Entsalada bertikalak prestatzeko 5 errezeta.

Entsalada bertikalak (Jar Salad) egiteko 5 errezeta, zure dieta orekatuan sartzeko

2023ko ekainaren 05a

Gustuko duzu zeure entsalada bertikalak prestatzea? Beharbada, ezagunagoak egingo zaizkizu Jar Salad eta “ontziko entsaladak” terminoak. Kristalezko ontzietan osagaiak geruza bertikaletan jarrita eraikitzen diren entsaladak dira.

Aspaldi honetan, oso ezagunak bihurtu dira. Oso aukera nutritiboa, praktikoa eta ekologikoa da, eta oso ondo kontserbatzen du janaria.

Entsalada horiek oso osagai interesgarriak dituzte zure dieta orekaturako, eta, haiei esker, plater bakar gozo-gozoa egin dezakezu. Edonora eraman ditzakezu: lanera, ibilaldietara… Gainera, elikagai-kantitatea kontrolatzea eta era askotako konbinazioak aukeratzea ahalbidetzen dizute. Zein gustatzen zaizkizu gehien?

Zein da entsalada bertikalak prestatzeko teknikarik onena?

Oso erraza da Jar Salad bat prestatzea, baina ordena jakin batean muntatu behar dituzu geruzak (hondotik goiko alderaino). Jarraian azalduko dizugu.

1. Ongarria: Gehien gustatzen zaigun ongarriaren 3-4 koilarakada jarriko ditugu ontziaren hondoan.

2. Barazki gogorrak: Gehitu nahi ditugun barazki moztuak jarriko ditugu.

3. Babarrunak, aleak, pasta: Gero, aleak, babarrunak edo pasta gehituko ditugu.

4. Proteinatan aberatsak diren elikagaiak: Gazta jar dezakegu, kubotan edo birrindua jar, edo proteinatan aberatsak diren elikagaiak; esaterako, atuna, oilasko errea edo egosia, arrautza gogortuak edo tofua.

5. Barazki bigunak eta frutak: Adibidez, ahuakateak, tomateak, marrubiak, abrikotak...

6. Fruitu lehorrak, haziak eta zereal bigunak: Aurrekoaren gainean, fruitu lehorrak, haziak edo zerealak jar ditzakegu.

7. Entsaladarako barazkiak: Azkenik, entsalada-orriz beteko dugu ontzia, ahoan sartzeko moduko zatitan ebakita. Entsalada egunean bertan jango bada soilik jarri. Asteko beste egun batean jateko prestatzen bada entsalada, hobe da osagai horiek egun horretan gehitzea, goiko aldean.

Gehien gustatzen zaizun entsalada bertikala prestatzeko, hatzak zupatzeko oliben kristalezko gure flaskoa erabil dezakezu. Zerbitzatu aurretik, astindu, eta jan ontzitik bertatik edo jarri plater batean.

Entsalada bertikalen 5 errezeta

Errezeta hauek guztiak jankide batentzako plater bakar gisa proposatzen dira.

