Edamame disponible en Mercadona

Edamame, 100%ean naturala den snack berria, Mercadonan duzu dagoeneko

2016ko azaroaren 18a

Edamame snack osasuntsua dagoeneko aurki dezakezu zure Mercadonan, eguneko edozein momentuan jateko aproposa eta zure mahaiari ukitu exotiko eta dibertigarri bat emateko ezin hobea da.

“Edamame” Ekialde urrunetik datorkigun soja leka berdeak prestatzeko era baten izena dugu. Asiako zenbait herrialdetan sarri kontsumitzen den snack-a da, Txina eta Japonian, adibidez.

Nola prestatzen da Edamamea?

Edamamea prestatzea oso erraza da: ura gatzarekin irakin eta, aurretik desizoztu barik, sartu bertan soja berde lekak 3 eta 5 minutu artean, xukatu, eta listo!

Gehien gustatzen zaizunarekin ipini, prestatzeko askatasun handia onartzen duen platera baita. Iradokizun bat nahi baduzu, ezkata gisako gatz eta sesamo haziz laguntzea gomendatzen dizugu. Ikusiko duzu zer gozoa den!

Nahiago baduzu, ukitu pikante bat emaiozu, piperrautsarekin lagunduz, edo urtsuago egin, soja saltsa erantsiz. Zure gustura!

Nola jaten da?

Edamame jatea oso dibertigarria da, gure betiko pipitak jatearen antzeko zerbait. Nahikoa da leka ahoan sartu, hortzak baliatuz hazia atera, eta leka alde batera uztea. Gozatu bere zapore guztiaz!

Edadame, snack osasuntsu bat

Elikagai %100 naturala da, kolesterol eta glutenik gabea, kaloria urrikoa, eta proteinak, burdina zein kaltzioa jasotzeko oso iturri ona.

Halaber, edamame/soja proteina kontsumitzeak, animalien proteinaren alternatiba gisa, LDL kolesterol mailak murrizten laguntzen du.

Edamame Mercadonan: Ekialde urrunetik datorren zapore exotiko peto-petoko elikagai osasuntsua, edozein ordutan kontsumitzeko modukoa, gosegarri edo mokadu gisa, arratsalde partean… Ezingo diozu uko egin!

Beste zenbait iradokizun

Ausartzen al zara entsalada bat prestatzen Edadame eta Kinoarekin? Izan irudimentsua, plazerik osasuntsuena oparitu zure buruari, eta nazioarteko zapore nahasketaz gozatu.

Beste gosegarriren bat nahiago baduzu, Mercadonan Hacendado Gosegarri Kurruskariak aurkituko dituzu ere, Cocktail eta Arto Frijitua, alegia, zabaldu eta, denborarik galdu gabe, dastatzeko prest.

Hacendadoren Arto Snack-ak, hau da, Barbakoa zaporeko Arto Zerrendak eta Arto-Hirukiak, aukera bikaina dituzu ere eguneko edozein momentuan mokadu edo gosegarri modura jateko. Noiznahi zabaldu eta kontsumitzeko prest, dipeatzeko ezin hobeak dira.