Azalduko dizugu nola kontserbatzen ditugun barazkien propietate nutrizional eta organoleptiko guztiak.

Nola egiten dira Mercadonako barazki izoztuak?

2023ko ekainaren 26a

Barazkiak jatea funtsezkoa da gure eguneroko bizitzan. Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Mercadonan; haietako bat, barazki izoztuak, mantenugaien kalitateari eusten diotenak eta beren zapore naturala, testura, aroma eta kolorea gordetzen dituztenak.

Produktu horiek izozkailuan beti eskura izatea laguntza handia duzu eguneroko elikadura antolatzeko, eta malgutasun handiagoa ematen dizu sukaldean aritzeko.

Jakin nahi duzu nolako prozesuen bitartez prestatzen ditugun barazki izoztuak? Zehatz-mehatz azalduko dizugu:

Gure barazki izoztuak ekoizteko prozesua, urratsez urrats

Uzta biltzen den garaian, urte osorako behar den kantitatea biltzen eta izozten da.

Prozesuaren xehetasun guztiak zaintzen ditugu: laborantza, hazirik onenak eta produkturako sororik onena aukeratzea, uzta biltzeko modua... Azkenean, barazkiek ontze-punturik egokienean direla bermatzen dugu.

Cómo se fabrica la verdura congelada de Mercadona.

Bildutakoan, produktuaren kalitatea ziurtatzeko, ahalik eta azkarren garraiatzen ditugu barazkiak, eta ultraizozketa-prozesu bat hasten dugu.

Cómo se fabrica la verdura congelada de Mercadona.

Fabrikara iristean, freskoan garbitzen dira, lurra eta zikin-hondarrak kentzeko.

Cómo se fabrica la verdura congelada de Mercadona.

Garbitu ondoren, galdarraztatu egiten dira, zapore, usain, kolore eta testura aldetik dituzten propietateak gorde ditzaten.

Cómo se fabrica la verdura congelada de Mercadona.

Gero, hoztu egiten dira, egosketa eteteko.

Hoztutakoan, ultraizozketaren unea iristen da. Prozesu horretan, produktua etengabe mugiarazten da, aleka, zeropeko 40 graduan. Horri esker, hotza oso azkar iristen da produktuaren erdigunera, eta, hala, propietate organoleptiko eta nutrizional guztiak bere horretan mantentzen dira.

Cómo se fabrica la verdura congelada de Mercadona.

Elikagaien segurtasuna bermatzeko, kalitate-kontrolak egiten ditugu prozesu osoan. Adibidez, ontziratu aurretik, laser bidezko makina hautatzaileek gorputz arrotzak detektatzeko kontrola egiten dute.

Cómo se fabrica la verdura congelada de Mercadona.

Poltsetan sartu, berriz, merkatuko eskariaren arabera egiten dira. Ganbera handi adimendun eta guztiz automatizatu batzuetan biltegiratzen dira, tenperatura oso baxuetan, beti hotz-katea bermatuta.

Cómo se fabrica la verdura congelada de Mercadona.

Teknika aurreratu horiei esker, kalitate handiko barazki izoztuen sorta zabal bat izan dezakezu eskura; barazki freskoak eta osasungarriak, nutrizio-propietateak urte osoan mantentzen dituztenak.

Gure barazki izoztuen ezaugarriak

Erabilera anitzekoak: osagai horiei esker, askotariko janak presta ditzakezu, eta zure otorduak orekatu. Pureak, saldak, arrozak, pastak, hornigaiak, entsaladilla, pistoak, eskalibadak, gazpatxoa eta abar.

Erosotasun handia: ezin erosoagoa da produktua izozkailuan gorde eta behar duzunean erabili ahal izatea. Horrela, osagaiak zuritu eta txikitzeko denbora aurrezten duzu.

Kontserbazio bikaina: egoera onean egoten dira luzaroan. Gainera, gure barazki izoztuen produktu askok ZIP itxitura dute, ezin hobeki kontserbatzeko.

Freskoak eta osasungarriak: gure barazki izoztuak berdin-berdin dira osasungarriak. Gure kalitate-prozesu guztiei esker, bermatuta daude produktuaren freskotasuna, zaporea, propietate organoleptikoak eta onurak.

Beste gomendio batzuk

Era guztietako produktuak kontserbatzeko, gure izozteko zip-poltsak erabil ditzakezu. Eskuratu, hemen, informazio guztia eta hutsik egiten ez duten trikimailu batzuk.