.
  • 4 ozpinetako luzoker.
  • 8 cherry tomate.
  • 100 g espinaka.
  • 3 koilarakada oliba-olio birjina estra.
  • Txorrotada bat Modenako ozpin baltsamiko
  • Eskukada bat oliba xerratan.
  • 3 koilarakada pinazi.
  • Gatz pixka bat.
  • Kuminoa, nahierara.

Pausoz pauso:

1. Xerratu kalabazin erdia, xerra mehetan.

Paso 1: Laminar muy fino medio calabacín

2. Erditik ebaki cherry tomateak eta luzokerrak.

Paso 2: Cortar los tomates cherry y los pepinillos.

3. Eman gatza bularki-xerrei, eta ebaki tiratan.

Salar los filetes de pechuga y cortarlos en tiras.

4. Gorritu pinaziak, eta gorde. Zartagin berean, egin oilaskoa.

Paso 4: Dorar los piñones y reservar

5. Jarri platerean espinakak, pinaziak, kalabazina, garbantzuak —xukatuta—, cherry tomateak, luzokerrak, oliba xerratuak eta oilaskoa.

Paso 5: emplatar los ingredientes

6. Eman olioa, Modenako ozpin baltsamikoa eta kuminoa, nahierara.

Paso 6: emplatar los ingredientes

Beste gomendio batzuk

Iradokizun gisa, hona 13 errezeta zure afari orekatuetarako, arinak, prestatzen errazak eta osagaiz aberatsak.

Hona hemen beste entsalada gozo bat, garbantzuz egina, zure saski orekaturako lagungarria: garbantzu- eta ganboi-entsalada.

Badakizu zenbat aukera dituen soja testurizatuak?