Refréscate con la cerveza Radler Steinburg con sabor limón

Mercadonako limoi-zaporeko Radler Steinburg garagardoa

2023ko uztailaren 11

Mercadonan, eskura duzu Radler Steinburg garagardoa, 33 cl-ko latatan eta 50 cl-ko botilatxo eroso eta praktikotan, PET ontzian, noiznahi eta nonahi erosoago edan ahal izateko.

Radler Steinburg garagardoa, garagardo-zaporea limoi-ukituarekin

Mercadonako Radler Steinburg garagardoak zapore guztiari eusten dio, eta, gainera, limoi-ukitu berezi bat eransten dio, tragoa leuntzen duena eta nahasketa hori atsegin dutenentzat erakargarri egiten duena.

Radler Steinburg garagardoak % 2,1eko graduazioa du, eta limoi naturalaren zukua duelako hartzen du ukitu zitriko hori; freskatzeko modu original eta zaporetsua.

PET ontzian dator garagardoa, nonahi eta noiznahi edateko

Mercadonako Radler Steinburg garagardoa 6 botilatxoko pack-etan (300 cl) edo 12 latako pack-etan (396 cl) aurkezten da; ezin hobeak dira arratsalde animatu batean lagunekin gozatzeko edo afaritarako.

Cerveza Radler Steinburg con sabor limón de Mercadona

50 cl-ko botilatxoak edo 33 cl-ko latak soltean ere eros daitezke, hori baita behar dituzun unitateak aukeratzeko modurik praktikoena.

Gainera, Mercadonaren Steinburg Radler botilatxoek PET ontzia dute, eta, horri esker, erraz eta modu seguruan irekitzen eta ixten dira. Hala, eguneko edozein unetan eta edozein lekutan dasta dezakezu garagardo original hori, ontzi erosoa baitute.

Steinburg Radler garagardo batzuk gorde nahi badituzu, komeni da leku fresko eta lehorrean gordetzea, eguzki-argitik eta usain sarkorretatik babestuta —zapore bereizgarriari eragin diezaiokete—.

Goza ezazu Mercadonako Radler Steinburg garagardoaz; oso freskagarria da, garagardoaren zaporeaz gain limoizko zuku naturalaren ukitu berezia baitu.

Beste gomendio batzuk

Ikusi nola erabili Radler eta Shandyren pakete "ikusezina", aurreko paketean erabiltzen zen plastiko gehiena kentzeko sistema berria.

Udan, prestatu mahai goxo bat Mercadonaren aperitiboekin.

Erabili Glutenik gabeko picoak krema gogokoenarekin bustitzeko, entsaladilla errusiarrarekin jateko edo urdaiazpiko-, gazta- eta hestebete-oholei laguntzeko.