Mercadonako El Pescaíto Zuria ardoa ezin hobea da arrainekin, tapekin edo gaztarekin hartzeko.

El Pescaíto ardo zuria

2023ko uztailaren 11

Ezagutu El Pescaíto gure ardo zuria; zapore leuna eta fruta-gustukoa du, zitriko- eta lore-ukituak. Zapore fresko eta orekatua duen ardoa, partekatzeko ezinbestekoa.

El Pescaíto ardo zuriaren ezaugarriak

Vino Blanco El Pescaíto en Mercadona

Kolore hori argikoa da, eta isla berdexkak ditu bereizgarri. Eta aroma- eta zapore-konbinazio harmoniatsua du. Oso hotza edatea gomendatzen da.

Aperitiboetan edo gogokoen dituzun jakiekin batera edanda, El Pescaíto Zuria izango da zure plateren zaporeak nabarmentzeko aliatu egokiena. Ongi konbinatzen da arrain eta itsaskiekin, haien ezaugarri naturalak indartzen baititu. Gainera, gaztekiko uztarketak kontraste berezia emango dizu.

Azken batean, El Pescaíto zuria aukera segurua da fruta-zaporeko ardo bila dabiltzanentzat. Dastatu freskotasunaren eta gozamenaren funtsa harrapatzen duen ardoa. Ez itxaron gehiago, eta utzi El Pescaíto Zuriak lilura zaitzan!

Beste gomendio batzuk

Ardoarekin uztartzekoproposamenak nahi badituzu, ezagutu gure errezetak.

Edari freskagarriak nahiago badituzu, ikasi udako koktel hauek prestatzen.