Pasta- eta izokin-entsalada

4 Recetas de ensaladas verticales (Jar salad): ensalada de pasta y salmón

1. Ongarria: 5 koilarakada olio, 2 koilarakada soja-saltsa eta koilarakada bat ozpin.

2. Barazki gogorrak: 30 g azenario birrindu eta 2 koilarakada arto gozo.

3. Testura: 40 g Trottole begetal, puntu-puntuan egosiak.

4. Proteinak: 80 g izokin ketu, kubotan ebakita.

5. Barazki bigunak: 6 cherry tomate, erditik ebakita, eta ahuakate-erdia, kubotan ebakita.

6. Haziak: Koilarakada bat kuia-pipita, hautseztatuta.

7. Orriak: 40 g kimu bigun.

Mertxika- eta errukula-entsalada

4 Recetas de ensaladas verticales (Jar salad): Ensalada de melocotón y rúcula

1. Ongarria: 5 koilarakada olio eta 2 koilarakada Modenako ozpin baltsamiko.

2. Barazki gogorrak: zuritu azenario bat, eta ebaki xaflatan, gehitu 2 koilarakada oliba beltz, erditik ebakita.

3. Testura: pasatu uretan, iragazi eta lehortu 100 g babarrun zuri, entsaladari gehitzeko.

4. Proteinak: Gehitu 30 g Grana Padano gazta.

5. Barazki bigunak: 3 tomate lehor, luzetara ebakita, eta mertxika bat, ataletan ebakita.

6. Fruitu lehorrak: Koilarakada bat almendra, azalik gabe eta labanaz zatituta.

7. Orriak: 40 g balerianela eta errukula (Dúo).

Sandia- eta kinoa-entsalada

4 Recetas de ensaladas verticales (Jar salad): ensalada de sandía y quinoa

1. Ongarria: 4 koilarakada olio, jogurt greko baten erdia, limoi-erdi baten zukua eta haren birrindura, eta eskukada bat mendafin, eskuz zatituta.

2. Barazki gogorrak: ebaki luzoker-erdia 2 bat cm-ko kubotan, ondo garbitu ondoren eta zuritu gabe.

3. Testura: gehitu baso-erdi bat kinoa egosi.

4. Proteinak: 40 g feta gazta

5. Barazki bigunak: 50 g sandia, 4 edo 5 zentimetroko kubotan ebakita.

6. Haziak: Koilarakada bat ekilore-pipita.

7. Orriak: osatzeko, bota 40 g errukula.

Dilista- eta laranja-entsalada

4 Recetas de ensaladas verticales (Jar salad): ensalada de lentejas y naranja

1. Ongarria: 5 koilarakada olio, koilarakada bat Modenako ozpin baltsamiko, laranja-erdi baten zukua eta haren birrindura, eta koilarakada bat perrexil, xehe-xehe txikituta.

2. Barazki gogorrak: zatitu 40 g piper gorri eta beste 40 g piper berde, 1 eta 2 zentimetro arteko kubotan ebakita. Halaber, gehitu 30 g azenario arraspatu.

3. Testura: bota 100 g dilista egosi, garbituta eta xukatuta.

4. Proteinak: gehitu 80 g oilasko, zerrendatan ebakita.

5. Barazki bigunak: zuritu laranja, zati zuria kenduta, eta ebaki ataletan.

6. Fruitu lehorrak: gehitu koilarakada bat anakardo.

7. Orriak: osatzeko, bota 40 g Iceberg letxuga.

Sagar- eta espinaka-entsalada

4 Recetas de ensaladas verticales (Jar salad): ensalada de manzana y espinacas

1. Ongarria: 5 koilarakada olio, koilarakada bat sagar-ozpin, koilarakada bat ezti eta koilaratxokada bat mostaza.

2. Barazki gogorrak: gehitu 30 g azenario birrindu.

3. Testura: xukatu eta garbitu 100 g txitxirio, eta sartu potoan.

4. Proteinak: ebaki 60 g ahuntz-gazta kubotan, kontu handiz, eta bota potora.

5. Barazki bigunak: Garbitu ondo ¾ sagar eta zatitu laurdenetan, bihotza eta erdiko hazia kenduta. Ebaki laurden bakoitza bi edo hiru xerratan, eta sartu potoan. Gehitu 6 cherry tomateak erditik ebakita.

6. Fruitu lehorrak: Koilarakada bat intxaur.

7. Orriak: Ontzia betetzeko, jarri 40 g baby espinaka.

Beste gomendio batzuk

Entsaladak gustuko badituzu, eman begiratu bat udako menuetarako 4 errezeta hauei.

Glutenik gabeko errezeten bila zabiltza? Hona hemen zeliakoentzako asteko menurako proposamen bat.